sábado, 29 de diciembre de 2012

Sarraskiari eusten: Txus Martin

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Sarraskiari eusten

Txus Martin

      Espetxezainek (beraien arduradun politikoen aginduz) ENAMeko preso basauritar honekin erakusten duten maltzurkeria duen larritasuna aipatzekoa da, eta bere salaketa nahitanahiezkoa.
      Azkeneko zortzi urtetan, Txusek trastorno eskizo-afektiboa pairatu du, brote psikologikoekin areagotuta. Bere gaixotasun larri sendaezinak dakarren egoera zaila ikusirik, eta aipatutako broteak direla eta, laguntasun protokolo bat aplikatu behar zaio, zeinetan beste preso batengatik lagunduta egon behar den, batere desiragarriak izango liratekeen ondorio horiek saihesteko (bere buruaz beste egitea eta abar....).
      Aldiz, espetxeratua egon den denbora oro bakartuta egon da, xede oso garbi batekin, kartzeleko arduradunen aldetik: ezer ez egitea inongo ondoriorik sahiesteko, preso honen osasun egoerari dagokioenez.
      Ez da onargarria inongo parametroen aldetik (giza arrazoiak, legalak) bakartzearen mantentzea ezta Txus espetxean mantentzeko aitzaki bera ere; alde batetik bere egoera preso gaixo kroniko bezala kontuan eukita, eta barkatuta egoteak dakarren bere buruaz beste egiteko arriskuaren handitzea, bestaldetik.
      Azken urte honetan elkartasunezko ekimenak aurrera eraman dira Txus Estatuaren atzaparretatik askatzeko: bere jaioterrian SOS Txus Martinizeneko plataforma baten sorkuntza, mobilizazio ugari, Madrilgo Auzitegi Nazionalean bertan enkarteladak bere askatasuna eskatuz (laster lau basauritar epaitegietara eramango dituztena)k, preso egon den espetxeetara martxak, zenbaezinak diren sormenez aurrera eramandako ekimenak, giza instituzio eta instituzio politikoei interpelazioak...
      Preso honen egoera gizarteratu behar dugu, batu behar gara bere berehalako askatasuna eskatzeko aurrera eramaten ari diren ekimenetara, eta era berean guzti hau gainontzeko beste 15 euskal preso politiko gaixoen egoera aldatzeko borrokara lotu.