domingo, 13 de mayo de 2012

Lopez Zabaleguiren altxamendu foruzalea (pospolo kutxa)

tomado de pospolo kutxa, 1. zenbakia (marzo-abril 2012 martxoa-apirila)


Bizargorriren txokoa, sección de Bizargorriren liburuak

Lopez Zabaleguiren altxamendu foruzalea

      1876ko karlisten porrotaren ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foruak indargabetu ziren. Naparrak, aldiz, arrisku berdinean zeuden, dagoeneko 1841ean (Lehenengo Karlistadaren ondoren) nahiko eraldatuak zeudenak. Hainbat altxamendu eta gerrateren ondoren, azkenean espainiar liberalismoa ongi finkatuta zegoen, eta bere botere osoa erabiltzeko ez zuen arazorik izango.
      1893ko martxoaren 10ean, Sagasta liberalaren Ogasun ministru zen German Gamazo-k lege-proiektu berri bat aurkeztu zuen, non napar Foruen indargabetzea proposatzen zuen Erreinuko beste probintzien neurri ekonomiko berberak ezartzeko. Egun berberean, prentsa foruzalea honen aurka jo zuen, eta hemendik aurrera hainbat mobilizazio aurrera eraman ziren (jardunaldi desberdinak, manifestazioak, sinaduren bilketak...), Gamazada bezala ezagutuko zena; Euskal Herriaren nazio aldarrikapenean, lehen herri mugimendu bezala jo dezakeguna. Baina urte bat baino hilabete batzuk gehiago iraun zuen Gamazada honetan egon zen altxamendu armatu bakarra nabarmendu nahi dugu.
      Ekaineko 1. eta 2. egunen arteko gauan, Infanta Isabel gotorlekuko (Obanos eta Gares-en artean) Jose Lopez Zabalegui sarjentuak eta Antero Señorena zibilak, beste bi soldadurekin, Obanos-eko bi bizilagunekin eta Gares-eko beste batekin partida bat antolatu zuten, armatu orduko ''¡Vivan los Fueros!''-en oihuan mendira jo zuena.
      Guardia Zibila eta Iruñeko soldaduak hauen atzean zebilen bitartean, Obanos eta Gares-eko alkateak ekintza honekiko bere deusestapena jakinarazi zuten, napar Aldundiak gero egingo zuen bezala, gehiengoaren sentipenaren aurka zihoan gertakari isolatu bat bezala aurkeztuz. Karlismoak berak, borroka armatuari uko egin zion azkeneko porrotaren geroztik, soilik politikan arituz.
      Altxamenduko foruzaleek zer egin ez zekiten. Azkenean, Lopez Zabalegui sarjentua eta Obaneseko bi bizilagunak ez ezik, beste guztiak entregatu ziren. Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zieten, geroago kenduko zietena F. Eseverri-ri (napar Aldundiko presidenteordea) esker. Beste hiruek, aldiz, Estatu frantsesera heltzea lortu zuten. Ekainean, gutu bat bidali zuten Baionatik, non bere damutasuna adierazten zuten.
      Partida osoaren jarrera ikusiz, bere heroitasun foruzalea zalantzan jarri daiteke, adoretsua izan bazen ere. Baina Rafael Zabalegui-k kontatu zigun bezala, Lopez Zabalegui-ren lehengusu zenaren biloba, mendira jo aurretik edan zuten ardo guztia ausardia horretan lagundu omen zien.
      Izan ere, Zabalegui-ren aitonak sarjentu foruzalea Artazu-n ezkutatu zuen bi egunez, zerrientzako txoko batean, eskailera batzuen azpian; gero muga zeharka zezan.
      Hau da Gamazada-n napar Foruak defendatzera armaz atera zirenen istorioa, garaiko instituzioen deuseztapenarekin; eta hain bukaera zorigaitza izan zutenak.
      Urte hartan, Sabino Arana Goiri-k, bere Larrazabaleko Hitzaldi famatuaren ondoren, Lopez Zabalegui sarjentua laguntzeko diru-laguntza eskatu zuen.
      Azkenean, napar Foruen aurkako lege-proiektua onartu bazen ere, Gamazo-ren dimisioarekin desargertu zen.


      Traducción al castellano realizada para Rafael Zabalegui, descendiente del sargento fuerista López Zabalegui y colaborador en este artículo:

      Tras la derrota carlista de 1876, se abolieron los Fueros de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba. Los navarros, que ya había sido reformados en 1841 (tras la Primera Guerra Carlista) corrían el mismo peligro. Después de todos los levantamientos y guerras, el liberalismo español por fin estaba bien asentado, y no tendría ningún problema para hacer uso de todo su poder.
      El 10 de marzo de 1893, Germán Gamazo, el ministro de Hacienda del liberal Sagasta, presentó un nuevo proyecto de ley, donde se proponía la abolición de los Fueros navarros para aplicar las mismas medidas económicas que en el resto de provincias del Reino. El mismo día, la prensa fuerista se le enfrentó, y a partir de entonces se llevaron a cabo distintas movilizaciones (diferentes eventos, manifestaciones, recogidas de firmas...), lo que se conocería como la Gamazada; lo que podemos tomar como el primer movimiento popular por la proclama nacional de Euskal Herria. Pero en esta Gamazada que duró unos pocos meses más que un año, queremos destacar el único levantamiento armado que hubo.
      La noche del 1 al 2 de junio, el sargento del fuerte Infanta Isabel (entre Obanos y Gares) José López Zabalegui y el civil Antero Señorena formaron una partida con otros dos soldados, dos vecinos de Obanos y uno de Gares, que tras armarse se echaron al monte al grito de ''¡Vivan los Fueros!''.
      Mientras la Guardia Civil y los soldados de Iruña salían en su busca, los alcaldes de Obanos y Gares hicieron público su rechazo al respecto, tal como haría después la Diputación navarra, presentándolo como un hecho aislado que iba en contra del sentimiento de la mayoría. El mismo carlismo había rechazado la lucha armada tras su última derrota, dedicándose únicamente a la política.
      Los fueristas del levantamiento no sabían que hacer. A excepción del sargento López Zabalegui y los dos vecinos de Obanos, todos los demás se entregaron. Fueron condenados a cadena perpetua, condena que se les retiró gracias a la insistencia de F. Eseverri, vicepresidente de la Diputación navarra. Los otros tres, en cambio, consiguieron llegar al Estado francés. En junio, enviaron desde Baiona una carta en la que mostraba su arrepentimiento.
      Viendo la actitud de toda la partida, se puede dudar sobre su heroicidad fuerista, aunque fue valiente. Pero tal como nos contó Rafael Zabalegui, nieto del primo de López Zabalegui, todo el vino que se bebieron antes de echarse al monte pudo ayudarles en esa bravura.
      De hecho, el abuelo de Zabalegui escondió al sargento en Artazu durante dos días, en un rincón para cerdos, debajo de unas escaleras; para que más tarde cruzara la muga.
      Ésta es la historia de quienes se levantaron en armas para defender los Fueros navarros en la Gamazada, con el rechazo de las instituciones de la época; y que tan desgraciado final tuvieron.
      Ese año, Sabino Arana Goiri, tras su famoso Discurso de Larrazabal, pidió ayuda económica para ayudar al sargento López Zabalegui.
      Al final, el proyecto de ley en contra de los Fueros navarros fue aprobado, aunque desapareció con la dimisión de Gamazo.