sábado, 29 de diciembre de 2012

Sarraskiari eusten: Arantza Díaz Villar

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Sarraskiari eusten

Arantza Díaz Villar

      Asko dira Estatuak presoen osasunaren okertzerako erabiltzen dituen bitartekoak: harreta eza, gainmedikazioa... eta bere osasun egoera okerrera egiten ez badu, ba konfliktiboa den preso bat sartu, ea horrela... Hau da, hain zuzen, oraingo honetan hurbiltzen zaituztegun presoari gertatu zaiona.
      PCE(r)ko Arantza Diaz Villar militante gasteiztarrari buruz ari gara, Brievako espetxean preso dagoena. Liskar batean ikusi zuen bere burua. Erasotua izan zen preso sozial batengatik, jada salatua izan zena hain zuzen ere beste preso politikoei erasotzeagatik, GRAPOetako Mari Jose Baños Andujar-i, zehazki.
      Dutxetan zeudela, preso soziala Arantza iraintzen hasi zen eta honek, liskarra saihestu nahian, nor zela bazekitela eta pakean uzteko esan zion. Orduan, probokatzaileak erratz baten makila hartu eta militante iraultzailea kolpatzen hasi zen, makila honen gorputzaren kontra hautsi zen arte. Arantzak aulki bat hartu eta erasotzaileari aurre egin zion.
      Militante komunistaren oihuei esker, bi presa sozial hurbildu ziren eta erasotzailea menperatu ahal izan zuten.
      Zerbitzu buruaren eta espetxezain baten agerpena izan zen gero, eta liskarra ikusi ez zutenez, biei parte disziplinarioa helduko zitzaiela esan zieten. Irailaren 19an hau gertatu zen, eta Arantzari dagokioenez baliogabetu egin diote.
      Honen aurrean, espetxezainen maltzurkeriz betetako asmoak salatzen ditugu, zeren nahiz eta preso probokatzailearen aurrekarien berri izan, liskarra sahiesteko ez zuten deus egin, ezta modulo horretatik atera ere, honelako gertakizunei bide emanez. Argi dago espetxezainek Estatuak iraultzaileen aurka erabiltzen duten beste bitarteko bat baino besterik ez direla.
      Arantzari zure elkartasuna erakutsi ezaiozu, galdetu bere egoerari buruz. Espetxezain hauek ikus dezatela zeintzuk diren Herriaren beroa sentitzea merezi dutenak.