sábado, 13 de octubre de 2012

Herri Iraultzailearen Txinpartaren (HITX) hausnarketa

      Gaurko Euskal Herria honetan, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzailearen barnean nagusi den krisi politikoa kontutan hartuta, ez da arraroa hemen uzten dizuegun dokumentu hau bezalako asko eskutik-eskura ibiltzea, bakoitzaren erreflexiorako:

(ESI taldeak aurrerago honetaz mintzatuko da)
 


Aurkezpena

      Esku artean daukazun liburuxka hone bidez, bestelako gauzen artean, datorren Urriaren 21eko Baskongadetako erakunde burges eta zatikatzalearen kudeaketarako deituta dauden hauteskundeen inguruko hausnarketa bat zabaldu nahi du HITXek, Herri Iraultzailearen Txinpartak.
      Ikuskera iraultzaile batetik, Euskal Herri Langilearen askapen sozial eta nazionalari geure ekarpena bideratu nahi diogu modu honetara, Euskal Herriko langileok eta herri-klaseok, eta orohar, klase borrokak une historiko honetan eskatzen duen borroka ideologikoaren ezinbestekotasunaz jabe garelako.
      Euskal Herri Langilearen sektore konsziente eta iraultzaileena antolatu eta gorpuzten joan beharrko prozesu honetan, eta ezarritako oztopo eta zailtasun guztien gainetik aurrerapausuak ematen ahalegintzen dire gainontzeko burkide eta antolakunde eta sare ezberdinetan dabiltzaten euskal militante iraultzaile guztekin batera, HITXek martxa jarri du bere jarduera, xumea baina ausarta aldi  berean.
      Hortaz, hori izango da HITXen eginkizunik nagusiena, marxismoaren irakaspen teorikoak eta historian zehar emandako prozesu iraultzaile ezberdinen -gurean sakonduz, noski- ezagutza eta hausnarketa hedatzea.
      Euskal Langileariaren sektore aurreratuenek gidatu beharreko Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzaile biziberritu baten premia bizia dudun une historiko honetan, HITXek borroka ideologikoa bultzatu eta horrekin batera Euskal Herri Langilearengan klase kontzientzia errotzen saiatuko da prestakuntza ideologikoa antolatuz, agitazioa eta mota ezberdineko propaganda erabiliz horretarako.
      Ibiliaren ibiliaz joango gara aurrera egiten, mantso baina bide malkartsu horretan bakarrik ez gaudela jakinda. Beraz, besarkada iraultzaile bero bat jaso dezatela euren auzo eta herrietan, Euskal Herria osoan zehar, 50 urteko borroka, sakrifizio eta erreistentziaren duintasuna, horren merke saldu eta gero, "Ezker Abertzale Berria" ordezkatzen duten jauntxo, sasi-intelektual eta soldatapekoen esanei, modu batera edo bestera, amen egin ez diotenak. Estatu espainol eta frantsesaren sarraski-espetxeetan bahituta daudenen artekoak barne.
 
2012ko Gudari Egunean

No hay comentarios: