martes, 7 de mayo de 2013

Sei atxilotu ETAren hornikuntzaz arduratzen zirela leporatuta (Frantzian)

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Burgesiaren pedagogia politikoa: ikastaro trinkoa

POLIZIA OPERAZIOA FRANTZIAN

Sei lagun atxilotu dituzte Frantzian
ETAren hornikuntzaz
arduratzen zirela leporatuta

Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean egin dute operazioa, Parisen eta Okzitanian, eta ETAren hornikuntza lanetan aritzen zirela esan dute albiste agentziek. Polizia iturrien arabera Raul Aduna, Antonio Goikoetxea, Igor Uriarte, Julen Mendizabal, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Artauz dira atxilotuak. Frantziako Gobernuak atxiloketak argudiatu ditu ohar batean, Hego Euskal Herrian "eboluzio positiboa" izan dela aitortu arren. 
Berria.info   2013-05-07 - 10:21:35

Espainiako Barne Ministerioak zehaztu duenez, polizia operazioa Paris hego-mendebaldean (Blois herrian), Limoges hegoaldean (Brive-la-Gallarden) eta Montepellierren egin dute Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean. Sei dira atxilotuak eta euren etxeak miatzen ari dira. Hala ere, atxilotuak gehiago ere izan litezkeela esan dute polizia iturriek.

Parisen bikote bat atxilotu dute. Limoges ere bi pertsona atxilotu dituzte eta azken biak Montpellierren. ETAren hornikuntzarekin lotu dituzte sei atxilotuak, eta Elosa taldea osatzen zutela diote polizia iturriek, etakideei sasian izateko behar duten laguntza emanez. Iturri horiek sei izenak zabaldu dituzten arren, oraindik ez dago baieztapen ofizialik.

"Zelula klandestinoetako kide aktiboak"

2011ko urriaren 20an ETAk armak utzi zituenetik 43 dira ETAko kide direlakoan atxilotutakoak.



 
Frantziako Barne Ministerioak ohar baten bidez atxiloketak baieztatu ditu, "zelula klandestinotako kide aktiboak" direla eta horietako bost pertsona bilatuenen zerrendan zeudela gaineratuz. "Espainiako Euskal Herriarekin lotuta eboluzio positiboak izan diren arren, gure lurralde nazionalak erakundearen egitura klandestinoetarako atzeragoardia logistiko eta militarraren oinarri izaten jarraitzen du", esan su oharrean.

Manuel Valls Barne ministroa pozik agertu da atxiloketekin, eta Frantzia eta Espainiaren arteko harreman onak nabarmendu ditu. "Kolaborazio hori ETA desegiten den arte gure lurraldean jarduera klandestino eta legez kanpokoak mantentzen diren bitartean izango dugu", esan du.


EAJk "normaltasunez" 

ikusten ditu atxiloketak,

 baina espetxe politikan

 aldaketak eskatu ditu

 

Berria.info   2013-05-07 - 10:05:50


Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidentea Radio Euskadin izan da gaur goizean eta atxiloketak "normaltasunez" ikusten dituela esan du. "Ez dugu eztabaidatuko atxiloketez, baina nahiko genuke beste espetxe politika bat ezartza, ausartagoa, justuagoa eta, batez ere, inteligenteagoa", esan du.

Atxiloketa gehiago ez izateko, ETAri eskatu dio lehenbailehen eta inolako baldintzarik gabe desegitea eta armak ematea.