Marxismo-leninismoaren ikaskuntzarako eta oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenerako Euskal Herrian
domingo, 4 de noviembre de 2012
''post- URRIA GORRIA'': Sarrera
Sarrera
Donostiako Eskola Gorriak, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea eta Euskal Iraultza Sozialista eta Aurrera langileria blogen laguntzaz, ''URRIA GORRIA: atzo, gaur eta beti'' euskal jardunaldi iraultzaileak prestatu zituen, 2012ko urriaren 5ean eta 12an burura eraman zirenak, Donostiako Letaman Intxaurrondoko gaztetxean.
Munduko lehenengo Iraultza Sozialista 1917ko Errusian eman zen, oraingoa bezalako urria batean. Antiinperialismoaren aurkako borroka hau, sistema sozialista baten eraikuntza hasi zuena; iraultzaileak bezala omendu behar dugu, berarengadik ikasiz. Horregatik, 95. urteurrenean, konzientziazio hori jarraiki, Euskal Iraultza Sozialista gure Herriaren jomuga bezala ñabardu behar dugu, beti ere, gizarte komunista baten bidean.
Baita ere, gure gaurko Euskal Herrian, hilabete hau garrantzi handikoa dugu. Urriaren 21ean, Euskadi Berrin (EHko mendebaldeko hiru herrialdeetan) hausteskundeak ditugu. Betiko alderdi gamari sinadura berri bat gehitzen zaio, ezker abertzale berriak, lau urtez luzatu den krisi politikoaren ondorioa, beste sektore nazionalista batzuekin batera sortutako EH Bildu, hain zuzen ere. Kontextu berri bat, gure erreflexioa eskatzen duena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario