lunes, 5 de noviembre de 2012

''post- URRIA GORRIA'': ''Solidaridad con los presos políticos: ¿total o selectiva?''



''Solidaridad con los presos políticos: ¿total o selectiva?''

      Hizlaria: SRIn militatzeagatik errepresaliatua.
      Data: 2012-09-05.
      Ordua: 18:00.

      Lehenengo ekitaldia preso politikoekiko elkartasunari eskeini genion, eta horretarako, Socorro Rojo Internacionalen (SRI, estatu espainiarrean preso politiko antifaxista eta komunisten eskubideen alde borrokatzen duen antolakundea) militatzeagatik preso egon zen iraultzailea izan genuen gurekin.
      Eztabaida honen helburua, bere izenburua bera argi uzten du: gaur egun Euskal Herrian bultzatzen den preso politikoekiko elkartasuna, denentzako da edo soilik ENAMekoentzat?
      Hizlariak, galdera soil batekin hasi zuen 30 bat pertsona (gehienak oso elegante, esan beharra dago, Maritxuen aurreko orduetan geunden eta) bildu gintuen eztabaida hark: Nork daki zer den PCE(r) edo GRAPO? Ia inork ezagutzen ez zuelarik alderdi komunista eta erakunde antifaxista armatu haiek.
      Bere azalpena, datu interesgarri batez luzatu zuen: 1979ko urtean, ENAMek 117 preso zituen; estatuko preso politiko antifaxistak eta komunistak (PCE(r) (Partido Comunista de España (reconstituido)), GRAPO (Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre), ODEA (Organización Democrática de Estudiantes Antifascistas), UJA (Unión de Juventudes Antifascistas)...), berriz, 130 ziren.
      Denok harritu gintuen datu horren segidan, baita ere ezezaguna zitzaigun bigarren bat eman zuen: 1977ko ''amnistia'' famatu horrek, GRAPOko hiru preso euskaldun espetxeetan utzi zituen urte askoz.
      Presoen hauen egoeren eta bere erakundeen inguruko ezjakintasuna sahiesteko eta beraiekiko elkartasuna sustatzeko moduetaz galdetu zuen. Denon hartean, bi ondorioetara iritsi ginen, bata, preso politikoekiko elkartasuna guztiei zabaltzea eta ahalik eta leku guztietan aurrera eramatea (ez gutxi batzuetan, orain bezala); eta bestea, kontzientziazioa, hau da, bere egoeretaz eta bere iragana iraultzaileaz informatzea.
      Azkeneko hau galdera batera bideratu gintuen: Zergatik preso hauek ezezagunagoak dira? Zer dela eta marjinazio hori?
      Lehenengo erantzuna, ''marxismo-leninismoaren manual''-etik hartuta, Estatu kapitalistak erreferente iraultzaileak Herriarengandik aldentzeko neurria beti hartzen duela izan zen (edo erabat kontrakoa, famaren barne bere esanahia ahaztea: Che, kasu).
      Errealitate hori preso abertzalei ere luzatu ahal denez (eta bi kolektiboen arteko desberdintasuna zehaztu dugu dagoeneko) bigarren erantzuna gogorragoa izan zen: Ezker Abertzaleko aparatukoei (zuzendariei, batez ere) erreferente hoiek bere militantziaren gertu egotea interesatzen ez zaielako, batez ere, oraingo estrategiaren aurkako adibideak direlako.
      Batek ere internazionalismoaren, marxismo-leninismoaren hanketako bat, ezarengatik egoera hau ematen dela defendatu zuen.
      Hala ere, aurreko erantzunak gaur egungo Ezker Abertzalearen inguruko eztabaida bat ireki zuen, ''URRIA GORRIA''-ren bigarren hitzaldiaren antesala bihurtuz; non gazteon artean (elkarrekiko ezberdintasunekin: prozesuaren baitan segitzen zutenak eta erabat haustearen alde zeudenak) diagnostiko bat azaldu zen: errepresioaren menpe zegoen blokeo egoera horretan segitzerik ez zegoen, eta aldatu beharra zegoen. Batzuk erabat argi ez bazuten ere, denon buruan bide hau hoberena ez delaren susmoa zebilen...
      Bi orduz luzatu zen eztabaida hark txalo bero batekin bukatu zen, SRIko preso oihari bere agerpena eskertuz.

No hay comentarios: