miércoles, 14 de marzo de 2012

129 urte Karl Marxen heriotzetik

Karl Marxen 129. urteurrenean

      Bost hilabete pasa dira jada blog honek isladatzen duen proiektuari hasiera eman genionetik, eta geure burua marxista-leninistatzat jotzen badugu ere, edonork esan diezaiguke Lenin pentsalari eta langile klasearen heroiari edota Stalini hitzak eskeini dizkiogula, baina ez, aldiz, Marxi, eta arrazoi osoa izango zuen gainera.

     Gaur, martxoak 14 den honetan, data bikain bat dela deritzogu joera honi buelta ematen hasteko. Hain zuzen ere, Marxen heriotzaren 129. urteurrenean.

      Sarrera moduan esan dezakegu hau bere bizitza lerro gutxi batzutan kontatzeko saiakera bada ere, bere jarraipena izango duela hurrengo egun zein hilabeteetan, Marxen testu batzuk igoko bait ditugu. Hala ere, bere bizitza baino lehenago, Marxen inguruan gure kolektiboaren iritzia azalduko dugu.

      Sekulako meritoa, eta are gehiago, izugarrizko talentua zeukan gizona zen Karl Marx. Bere jaiotzaren momentuan bor-borrean zegoen kapitalismoari aurre egin, eta pentsatzeko era berri bati hasiera eman zion, ia jende zein estatu guztien aurka joanez eta hamaika oztopori aurre eginez.

      Stalinen kasuan merito handia zeukala esan izan baldin badugu batzutan, iraultzaren zuzendaritzari dagokionean, berdina esan dezakegu Marxen inguruan, baina kasu honetan ideologia bat ezartzerako garaian, aurreko adibidearen meritoaren hartzailea izateko arrazoi asko ematen dizkiolarik.

      Ezinbesteko erreferente honen doktrinari izugarrizko balorea ematen diona, bere ideiak praktikan jarri izan zituela da. Adibidez, Lehenengo Internazionala edota Parisko Komuna bezalako proiektu zein esperientzia iraultzaileetan ikusi ahal izan genuen bezala.

      Eta ez zituen proiektuak asmatu bakarrik, baita aurrera eraman ere. Manifestu Komunista, Kapitala... eta abar luze bat, Marxen pentsamendu asko jasotzen dituen eta berau ulertzeko ezinbesteko zutoina osatzen dute.

      Gaur, krisi garaiak diren hauetan, hamaika ahalegin egiten ari dira Marx zein bere obra guztia zaharkitu dadin, eta joko zein eraz kanpo ikustarazteko, hain zuzen ere, jakin badakitelako, oso ongi gainera, Marx, Engels, Lenin, Stalin, edota beste pentsalarien neurriak aplikatu ezkero, beraien txoioa amaitu egingo dela.

      Beraz, data esanguratsu honetan, gar kolektiboa Marxen gaurkotasuna aldarrikatzen du langile zein herri klaseen aurrean, eta dei egiten die bere idazkiak irakurtzeko eta bere arazoei aplikatzeko.

      Marxi zor diogu ein handi batean gerora Lenin, Stalin, Mao, Hoxha, eta beste pentsalari batzuk jarraitutako bide horri. Eta leku ahaztezina eta iraunkorra izango du betirako langile kontzientziatuen bihotz zein buruetan.


      Biografia (1818-1883):

      Karl Heinrich Marx Treberisen (prusiar erreinua) jaio zen 1818ko maiatzak 5an, eta zazpi seme-alabeetatik hirugarrena izan zen. Jatorri judutarra zeukan, eta honek zenbait komentario antisemita  sortu bazituen ere, Marxek oso garbi izan zuen euki beharreko jarrera, judu xumeen eta goi finantzen ordezkarien artean bereizketak eginez.

      Haurtzaro alaia euki zuen bere anai-arreben artean, eta heziketa pribatua izan zuen, 1830ean Federico Guillermo eskolan sartu zen arte, bere aitaren lagun batek zuzentzen bait zuen.

      1835-36 aldera bere lagun ona izango zen Bruno Bauer ezagutu zuen, eta Hegelek erabilitako metodoa berea egin zuten (gazte talde batekin) orduko gizartea aztertzeko eta kritikatzeko.

      1841ean amaitu zuen Marxek zuzenbideko karrera, eta ateismoaren inguruan egin zuen bere tesi doktorala, Democrito eta Epicuro filosofoetan oinarritu zena, baina batez ere bigarrengo honetan, ateismoa ezaugarri nagusitzat bait zuen.

      Hortik aurrera Marxek kazetaritzan jarri zuen bere indar kopururik handiena. 1843an argitaratu zuen juduen inguruan oso lan garrantzitsua, askapen politikoa eta giza askapena bereizten zuen lana hain zuzen.

      Horrekin batera, Hegelen zuzenbide filosofiaren kritikari sarrera argitaratu zuen eta baita gizartean erlijioaren eraginaren papera aztertzen zuen lana ere.

      Lanean zebilen egunkariaren itxiera behartuaren aurrean, Marxek beste berri bat sortu zuen, baina Parisen egoitza zeukana. Beraz, Arnold Rugerekin batera frantziar hiriburura joan zen, azken honek han itxoiten ziolarik.

      Han ezagutu zuen, 1844ko abuztuaren 28an, bere biziko garrantzia izango zuen gizona: Friedrich Engels. Handik aurrera bereizezinak izango dira beren bizitza eta lan politiko amankomunak. Garai horretan idatziko zuen pentsalari alemaniarrak bere idazki ospetsuenetariko bat, non lan alienatzailearen kontzeptua azaltzen duen.

      Urte bat geroago bigarren egunkari hau itxi zuten ere, eta Marxek gelditzen zen kazeta alemaniar erradikal bakarrean idazten hasi zen, Vorwärts-en hain zuzen. Egunkari hau Zuzenen Liga izena zuen erakundeko militanteek gidatzen zuten, gerora Komunisten Liga deituko zirenak. Urte horretan bertan, 1845, hura ere itxi eta Marx Frantziatik kanporatua izan zen François Guizot Barne ministroaren kudeaketa zela medio.

      Marxek bere familiarekin batera Bruselasen lekutu zuen bere etxebizitza, politikan gaurkotasuna zuten gaiak aipatuko ez zituela zin egin behar izan bazuen ere hirira sartzeko. Friedrich Engels ere belgikar hiriburura joan zen, bere lagunarekin batera lan egiteko, hainbat tokietatik bidaiak egin zituztelarik.

      Marxen Filosofiaren miseria eta Alemaniar ideologia lanak argitara atera ziren 1847an, ezinbesteko garrantzizkoak biak, urte bat geroago haietan oinarritzen zen liburua agertuko bait zen. 1848ko otsailaren 21an Manifestu Komunista argitaratu zen lehen aldiz, Marxen obra garrantzitsuenetarikoa.

      Komunisten Ligaren programa zen, eta bertan komunismoaren oinarriak finkatzen dituzte Marxek eta Engelsek. XXI. mendean ere inoiz baino gaurkotasun gehio duen idatzia, nahiz eta batzuek zaharkitzeko bereak eta bi egiten dituzten.

      1848an Europako hainbat herrialdetan proletargoa altxatuko zen lehen aldiz, idei hauek indar oso agerikoa zutelarik. Belgikako gobernuak Marxen aurka altxamenduak diruz lagundu zuelaren akusazioa bota, eta handik ihes egin behar izan zuen Frantziara, han babestuago egongo zelakoan gobernu berria bait zegoen. Ez zuen asko iraun ordea. Alemaniara itzuli eta han iraultza ikusteko nahiarekin hasi zen lanean hango langile klasearekin.

      Urte bat geroago eta bere herrialdean iraultza sortzeko hainbat saiakera ustelen ondoren, Londresera joango zen, bere egunak bukatu arte han gelditzeko. Komunisten Ligaren egoitza hiriburu britainarrera eraman zuen.

      Han idatziko zuen 1852an Luis Bonaparteren Brumarioa 18, Frantzian gertatutako 1848ko altxamenduaren bere ikuspegia.

      1864an Marxek parte hartu zuen Lehenengo Internazionalaren sorreran zein jardueretan, Kontseilu Orokorreko kidea izanez. Batez ere anarkistek ordezkatutako sektorearen aurka borrokatu zuen, Bakunin ezagunenetarikoa zelarik, azkenean irabaziz. Baina Lehenengo Internazionalaren egoitza lekualdatzeak, New Yorkera, honen porrota ekarri zuen.

      Langileen nazioarteko erakundea zutik zirauenean Parisko Komuna eratu zen, hiriburuko langile klaseak gidatuta. Marxek garai hontan idatzi zuen Gerra zibila Frantzian, Komunaren aldeko liburua.

      Bere bizitza osoan zehar Marxek ez zuen interesik galdu ekonomiaren gaiari dagokionean, baina 1857 urtetik aurrera nabarituko zen bere bibliografian. Asko izan ziren argitaratutako lan ekonomikoak, bai kapitalismoaren inguruan zein honi aurre egiteko alternatibak plazaratuz. Hauen baitan koka dezakegu Kapitala Marxen obra magistrala, gaurko sistema eta berau nola zapaltzen gaituen ulertzeko ezinbestekoa den lan luze baina beharrezkoa.

      Bere bizitzaren azken hamar urteetan, berriz, osasun egoerak pairatutako okertzeak ez zizkion aukera gehiegirik eman politika zein ekonomiaren lehen lerroan egoteko, baina Gothako Programaren Kritika izeneko lana Marxek azken momentura arte lan egiteko zeukan indarraren adibide on bat da.

      Bere emaztearen heriotzak 1881ko abenduan, Marxen osasun egoera okertu zuen, bere bizitzako azken 15 hilabeteetan gripe oso indartsu bat harrapatu zuelarik, gerora bronkitisan eta beste gaitzetan bukatuko zuena, martxoak 14an hil arte. Engelsek bere hiletan esango zuen bezala:

      Martxoak 14an, arratsaldeko laurak laurdengutxitan, pentsatzeari utzi egin zion gure egunetako pentsalaririk handiena. Bi minutu utzi genuen bakarrik, eta itzuli ginenean goxo zegoen lo bere besaulkian, baina betiko.

gar kolektiboa
  

No hay comentarios: