miércoles, 20 de noviembre de 2013

''Irlandaren askapen borroka'' hitzaldia bertan behera geratu da (Donostiako Eskola Gorria)

OHARRA:
''Irlandaren askapen borroka'' hitzaldia
bertan behera geratu da


Benetan sentitzen badugu ere, Donostiako Eskola Gorriatik azaroaren 22rako prestatuta geneukan ''Irlandaren askapen borroka'' hitzaldia, Fermintxo Santxez Agurruza hizlari, bertan behera utzi behar izan dugu gure esku ez dauden hainbat ezustekorengatik. Beraz, hilabete honetarako ez da izanen DEGeko deialdirik. Barkatu eragozpenak.

Bitartean, abendurako deialdia prestatzen hasi gara, Argala eta Euskal Iraultza Sozialistari buruzko bere planteamenduen gaurkotasunaz eztabaidatzeko. Laster informazio gehiago zabalduko dugu.


2013-XI-22,
Donostiako Eskola Gorria

(kontaktua: donostiakoeskolagorria@gmail.com)