Gaurko Euskal Herria honetan, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzailearen barnean nagusi den krisi politikoa kontutan hartuta, ez da arraroa hemen uzten dizuegun dokumentu hau bezalako asko eskutik-eskura ibiltzea, bakoitzaren erreflexiorako:
(ESI taldeak aurrerago honetaz mintzatuko da)
(ESI taldeak aurrerago honetaz mintzatuko da)
Aurkezpena
Esku artean
daukazun liburuxka hone bidez, bestelako gauzen artean, datorren Urriaren 21eko
Baskongadetako erakunde burges eta zatikatzalearen kudeaketarako deituta dauden
hauteskundeen inguruko hausnarketa bat zabaldu nahi du HITXek, Herri
Iraultzailearen Txinpartak.
Ikuskera
iraultzaile batetik, Euskal Herri Langilearen askapen sozial eta nazionalari
geure ekarpena bideratu nahi diogu modu honetara, Euskal Herriko langileok eta
herri-klaseok, eta orohar, klase borrokak une historiko honetan eskatzen duen
borroka ideologikoaren ezinbestekotasunaz jabe garelako.
Euskal Herri
Langilearen sektore konsziente eta iraultzaileena antolatu eta gorpuzten joan
beharrko prozesu honetan, eta ezarritako oztopo eta zailtasun guztien gainetik
aurrerapausuak ematen ahalegintzen dire gainontzeko burkide eta antolakunde eta
sare ezberdinetan dabiltzaten euskal militante iraultzaile guztekin batera,
HITXek martxa jarri du bere jarduera, xumea baina ausarta aldi
berean.
Hortaz, hori
izango da HITXen eginkizunik nagusiena, marxismoaren irakaspen teorikoak eta
historian zehar emandako prozesu iraultzaile ezberdinen -gurean sakonduz, noski-
ezagutza eta hausnarketa hedatzea.
Euskal
Langileariaren sektore aurreratuenek gidatu beharreko Euskal Nazio Askapenerako
Mugimendu Iraultzaile biziberritu baten premia bizia dudun une historiko
honetan, HITXek borroka ideologikoa bultzatu eta horrekin batera Euskal Herri
Langilearengan klase kontzientzia errotzen saiatuko da prestakuntza ideologikoa
antolatuz, agitazioa eta mota ezberdineko propaganda erabiliz
horretarako.
Ibiliaren
ibiliaz joango gara aurrera egiten, mantso baina bide malkartsu horretan
bakarrik ez gaudela jakinda. Beraz, besarkada iraultzaile bero bat jaso dezatela
euren auzo eta herrietan, Euskal Herria osoan zehar, 50 urteko borroka,
sakrifizio eta erreistentziaren duintasuna, horren merke saldu eta gero, "Ezker
Abertzale Berria" ordezkatzen duten jauntxo, sasi-intelektual eta soldatapekoen
esanei, modu batera edo bestera, amen egin ez diotenak. Estatu espainol eta
frantsesaren sarraski-espetxeetan bahituta daudenen artekoak barne.
2012ko Gudari
Egunean
No hay comentarios:
Publicar un comentario