miércoles, 10 de octubre de 2012

URRIA GORRIAren bigarren hitzaldiaren aurkezpena

URRIA GORRIA: atzo, gaur eta beti
Euskal Jardunaldi Iraultzaileen PROGRAMA


EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK
Fermintxo Santxez Agurruzarekin
Letaman (Intxaurrondoko gaztetxea), urriak 12, 18:00etan

      Txabi Etxebarrietak iragarri zuen 1968ko Aberri Egunean, urte hori hildakorik gabe ez zuela amaituko. Hurrengo ekainean, Benta-Handin Guardia Zibila erail zuen, Euskadi Ta Askatasunako zen militante komunista.

      Hamar urte aurrerago, Euskal Herriko historian, eta batez ere Euskal Herri Langilearen historian, data oso garrantzitsua daukagu. Bertan, ETA sortu zen, Euskal Nazio Askapenerako bideratutako erakundea; 1967an sozialista iraultzailea bezala nabarmenduko zena; KAS herri koordinakundean sartuko zena HASI alderdi marxista-leninistarekin batera, aski iraultzailea zen LAB sindikatuarekin batera, gazteria iraultzailearen JARRAIrekin batera... Gaur egun arte iraun duen borroka, aro desberdinak igaro ditu, bihurgune desberdinak hartu dituelarik askapen nazional eta soziala helburu dituenak mantentzeko: independentzia eta sozialismoa.
      ETAren V. biltzarra (1966-67), non erreformistak eta kulturalistak bota zituzten idei marxisten indartzearekin batera; ETA(militar) eta ETA(politiko-militar)ren arteko banaketa; Euskadiko Ezkerra alderdi erreformistaren prozesu likidazionista; Koordinadora Abertzale Sozialista (KAS) eta Herri Batasunaren (HB) sorketa; HASIren ''autodisoluzioa''; Lizarra-Garaziko Hitzarmena... Pausu asko eman dira oraingo egoera emateko. Bereziki, 90. hamarkadatik oraingo traizioa emateko eszenatokia prestatu izan da.
      Atzo ezagutzen genuen ENAM sozialista iraultzailea eta bere antolakunde guztien aurrean, gaur SORTU daukagu, makro-Sinn Fein bat izateko bidean. Azkeneko erakunde iraultzaileen desagerketarekin, agerian sozialdemokrata den alderdi hau sendotuko da beste fronteak (gazteria, ikaslegoa, sindikatua, internazionalismoa...) kontrolpean izanik, jadanik egiten ari dena.
      Euskadiko Ezkerra, bereziak, milikiak... datoz burura, historia errepikatzen ote?

      ENAMeko historiari errepaso bat emateko eta bere bihurgune desberdinei buruzko eztabaidak sortzeko Fermintxo Santxez Agurruza izango dugu gurekin, preso politiko ohia eta orain Euskal Iraultza Sozialista blogeko arduraduna.

No hay comentarios: