viernes, 26 de octubre de 2012

Donostiako Eskola Gorriaren aurkezpena


      Donostiako Eskola Gorria, modu asanbleario eta autogestionatu batetan bideratutako formakuntza eta eztabaida iraultzailerako bilgune herritar euskaldun bat bezala osatu nahi dugu.
      ''URRIA GORRIA: atzo, gaur eta beti'' jardunaldien esperientziaren ondoren, hurrengo astean aurkezpen irekia egingo dugu, edonork etortzera animatu daitekela, eta han bertan azaroan egingo dugu eztabaidaren gaia, data eta lekua erabakiko dugu.
      Edozein galderarako, ESI taldearen helbide elektronikora (garkolektiboa@gmail.com) idatzi. Hala ere, oroitarazi nahi dizuegu Donostiako Eskola Gorria bilgune irekia dela (Euskal Herri osoan martxan jartzen ari diren beste EGak bezala), ESI taldearen kontrakoa, bere ildo politiko zehatza duena. Hala ere, ESI taldeak Donostiakoan parte hartzera animatu da eta bere hedabideetan (bloga eta aldizkaria) gure lana zabaltzera konprometitu da.

BILERA IREKIA
Donostiako EHUko Psikologiako Fakultatearen sarreran
urriaren 31ean, 14:00etan
 

 
Donostiako Eskola Gorria

No hay comentarios: