viernes, 21 de diciembre de 2012

Argalaren bizitza iraultzailea

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Bizitza iraultzaileak

Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala

      Euskadi Ta Askatasunako erakunde armatuaren barnean egondako militante marxista-leninista garrantzitsuenetariko bat izan zen, pentsamendu honen babesle bezala, aportazio ezinbestekoak egin zituelarik.
      1949ko martxoaren 7an jaio zen Arrigorriagan (Bizkaia) famili nazionalista baten barnean, euskalduna amaren partetik zelarik. Frankismoaren errepresioa lehen lerrotik ezagutu zuen, beraz oso laster konturatu zen honi aurre egin behar zitzaiola, Euskal Herria bizirik jarraitzea nahi baldin bazuen behintzat.
      1968an gertatutako sarekada baten ondorioz, Oñatira ihes egin behar izan zuen, geroago Iparraldera pasatzeko. Urte oso sutsuak izan ziren borroka ideologikoari dagokionean erakundearen barnean, eta hain zuzen, ere garai honetan Argalak utzi zigun bere izaera bikaina isladatzen duen esaldi bat: Nik mundu guztiarekin eztabaidatzen dut. Militarrak intelektualizatzen ditut eta intelektualak militarizatu.
      1973 urtean Madrilera joatea egokitu zitzaion, momentu horretara arte ETAk egin izango zuen ekintza garrantzitsuenean partehartzeko, Carrero Blanco almirantearen aurkakoa. Berez bahiketa izango zen hasieran, baina hau gobernu buru izendatzearekin batera berarengan babesa areagotu zuten, eta exekutatzea aukera egokiena zela ondorioztatu zuen erakundeak.
      Ekintza honekin errejimenaren krisia izugarri okertu zen. Francok bere ordezkoaren desagerketarekin noraezean gelditu zen. Argala, berriz, Iparraldera itzuli eta lan ideologikoarekin aurrera jarraitu zuen, beti ere marxismo-leninismoaren onerako.
      Garai hartan, 1974an, ETAk eztabaida sakon batean murgilduta zegoen, hain zuzen ere, barne egituraketan eragin zuzena izango zuena momentu hartatik aurrera. Argalaren pentsaera arlo honetan isladatuta geratu zen, honako kontzeptzioarekin:
      Erakundeak eremu militarrera bideratu behar zituen bere indarrak. eta gainontzeko fronteentzat (politikoa, langilea, kulturala, instituzionala...) beste erakundeak sortu.
      Era berean, ezinbestekoa izan zen ETAren baitan errejimenaren erorketak edukiko zituen ondorioak baloratzen zituen analisia.
      Bere idei politikoen lekuko izan ziren Jokin Apalategiren Los vascos, de la nación al Estado liburuarentzat idatzitako prologoa eta 1978ko abenduaren 20an bere herriaren jaietarako grabatu zuen audiozko mezu bat, bere testamentu politikotzat hartzen dena.
      1978ko abenduaren 21ean, Batallón Vasco Español-ek hil zuen Iparraldeko Angelu herrian, bere kotxearen azpian lehergailu bat utziz.
      Urte askotan zehar Arrigorriagako plaza batek bere izena eraman zuen, epaile espainiar batek biktimentzako umiliazioa zela erabaki zuen arte.