Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)
Sarraskiari eusten
Arantza Díaz Villar
Asko
dira Estatuak presoen osasunaren okertzerako erabiltzen dituen
bitartekoak: harreta eza, gainmedikazioa... eta bere osasun egoera
okerrera egiten ez badu, ba konfliktiboa den preso bat sartu, ea
horrela... Hau da, hain zuzen, oraingo honetan hurbiltzen zaituztegun
presoari gertatu zaiona.
PCE(r)ko
Arantza Diaz Villar militante gasteiztarrari buruz ari gara, Brievako
espetxean preso dagoena. Liskar batean ikusi zuen bere burua.
Erasotua izan zen preso sozial batengatik, jada salatua izan zena
hain zuzen ere beste preso politikoei erasotzeagatik, GRAPOetako Mari
Jose Baños Andujar-i, zehazki.
Dutxetan
zeudela, preso soziala Arantza iraintzen hasi zen eta honek, liskarra
saihestu nahian, nor zela bazekitela eta pakean uzteko esan zion.
Orduan, probokatzaileak erratz baten makila hartu eta militante
iraultzailea kolpatzen hasi zen, makila honen gorputzaren kontra
hautsi zen arte. Arantzak aulki bat hartu eta erasotzaileari aurre
egin zion.
Militante
komunistaren oihuei esker, bi presa sozial hurbildu ziren eta
erasotzailea menperatu ahal izan zuten.
Zerbitzu
buruaren eta espetxezain baten agerpena izan zen gero, eta liskarra
ikusi ez zutenez, biei parte disziplinarioa helduko zitzaiela esan
zieten. Irailaren 19an hau gertatu zen, eta Arantzari dagokioenez
baliogabetu egin diote.
Honen
aurrean, espetxezainen maltzurkeriz betetako asmoak salatzen ditugu,
zeren nahiz eta preso probokatzailearen aurrekarien berri izan,
liskarra sahiesteko ez zuten deus egin, ezta modulo horretatik atera
ere, honelako gertakizunei bide emanez. Argi dago espetxezainek
Estatuak iraultzaileen aurka erabiltzen duten beste bitarteko bat
baino besterik ez direla.
Arantzari zure
elkartasuna erakutsi ezaiozu, galdetu bere egoerari buruz.
Espetxezain hauek ikus dezatela zeintzuk diren Herriaren beroa
sentitzea merezi dutenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario