jueves, 14 de junio de 2012

Idazle berrientzat hainbat aholku, Camarada Arenasen eskutik

Resistencia aldizkaritik (54. zenbakia, 2001ko apirila) itzulita


Idazle hasi berrientzat zazpi aholku

Aldez aurreko iradokizunak

Idazlea ez da jaiotzen, baizik eta bere kabuz eskuekin abak irabaziz egiten da. Eskuekin azpimarratzen dut zeren (lehenengo iradokizuna) pentsamendua ez du izerdirik botatzen. Bere kopeta bustitzen dituen tantatxoak urdailatik datoz. Izerdi hotzak badaude, baina horiek ez dute lekurik oraingo kontakizunean.

Beraz, kide, (bigarren iradokizuna) lan egin behar da, indar guztiak xede horretara bideratu, eta tontakeriak alde batera utzi. Goi pentsamenduak filosofo eta beste lapurrei utzi. Zuk orain hasten zaren kurrito bat zara, eta egin behar duzun lehen gauza (hirugarren iradokizuna) boligrafoari punta ateratzen ikastea da.

Beraz (laugarren eta azken iradokizuna) nire aholku jakintsueei jaramon egin behar diezu, eta ez gehiegikeri harroputzetan erori.

Lehenengo aholkua

Ezagutzen ez duzun horretaz sekulan ez hitz egin. Arazo edo gauz baten inguruan idazten hasi baino lehen, berarengan ondo informatu zaitez, jendearen iritzia galdetu, kideekin komentatu, beharrezkoa den materiala bilatu eta menperatzen saiatu. Horretarako aukeraketa bat egin beharko duzu, alea hautatuz eta sasi zikinak botaz.

Bigarren aholkua

Laburpen edo zirriborro bat beharrezkoa izan daiteke, baina beraren menpe egon barik. Kontutan eduki eskema baino garrantzitsuagoa dela landu behar duzun gaiaren inguruan kokapen egoki bat izatea. Ikuspuntu eta posizio egoki bat hartu ezkero, errezago egingo zaizu arazoaren zergatia aurkitzea,  hala nola bere aspektu eta kontradikzio nagusiak, eta beraz, esfortzu pixka batekin konpondu ahal izango duzu eta bere detaileetan sakondu.

Hirugarren aholkua

Behar baino gehiago ez luzatu, zakurra ez puztu eta ez itzazu besteei zure burutazioak jateko eman. Gai, artikulu, komentario bakoitza eta abar bere luzapena du eta bere tratamendu zehatza.

Laugarren aholkua

Irakurlearen interesa pizteko erarik egokiena lehenengo lerroetatik bilatu, eta gero ez askatu, bere arreta garrantzitsuenean bereganatzen saiatuz. Beharrezkoak ez diren historioekin edo erreferentziekin irakurlea ez mareatu. Testu plano edo ulertezina den hizkuntza batekin ez idatzi. Ez dadila aipatu neketsua zarenik.

Bosgarren aholkua

Egoera politikoaren inguruko analisiak sahiestu. Gertakari zehatz bat, ongi trataturiko salaketa bat, beharrezkoak ez diren mila orokortasun baino askoz hobeto egoera erakusteko aukera ahalbidetzen du.

Seigarren aholkua

Umiltasun osoz ikasi, kidetxo, ez dakizun hori galdetu, besteek esaten dutenari arreta eskeini, oker zaudela konturatzen zarenean iritziz aldatu, justua den oro defendatu eta zuzena ez dena kritikatu.

Zazpigarren aholkua

Kideari lagundu, baina saiatu zaitez mempekotasunak ez sortzen. Arrantza egiten erakutsiozu, arrainak eman barik. Gupidagabe izan zaitez marxismo-leninismoa erasotzen duenaren aurrean, inongo tregoarik emanez.


M.P.M. Camarada Arenas