lunes, 22 de octubre de 2012

Euskadi Berriko hauteskundeen azterketa (ESI taldea)

Gasteizko parlamentu ''abertzale'' berria
2012ko Euskadi Berriko parlamenturako hauteskundeen azterketa


      Idazki hau, EH Bilduren lehendakaritzarako hautagaia zen Laura Mintegiren esaldi batekin hasi nahi dugu: ''Parlamentuaren 2/3 abertzalea izango da'', bere diskurtsoan dagoeneko ohikoa den ''estatu libre eta europarra'' xede bezala nabarmentzearen segidaz, berriro ere.
      Parlamentu abertzalea? Guk oroimenean dugu norbaitek behin ''abertzale'' kontzeptua ''abertzale eta sozialista'' bezala definitzen zuela, Argalak zihoen ''bi aurpegiko txanpona'' horren baitan. Hala ere, literalak izan nahi badugu (horrelako mistizismo sozialistak utziz!), zer du PNVk abertzaltzat hartzeko? Gerra Zibilean Herri euskalduna traizionatu zuena, ''demokrazia'' berri honetan Gasteizetik espainolismoari jokua egin diona, Guardia Zibilak bezala ENAMeko militanteak akatuz, torturatuz eta espetxeratuz... eta sabinista historiko hori Estatu faxistaren aurrean Argalaren gainean diana jarriz, Txibertako elkarrizketa haietan...
      Baina zer esango du EH Bilduk, gaur egun honetan bihurtu den hori? EAko burgesen eta Aralarreko traidoreen eskutik (Alternatibaren inguruan zerbait esaterik dago? Norbaitek badaki benetan zer den hori?) dihoazen likidazionistak. Dagoeneko, badirudi jendeak begiak irekitzen dihoala, ez da batere kasualitate abstentzioa aregotzea eta EH Bilduk bozkak galtzea... Hala ere, lau urtez oposizioan egoteak jendearen ''espektatiba'' hori mantenduko da, Euskal Herri Langilegoarentzan hain larria den traizioaren aurrean kontzientziazioa zailago egingo duena.
      PSE-EEk ongi jokatu du. Ahal izan zuen arte, Urkullu buruhutsari (hori bai, kristoneko irrati-ahotsa duena!) bere programa zehaztea eskatu zion, honek Estatuko hauteskundeetan Rajoyk bezain lasai zegoen eta (garaipena argi ikusiz, zertarako busti?). Gainera Lopezen aurpegia errepikatzearekin (lehendakaritza galduko zutela argi izanik) berri bat erretzea sahiestea lortu zuten, gainera lehenengoa gobernu zentralera bidaltzeko asmoa badute...
      Muturreko eskuindar espainolistei dagokionez, hauteskunde hauekin aukera paregabea zuten. ''Demokrazia'' honetako lehen hauteskunde ''askeak'', ''ETAko aparato politikoa den EH Bildu''-k ''terroristak'' hauetan partehartzen... bere diskurtsoa egoera apartenean zegoen. PPren ''Zu gabe beraiek irabazten dute'' (Bozkatzen ez bagaituzu, independentismoak irabazten du (edo ETAk, berez berdina dena)) leloa horren islada zen. Hala ere, alderdi ''herrikoia''-k hiru eserleku galdu ditu (10rekin geldituz), Basagoitiren etorkizuna kolokan jartzen duena. Gorka Maneiro hooligan politikoaren UPyDk, berriz, zeukaten berbera mantentzen dute.
      Aipatutako faxisten emaitzen aurrean, Ezker Batua-Berdeak eta Ezker Anitzak ez dute ezer ez lortu, bigarrenaren koordinatzailea zen Mikel Aranaren dimisioa suposatu duena. Proeiktu espainarretan sartuta dauden formazioei harrera gutxi egiten bazaie, gainera zatituz ondoren....
      Badauzkagu oraindik lau urte Urkulluren PNVa PSE-EE-PSOE-GALen laguntzaz neoliberalismo honetan jarraitzeko, eta Ezker Abertzaleak bere sirena kantuekin segitzeko... baina krisian aski sartuta gaude, eta gosea asetzeko hitzik ez daude...

Gora Euskal Herri Langilea!
 
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN BIDEAN!
 
 
 
2012ko urriaren 22an,
ESI taldea

No hay comentarios: