Pospolo kutxa, 4. zenbakia (1º trimestre 2013 1. hiruhilekoa)
Gaurko Euskal Herria
Zukguan ''eratuz''
Segiren
''autodisoluzioaren'' ondoren hasi zen ''zukgua'' deritzon
gazteriarentzako erakunde iraultzaile berri baten prozesu
''eratzailearen'' bukaerara iristen gara ere.
''Gazte
zukgua: norbanakotik kolektibora'', oraingo Ezker Abertzalearen
'ezkutuko zuzendaritza'-k oso ongi prestatutako prozesua dugu.
2009.
urtean Zutik
Euskal Herria!
ponentziarekin hasitako ibilbide likidazionista eta kapitulazionista
gero eta ageriago dugu, eta horrek militantzia abertzalearen
sektorerik iraultzaileena desengainatzea lortu du, eta gehien bat,
borrokalariena izan ohi den gazteria.
Orain
dela hilabete batzuk erakunderik gabe utzi ondoren, ''prozesu
eratzaile'' honen 'eszenifikazioa' hasi zen, barne demokrazia salduz,
gazteria iraultzailea engainatu nahi duena, azkenean, Sorturen gazte
erakunde bezala eratuko denaren barne mantentzeko. Zergatik ez dira
zukguan
eztabaidatzen borroka moldeak, kasu? Hala ere, ezin izan dituzte
hainbat 'deserzio' sahiestu...
Baina
badirudi, gaurko egoerararen larritasunaz gain, batzuk oraindik umore
'iraultzailea' daukatela oihukatzeko: ''INDEPEFRESA eta
SOZIALIMOIA''!
oker zaudetela jakin dezazuten idazten dizuet iruzkin hau, izan ere, borroka moldeen inguruan eztabaidatzen da eta beste gauza askoren inguruan bebai, ez dakit binon igual gomendagarria izango litzateke informatzea gauzak esatea baino lehen, edo akaso zuek zeate gezurtero bakarrak?
ResponderEliminarAupa!
ResponderEliminarLehenik eta behin, jakin dezazun ESI taldeko inork ez duela ''gazte zukguan'' parte hartu.
Baina aipatzen duzun informazioari buruz, gure konfidantzazko lagunek hainbat lekutan bizi izandakoa da, eta aipatu ez ditugun kasu gehiago ere (baina ez dugu trapu zikinekin, morboan eta horrelakoetan erori nahi).
Lasai mutil (edo neska), historiak bakoitzari bere lekuan jarriko du, eta gezurteroak ere...