miércoles, 12 de diciembre de 2012

''Voló y voló y voló ¡y todo el mundo se alegró!'' (Donostiako Eskola Gorria)

Voló y voló y voló
¡y todo el mundo se alegró!

      Hurrengo asteazkenean, abenduaren 19an, oporretara joan aurretik Donostiako Eskola Gorriak jardunaldi bat prestatu du hiriko EHUko Filosofia-Psikologia fakultateetako Areto Nagusian.
      Carrera Blanco presidente frankistaren exekuzioaren urteurrena dela eta, eta ETAko zuzendari eta ekintza honen arduradun izan zen Argalaren hilketarenaren bezperan gaudela ere; DEGek honako proposamenera gonbidatzen zaituzte:


      ''Operación Ogro''
      filmearen emanaldia eta eztabaida

      Filosofia-Psikologiako fakultateetan,
      Aula Magnan;
      asteazkenean, abenduaren 19,
      15:30etan


      Bertan, DEGek prestatutako ''Argala, nor izan zen?'' liburuxka euro batengatik salgai egongo da, zein militante abertzale iraultzaile honen autobiografia politikoa jasotzen du (blogean dagoeneko argitaratu izan zena: lehenengo zatiabigarren zatia), 'etxeko' hitzaurre batekin batera.

      Animatu, etorri ta eztabaidatu!

Donostiako Eskola Gorria

 
      Norbaitek etortzerik ez badu, edo hala ere aurretik ikusi nahi badu, YouTuberako esteka honetan filme osoa aurkitu dezakezue: Operación Ogro (Gillo Pontecorvo, 1979).

      (Hainbat arazorengatik, DEGek Irlandari buruz prestatu behar zuen jardunaldia otsailera atzeratuko du.)

No hay comentarios: