domingo, 30 de diciembre de 2012

''Escribiendo con Ulrike Meinhof'' (P. Hasél)

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Kultura

Musika
''Escribiendo con Ulrike Meinhof'' (P. Hasél)

      Kontsekuentziaren isladapen kulturala da oraingo honetan ekartzen zaituzteguna. Pablo Hasél eta bere azken diska, Escribiendo con Ulrike Meinhof, aurtengo martxoan argitaratua izan da eta bertan Lleidako erraperoak, hogei abestiren zehar, hainbat gai jorratzen ditu:
      Pablo Hasélek bere atxiloketa zein bere aurkako prozesu guztia nola bizi izan zuen, 70. hamarkadetako Alemaniar Errepublika Demokratikoari hainbat omenaldi, isrraeldarrak Palestinan eragiten duten sarraskiaren lekuko bikain bat, bere aurka La Sexta telebista kateko kazetari batek botatakoei erantzuna... baina batez ere rap munduan ibiltzen eta bustitzen ez direnei kritika da nagusi bere lan bikain honetan, hainbat abesti hoiei zuzenduta daudelarik.
      Diska honetan abeslariak bere betiko estiloari jarraipena ematen dio, letra zuzenekin, hitzaren bi zentzutan: justoak eta gauzen muinera bideratuak. Mezua isladatzeko argitasuna ere bere ezaugarririk garrantzitsuenen artean koka dezakegu, honek bere lan guztietan somatu daitekelarik.

No hay comentarios: