viernes, 27 de abril de 2012

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena

75 urte Gernikaren bonbardaketatik, 75 urte zauriak sendatu gabe


      75 urte iragan dira Hego Euskal Herria osoa faxismoaren atzaparretan erori zenetik, Estatu espainarrean demokraziaren oinarriak jartzen hasi orduko militarrek eman zuten kolpe estatuak ekarri zuen Gerra Zibilaren barnean. Nafarroa eta Arabako karlista eta monarkikoen indarra alde zutela, faxistek bi herrialde hauek momentuan irabazi zituzten. Mola jeneralak orduan, Gipuzkoara bideratu zituen bere indarrak Iruñatik, irailean Donostia konkistatzen zutelarik. Jeltzaleek, nazionalistak baino gehiago burgesak zirenak, faxismoa lagundu eta borrokatu arteko duda-muda horretan, Euskal Gobernu eta Gudarostea ahuldu (eta militarrei hainbat fabore egin ere) eta azkenik Bizkaia galdu zuen.
      Hainbat guden artean, hilketak, bortxaketak... darraio ziren. Baina faxismoaren krudeltasun handiena, dudarik gabe, Gernikaren bonbardaketa izan zen, 1937ko apirilaren 26ean. Franco eta Molaren aliatu ziren Alemaniako naziak eta italiar mussolinistak, bere hegazkintza bidali zuten herri bizkaitarrera (zibiliez beteta, babes antiaereorik gabekoa), erabat txikitu zutena mota askotako bonbekin (su-eragileak asko), 126 hildakorekin (azkeneko ikerketa bat esan omen duenez, noizbait 300 izan zirela esan bada ere).
      Oraindik, Estatu espainarra ez badu sarraski hau (ezta faxismoaren beste guztiak ere) konpondu, ezta Herriari dagokion eskubideak eman (momentu hartan lortzen hasi zirenak), bere probokazioak (orain dela egun batzuk bezala, Elgetan Lurreko Armadak egin zituen maniobrak faxistek oldotsu sartu ziren lurretan) eta bai Euskal Herri Langilearen eta bai Estatuko beste Herri Langileen aurkako neurriekin.

gar kolektiboa