jueves, 3 de enero de 2013

Zukguan ''eratuz''

Pospolo kutxa, 4. zenbakia (1º trimestre 2013 1. hiruhilekoa)


Gaurko Euskal Herria

Zukguan ''eratuz''

      Segiren ''autodisoluzioaren'' ondoren hasi zen ''zukgua'' deritzon gazteriarentzako erakunde iraultzaile berri baten prozesu ''eratzailearen'' bukaerara iristen gara ere.
      ''Gazte zukgua: norbanakotik kolektibora'', oraingo Ezker Abertzalearen 'ezkutuko zuzendaritza'-k oso ongi prestatutako prozesua dugu.
      2009. urtean Zutik Euskal Herria! ponentziarekin hasitako ibilbide likidazionista eta kapitulazionista gero eta ageriago dugu, eta horrek militantzia abertzalearen sektorerik iraultzaileena desengainatzea lortu du, eta gehien bat, borrokalariena izan ohi den gazteria.
      Orain dela hilabete batzuk erakunderik gabe utzi ondoren, ''prozesu eratzaile'' honen 'eszenifikazioa' hasi zen, barne demokrazia salduz, gazteria iraultzailea engainatu nahi duena, azkenean, Sorturen gazte erakunde bezala eratuko denaren barne mantentzeko. Zergatik ez dira zukguan eztabaidatzen borroka moldeak, kasu? Hala ere, ezin izan dituzte hainbat 'deserzio' sahiestu...
      Baina badirudi, gaurko egoerararen larritasunaz gain, batzuk oraindik umore 'iraultzailea' daukatela oihukatzeko: ''INDEPEFRESA eta SOZIALIMOIA''!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

oker zaudetela jakin dezazuten idazten dizuet iruzkin hau, izan ere, borroka moldeen inguruan eztabaidatzen da eta beste gauza askoren inguruan bebai, ez dakit binon igual gomendagarria izango litzateke informatzea gauzak esatea baino lehen, edo akaso zuek zeate gezurtero bakarrak?

GAR kolektiboa dijo...

Aupa!

Lehenik eta behin, jakin dezazun ESI taldeko inork ez duela ''gazte zukguan'' parte hartu.

Baina aipatzen duzun informazioari buruz, gure konfidantzazko lagunek hainbat lekutan bizi izandakoa da, eta aipatu ez ditugun kasu gehiago ere (baina ez dugu trapu zikinekin, morboan eta horrelakoetan erori nahi).

Lasai mutil (edo neska), historiak bakoitzari bere lekuan jarriko du, eta gezurteroak ere...