lunes, 26 de marzo de 2012

Grebara ez joatearen arrazoiak / Razones para no ir a la huelga


GREBA EZ EGITEKO... AUKERATU ZURE AITZAKIA!

Ez duzu pentsatu behar norbaiti azaldu behar diozunean zergatik ez duzun greba egingo. Hemen dituzu aitzaki sorta. Aukeratu zure estilora gehien moldatzen dena eta lasaitu zure burua.

Aitzakia “koiunturala”: “Egoera ez dago greba egiteko”. Hobeto izango da, inolako zalantzarik gabe, eskubide gehiagorik gabe egotea, aitzaki berdina erabiltzeko. Gero eta egoera okerrago, arrazoi gehiago greba ez egiteko.

Aitzakia “gaurko ogia, biharko gosea”: “Ezin dut galdu egun bateko soldata, oso larri nabil eta”. Argi dago egun horren soldatarekin bizitza duina izango duzula. Eta erreforma honekin eta etorriko direnekin argi dago ez duzula ezer galduko...

Aitzakia “belaunikatu”: “Ezin dut greba egin lanean gauzak oso gaizki daudelako eta errepresaliak har ditzakete”. Argi dago onartu dituzten neurriekin langileen aurkako, zure aurkako, errepresaliak hartzeko askoz mugatuta egongo direla... Argi dago ere nagusiak otzan zarela ikusten badu zure lan-eskubideak askoz hobeto errespetatuak egongo direla…

Aitzakia “denak dira berdinak”: “Ez nago ados lan erreformarekin, baina ez nago ados ere sindikatuekin, beren interesa baino ez dutelako defenditzen”. Argi dago erreforma gelditzeko onena honako hau dela: bakoitza bere lagunekin gaizki esaka ibiltzea indarra egiteko, eta ez gainontzeko langileekin batera borrokarako deitutako mobilizazio koordinatu batean... Askoz eraginkorra, inolako ezbairik gabe...

Aitzakia “ni naiz nazioa altxatzen duena”: “Greba egiten duen jendeak, egun batez jaia hartzea baino ez du bilatzen”. Argi dago askoz sakrifikatuagoa dela greba deialdiari muzin egitea eta lanera joatea, erreformarekin datorkigunarekin etorkizunean gero eta sakrifizio handiago egiten ahal izateko...

Aitzakia “nortasun handia”: “Nire lanean oso jende gutxi egingo du greba”. Argi dago zu ez ateratzean gehiago izango direla greba egingo dutenak. Gainera, albokoak hau esaten entzun bazaitu eta zuk bezalako konbentzimendua badu askoz motibatuagoa egongo da grebara zurekin ateratzeko. Azken finean gehiengoak beti dauka arrazoia; behintzat bakoitzaren jarrera justifikatzeko balio badu...

Aitzakia “grebarako denborarik ez”: “Greba egingo nuke, bai, baina daukat lan asko pilatuta eta ezin dut galdu egun oso bat”. Argi dago galduko ez duzun lan-egun hori erreformaren ondorioz galduko dituzun eskubideak baino askoz erabakitzaileagoa izango dela. Dena den, badago beste aukera bat; errazena izango da makro-asanblada bat egitea jakiteko zein egunatan datorkizun ondo greba jartzea, zure parte-hartzea izan ahal izateko.

Aitxaki “nagusitxo”: “Funtsio garrantzitsuak betetzen ditut nire enpresan eta enplegatu batzuk nire ardurapean dauzkat. Ezin dut grebarik egin”. Argi dago zu ez zarela langile xume bat, ezta pentsatu ere! Zu zeozer gehiago zara. Lasai, zu ez zara soldatapekoa eta erreformak ez du eraginik izango zugan...

Aitzakia “politikoki zuzena”: “Greba egitea erradikalegia da eta hori da erradikalena gustatzen zaiena”. Noski, inposatuko diguten eskubide murrizketa ez da izango batere erradikala. Jokamolde finekin, ondo jantzita, irrifar batekin eta zaplada “adiskidetsu” bat bizkarrean egingo digute... Horrela bai egin daitezkeela gauzak!

Aitzaki “apolitikoa”: “Greba...? Ni ez naiz politikak sartzen”. Argi dago langileen aurka hartzen diren erabaki politikoak deus esan gabe onartzea ez dela politika horren konplizea izatea... Eta horretaz gain, noski, politika egitea oso ez-gomendagarria da. Hori politikoek egin behar dute, ez guk...

“Ados nago erreformarekin eta beharrezkoa da.” Zorionak!! zuk ez duzu aitzakirik bilatu behar. Lortu duzu burgesen pentsamoldean guztiz kokatzea. Bakarrik falta zaizu igarotze-txartela langile xume bat izatetik burgesa bihurtzeko. Hori bai ametsa! Baduzu bizitza oso bat bilatzen jarraitzeko. Milaka sari daude eta!

Martxoaren 29an denok grebara!


¡ELIGE TU EXCUSA PARA NO HACER HUELGA!

Si el 29 de marzo no vas a hacer huelga y sientes cierta incomodidad cuando alguien te pregunte si la vas a secundar, no te preocupes. No hace falta que pienses qué vas a responder. A continuación tienes un listado de excusas. Elige la que más vaya con tu estilo y tranquiliza tu conciencia:

Excusa “coyuntural”: “La situación no está como para hacer huelga”. Está claro que es mucho mejor tener nuestros derechos todavía más recortados para seguir diciendo lo mismo. Cuanto peor esté la situación menos razones habrá para hacer huelga…

Excusa “pan para hoy, hambre para mañana”: “No me puedo permitir perder el sueldo de un día”. Es evidente que el sueldo de ese día será lo que te permita tener una vida digna. Y además, está claro que no perderás nada con esta reforma laboral y con las que vendrán después…

Excusa “dócil”: “No puedo hacer huelga porque en la empresa las cosas están muy mal y pueden tomar represalias”. Es incuestionable que con las medidas que se están aprobando contra los trabajadores se limitará muchísimo el poder de la patronal para poder tomar represalias contra los trabajadores, incluid@ tú. También es evidente que, si el/la jef@ ve que eres dócil, tus derechos serán más respetados…

Excusa “todos son iguales”: “No estoy de acuerdo con la reforma, pero tampoco estoy de acuerdo con los sindicatos, porque sólo defienden sus intereses”. Indudablemente, lo mejor que se puede hacer para luchar contra la reforma es despotricar con l@s amig@s en charlas de taberna y no participar en una movilización coordinada junto con l@s demás trabajador@s. Mucho más efectivo, sin ninguna duda…

Excusa “yo soy quien levanta el país”: “La gente que hace huelga lo que busca es tomarse un día de fiesta”. Es obvio que lo realmente sacrificado es ignorar la convocatoria de huelga e ir a trabajar, para poder seguir sacrificándose cada vez más con lo que nos viene y vendrá con las reformas contra l@s trabajador@s.

Excusa “gran personalidad”: “En mi empresa muy poca gente hará huelga”. Está claro que, al no hacer huelga tú tampoco, serán más quienes secunden la huelga. Además, si tu compañer@ te escucha diciendo esto y está igual de convencido que tú, seguro que se siente mucho más motivad@ para sumarse a la huelga contigo. Y no olvidemos que, en último término, la mayoría siempre tiene la razón; o al menos si sirve para justificar la actitud propia...

Excusa “no tengo tiempo para huelgas”: “Haría huelga, sí, pero tengo mucho trabajo acumulado y no me puedo permitir perder un día entero”. Es evidente que ese día de trabajo que no perderás será mucho más decisivo que los derechos que te serán recortados por la aplicación de la reforma laboral. De todas formas, existe otra posibilidad: convocar una macroasamblea para saber qué día te viene bien hacer huelga, para que así puedas participar.

Excusa “jefecillo”: “En mi empresa tengo importantes responsabilidades y tengo varios empleados a mi cargo. No puedo hacer huelga”. Está claro que tú no eres un/a trabajador/a cualquiera. ¡Faltaría más! Tú eres algo más. Tranquil@, tú no eres un/a asalariad@ y la reforma no te afectará…

Excusa “políticamente correcto”: “Las huelgas son algo demasiado radical y eso es lo que les gusta a los radicales”. Claro, el brutal recorte de derechos que nos impondrán no será nada radical. Lo harán con buenos modales, bien vestidos, con una sonrisa y una palmadita en la espalda… ¡Así sí que se pueden hacer las cosas!

Excusa “apolítica”: “¿Que si voy a hacer huelga? Yo no me meto en política…”. Es indudable que aceptar sin protestar las medidas contra los trabajadores no es ser cómplice de las mismas… Y además, claro está, participar en política es algo altamente desaconsejable. Eso lo tienen que hacer los políticos, no nosotr@s...

“Estoy de acuerdo con la reforma y es necesaria.” ¡Felicidades! Tú no necesitas buscar excusas. Has conseguido (han conseguido) que te imbuyas de pensamiento burgués y aspires a ser como ellos. Sólo te falta el pasaje para pasar de ser trabajador/a a convertirte en patrón. ¡Eso sí que es un sueño! Tienes toda una vida para seguir buscando. ¡Hay miles de premios!

¡El 29 de marzo tod@s a la huelga!

Ikasle Abertzaleak