martes, 9 de octubre de 2012

Purgadoreen purga Ezker Abertzalean

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Gaurko Euskal Herria

Purgadoreen purga Ezker Abertzalean

      Jruschov, SESB erreformismo hutsean sartu eta kapitalismora bideratu zuen zuzendari sobietarra, burkide asko erabili zituen boterea lortzeko ibilbidean. 1953an, Stalin hil orduko, guardia zaharraren konfidantza aprobetxatu zuen benetako marxista-leninisten aurka jotzeko, etsai iraultzaileen purgarako. Lau urte geroago, guardia zahar hark Jruschoven traizioa antzematean, jada berandu zen. Haiek eman zioten boterea erabiliz, Jruschovek azkar purgatu zituen; ez soilik komunista zahar haiek, baizik eta aurreko purgen lehendabiziko lerroan egon ziren asko ere, Barne ministerioaren zuzendaritza barne.
      Egoera hori mugimendu iraultzaileetan emandako traizio prozesu orotan eman da. Euskal Herrian, ETA(p-m) eta Euskadiko Ezkerraren garai haietan... eta gaur egungo Ezker Abertzalearen baitan ere.
      ''Bake prozesuaren'' hasieran lehenengo lerroan jarri zituzten borrero askoren garaia iritsi da.
      Hortik, hainbat egoera ematen ari dira, agerraldi kritikoetaz jantziak... izaera iraultzaile izatetik urrun, zatirik gabe geratzeagatiko haserreak baino ez direnak.
      Hauen kasu dauzkagu Rakel Peña edo Antton Morcillo bezalako aparateroak, Arabatik hainbat expulsioetaz arduratzeko erabili izan (esan beharra, hauek inolako arazorik gabe egin zutela), eta orain eszenatokitik at utzi dituztenak. Arrazoi honetatik datoz hurrengo orrialdeetan uzten dizuegun PEREZA vs. DEMOCRACIA bezalako idazkiak, kritika onargarriak badira ere, bere baitan soilik putreen arteko borrokaren islada direnak.
      Baita ere, purga hau ''sektore iraultzaileenetan'' ematen ari da, komunistatzat jotzen diren kideengan, hain zuzen. Iñaki Gil de San Vicente ''profeta marxista''-ren kasua, adibidez, iraultzaile historikoen milaka esaldi buruan dituela, aparatoak hartzen dituen edozein erabaki edo estrategia defendatzeko bata edo bestea erabiltzea berdin diona, momenturako ongi datozenak hartuz izugarrizko txosten demagogikoak lantzeko. Arlo teorikoan (beti bezala, ez beste inon) lehenengo lerroan jarri ondoren, urte hasieran kanpoan utzi zutena.
      Edo bere feligresak diren EH''K'', Zutik Euskal Herria!-ren ''eztabaidan'' kritikoen aurka gogor jo zutenak, hauentzako erabilitako adjetiborik onena txakurrak izanez, aterkirik gabe utzi zituzten; orain Ezkerretik Bilduz-en ezkutatuz eta bere agirien tonua ''iraultzailetuz'' dabiltzatelarik.
      Festara gonbidatu zituzten, argiak jarri eta zorua garbitu zuten, eta orain... pastelaren zatirik gabe utzi dituzte.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nik "prozesu" honen hasiera Batasunaren sorreran ipiniko nuke, non "socialismo identitario" bezalako hitz batekin, beren antolakuntza molde eta ekimen anti-komunista bidezkotzen zuten. Hortik at geratutako EHK,gehienbat troskistaz osatua, euskal gazteri langilereari ENAMeko zuzendaritza "iraultzaile" zela engainiatzen ibili dira.

Orain EAko inguruko burgesiarekin batzerakoan, beren izaera guztiz burges-ttipia duten ibilbide luzeko kideak (ese Patxi Zabaleta) ala kapitalismoak ongi alienaturiko tonto utilak besterik ez dute nahi.

Zer egin zenuten HASirekin, espainiar legeari men egitea besterik ez dakizuen atzoko abertzale "gogorrak"?