Pospolo kutxa, 4. zenbakia (1º trimestre 2013 1. hiruhilekoa)
Gaurko Euskal Herria
EEk-ren ''alternatibaz''
EAE-ANVko
militanteek, bere alderdiaren legaltasuna EHAKk bezala galdu zuena
Ezker Abertzalearen aparatuak bere kaxa erabilti zuenean,
legalitatera bueltatu dira. Hauen fundazioa, Eusko Lurra, bere
fruituak eman ditu: Eusko Ekintza (EEk).
EAko
beste militante eta sektore libertarioetatik etorritako batzuekin
(Jakue Pascual, kasu) batera herritar batasun izan nahi duen alderdia
sortu dute, Ezkerretik Bilduren porrotaren ondoren (EH''K''ko
erreformistekin batera, prentsaurreko eta blog batetara mugatu zen
plataforma).
Bertan,
''sozialismo antikapitalista'' baten bila, Sorturekin ados ez daudela
diote, desberdintasun handirik ez badituzte ere (amnistiaren
aldarrikapena ez ezik, aipatzekoa da eta); beraiek
''sozialdemokraziatik at'' daude, EAE-ANV eta EA bezalako
alderdietatik etorritako militanteek azaltzen duten bezala. Hala ere,
bere burua Ezker Abertzalearen eta EH Bilduren barnean ikusten dute.
Apostu politiko berri batengatik jokatu ordez, badirudi benetan leku
berri baten bilan daudela, prozesu likidazionista honekin erabat
galdu dutena.
Beraz,
EEk Sorturen barnean desengainatuko diren militante iraultzaileendako
'alternatiba' bezala aurkeztu nahi da. Hori bai, bere jarduera
Ezkerretik Bilduzren antzera mugatzen ez bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario