viernes, 3 de agosto de 2012

Stalin, marxismo-leninismoari buruz

tomado de Aurrera langileria


“Teoria herri guztietako langile mugimenduaren esperientziaren bilketa orokorra da. Jakina, praktika iraultzaileaz laguntzen ez bada, teoriak bere garrantzi guztia galtzen du; praktika hutsa teoria gabe erabiltzea itsu-itsuan jokatzea den bezala. Baina teoria praktika iraultzailearekin bilbatuz gero, langile mugimenduak erabil dezakeen ikaragarrizko indarrezko tresna bihurtu daiteke. Hark soilik eman diezaioke gure mugimenduari segurtasuna, norabide gaitasuna eta gure hurbileko gertakari ezberdinen arteko harremana ulertzeko gaitasuna; hark soilik lagun diezaioke praktikari ez bakarrik gaur eguneko klasearen egoera eta norantza ulertzen, baizik eta baita ere, etorkizun laburrean, klase horiek non egongo diren eta norantz egingo duten ulertzen. Nork, Leninek ez bada, esan zuen “teoria iraultzailerik gabe, ez dago mugimendu iraultzailerik” (IV lib, 380 orr) esaldia?

(…)

Lehen, iraultza proletarioa emateko baldintzen analisia herri bakoitzeko egoera ekonomikoa aztertzetik abiatzen zen. Gaur egun, hori ez da nahikoa. Eta ez da nahikoa, orain, herri guztien egoera ekonomiko globala aztertu behar delako, mundu mailako ekonomia aztertu behar delako, nazioek eta ekonomia nazionalek subjektu autonomo izateari utzi diotelako eta mundu-ekonomia deitutako kate bereko kate-begiak bihurtu direlako, kapitalismo “zibilizatu” zaharraren tokian inperialismoa dugulako eta inperialismoa zer den badakigulako: herri kapitalista “aurreratu” batzuen aldetik, munduko populazio gehienaren finantza-esklabutza eta zapalkuntza koloniala.

(…)

Ez dut uste frogatzeke dagoenik, “Txinako harresiaz” hitz egiten duen “teoria” hau burgesiak bere kontrairaultza gosea estaltzeko erabiltzen duen hitz politez betetako oinarri zientifikorik gabeko iruzur bat dela. Eta ez dut uste ere, garai hauetan, inperialismoa gudaz eta borrokaldiz josita dagoenean, “iraultza sozialistaren aurre-egoeran” dagoenean, kapitalismo “gorakorra” “azken-hatsetako kapitalismoaz” (Lenin) ordezkatua izan denean, mugimendu iraultzaileak herri guztietan aurrera egiten duenean, inperialismoa salbuespenik gabe indar atzerakoi guztiekin batzen denean (tsarismoa eta joputza barne), munduko indar iraultzaile guztiak, Mendebaldeko mugimendu proletario iraultzailetik hasita Ekialdeko askapen nazionaleko mugimenduan bukatuta elkartzera behartuz, iraultzak feudalkeria eta joputza suntsitzeko nahitaez inperialismoaren aurka borrokatu behar den garai honetan; gutxi-gora-behera garatuta dagoen herrialde batean, iraultza demokratiko-burgesa, iraultza sozialista bihurtu behar dela esan beharra dagoenik. (…)


Beraz, Lenin ez dago “iraultza iraunkorraren” aurka bere etengabetasuna dela eta, Leninek berak iraultza etengabea del ezartzen baitu. Lenin “iraultza iraunkorraren” aldekoen aurka dago proletalgoaren erreserba garrantzitsuena osatzen duten nekazarien garrantzia kontutan hartzen ez dutelako eta proletalgoaren nagusitasunaren ideia ulertzen ez dutelako.

(…)

1) Proletalgoaren diktadura iraultza proletarioen tresna gisa. Proletalgoaren diktaduraren afera, iraultza proletarioaren edukiaren oinarrizko afera bat da. Iraultza proletarioa, bere osotasunean, bere garaipenekin batera, proletalgoaren diktaduran gorpuzten da. Proletalgoaren diktadura iraultza proletarioen antolakuntza mota bat da, bere euskarririk garrantzitsuena da; alde batetik, garaitutako zapaltzaileen erresistentzia suntsitzeko eta lortutakoa bermatzeko, eta bestetik, sozialismoa bere garaipen osora eramateko balio duena. Iraultzak, proletalgoaren diktaduraren beharrik gabe, burgesia garaitu eta berau boteretik bota dezake. Baina iraultzak ezin dezake burgesiaren erresistentzia garaitu, garaipena sendotu eta garaipen osorantz jarraitu bere garapenaren puntu batean ez badu bere antolakuntza moldea, aldi berean bere euskarria izango dena, hots, proletalgoaren diktadura, sortzen. (…)

Ez dut uste lan hauek epe motzean, urte gutxi batzuetan osorik betetzea ezinekoa dela frogatu beharra dagoenik. Horregatik, langileriaren diktadura, kapitalismotik komunismora doan arokoa, ezin da dekretu “hiper-iraultzailez” betetako garai labur bat bezala ikusi; guda zibilez eta kanpo-borrokez, antolakuntza lan administratiboaz eta eraikitze ekonomikoaz, erasoz eta atzera-egiteez, garaipenez eta porrotez jositako garai historiko oso bat bezala baizik. Garai historiko hau ez da sozialismoaren garaipen osoaren baldintza ekonomiko eta kulturalak ezartzeko bakarrik; baizik eta lehenik, herri bat gobernatzeko gai izatera iritsi dadin, langileriari hezteko eta trebatzeko aukera emateko eta bigarrenik, masa burges-ttipiak berrezteko eta eraldatzeko, ekoizpen sozialistaren antolakuntza bermatzeko ere bada beharrezkoa.

(…)

Lehen, auzi nazionala era erreformista batean ulertzen zen, era isolatu batean, kapitalaren boterearen auziarekin zerikusirik izango ez balu bezala, inperialismoa uzkailtzearekin, langile iraultzarekin zerikusirik ez balu bezala. Lehen, europar iraultza proletarioak kolonietako askapen mugimenduekin aliantzarik egin gabe garaitu ahal izango zuela uste zen; bigarren hau, inperialismoaren aurkako guda iraultzailerik eman gabe, iraultza proletario handiaz aparte “gero konponduko den” arazo bat bezala ikusten zelako. Orain, ikuspegi anti-iraultzaile hau agerian geratu da. Leninismoak frogatu duen bezala eta guda inperialistak eta Errusiar Iraultzak baieztatu duten bezala, nazio arazoa langile iraultzaren bitartez eta honen oinarrian bakarrik konpon daiteke; Mendebaldeko langile iraultzaren bidea, kolonietako eta inperialismoak azpiratutako herrietako askapen mugimendu iraultzaileekin inperialismoaren aurkako aliantza bat egitetik pasatzen da. Nazio auzia iraultza proletarioaren auzi orokorraren parte da, proletalgoaren diktaduraren auziaren parte da.

(…)

3) Alderdia langile klasearen antolakuntza forma goren bezala.Alderdia langile klasearen antolatutako destakamendua da. Baina Alderdia ez da langile klasearen erakunde bakarra. Proletalgoak bete hainbat erakunde ditu, kapitalaren aurka garaipena lortzeko ezinbestekoak direnak: sindikatuak, kooperatibak, lantoki erakundeak, legebiltzar taldeak, emakume erakundeak, prentsa, kultur eta hezkuntza erakundeak, gazte erakundeak, borrokarako erakunde iraultzaileak (aurrez aurreko ekintza iraultzaileen garaian), Langile Ordezkarien Sobietak (langile klasea boterean den garaian) eta abar luze bat. Erakunde hauetako gehienak ez dira Alderdiaren barnekoak, gutxi batzuk bakarrik dira honen adarrak edo atalak. Borrokaren zenbait unetan langile klasearentzat erakunde guzti hauek beharrezkoak dira; hauetako baten bat gabe ezinezkoa litzatekeelako borroka-esparru horretan langile klasearen posizioak sendotzea edota proletalgoa ordena kapitalista ordena sozialistaz ordezteko trebatzea. Baina nola lan egin zuzendaritza bakarrarekin hainbeste erakunde edukita? Nola bermatu erakunde aniztasun honek ez duela zuzendaritzaren barnean inkoherentziarik eragingo? Norbaitek esango lukeenez, erakunde guzti hauetako bakoitza bere esparruan lan egiten duenez, batek bestea eragoztea ezinezkoa izango litzateke. Noski, azken esaldi hau egiazkoa da. Baina erakunde hauek klase-zuzendaritza bakar baten azpian baten azpian ekin behar dutela esatea ere egia da, denak klase baten menera baitaude; hau da, langile klasearen menera. Orduan zilegi da hau galdetzea: nork zehaztu beharko luke erakunde guzti hauek euren lanean jarraitu beharko luketen norabidea? Zein da, nahiko esperientzia izanagatik, erakunde guzti hauek izan behar duten jarraibide bakarra zehazteko gai den erakunde zentral hori? Eta honez gain, nahiko entzute izanagatik, elkar eragozte oro ekidinez, erakunde guzti hauek jarraibide hori hartzera bultzatu ahal dituen erakunde de hori?

Erakunde hori proletalgoaren Alderdia da.

(…)”


Leninismoaren oinarriak – Josif Stalin