jueves, 21 de marzo de 2013

''Ofentsiba fabrika'' Donostiako EHUko Aularioan

Topatu.infotik hartuta


''Ofentsiben fabrika'' egingo dute EHU-ko Ibaetako Campusean

Ibaetako Ikasle Abertzaleak-ek ”Ofentsiben fabrika” antolatu du martxoaren 25, 26 eta 27rako, hezkuntzaren testuinguruari erantzun eta estrategia ezberdinak marrazteko. Campuseko aularioan bilduko dira gai ezberdinak lantzeko eta eztabaidatzeko. “Ofentsiba alternatiba propioak sortzea da. Etengabeko eraikuntza. Inoren eta ezeren zain egon gabe aurrera egitea”, adierazi dute.

IBAETAKO IKASLE ABERTZALEAK-EN OHARRA:

Bologna prozesua, murrizketa etengabeak, LOMCE legea edo kolore guztietako erreformak. Ondorioz, enpresa pribatuen eskuhartze zuzena unibertsitateko administrazio eta edukietan, tasen igoera, beken gutxitzea edo geure hezkuntzaren gaineko erabakimenik ez izatea. Ez dira ikasleok bizi ditugun neurri eta ondorio isolatuak, hezkuntza pribatizatzeko ofentsiba bat gauzatzeko bidea baizik.

Zer da ofentsiben fabrika?

  • AUTOGESTIOA gure eguneroko jardunaren filosofia gisa hartzeko, geure kabuz aurrera egin genezakela ulertuz.

  • ESPERIENTZIEN TRUKAKETAren bidez elkarrengandik ikasteko, egungo eredu autoritarioak baztertuz.

  • AISIALDIA ETA SORKUNTZA lanerako tresna gisa erabiltzeko, hezkuntza eredu honek eskeintzen digun full-time ikasle eredua gaindituz.

  • ADIERAZPENAera askean lantzeko, inguratzen gaituen oro gure aldarrikapen guztien bozgorailu bihurtuz.


  • Beraz, martxoaren 25, 26 eta 27an, ibaetako ikasleok, aularioa fabrika bihurtuko dugu, haserrea antolatu, erantzuna eraiki eta ofentsibak sortzeko!

    …PREST?