lunes, 8 de octubre de 2012

Urriaren 21ean... BOZKA IRAULTZAILE!!!

Urriaren 21ean... BOZKA IRAULTZAILE!!!

      Aurreko osteguneko azken minutuan, eta ostiralaren lehenengoan, Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeen (Euskadi Berri delakoa) hauteskunde-kanpainan sartzen ginen. Jende asko, gazteriaren sektore bat bereziki, alkoholan murgiltzen zen bitartean... komunerako bisita askorekin batera ere... ''bake prozesu'' likidazionista honen goren-mailaren bezperan aurkitzen ginen, Euskal Herri Langilearen borrokaren hondamendiaren bezperan... Baina kaña batzuk hartu ahal dezakegun bitartean, zein da kezka?  Arazoa da... dagoeneko askok ezin dituztela hartu, gero eta gehiago...
      Kapitalarentzako eszenatoki aparta osatu da Euskadi Berrin. Alde batetik badugu dualitate espainiarra, Partido ''Popular'' neofrankista, eskuindarren sektore gogorrenaren ordezkari gisa; eta Partido ''Socialista''  ''Obrero'' Español(hori bai!), demagogia ezkertiarrarekin sektore zabal bat biltzea lortzen dutena. Euskadi Berrin, honen ildoan, ''poli bueno - poli malo'' jokoa aplikatzen ongi ikasi dutenak, alde batetik Madrileko titerea Patxi Lopez izanik eta Eguiguren ''eskuzabala'' bere estrategia baskoekin jolasten utziz.
      Beste aldetik, nazionalistak ditugu. Alkandora urdinak txapelengatik eta Escobar Iparragirrengatik aldatzen duten Partido Nacionalista Vascoko jeltzaleak, PSE-EEkoen antzera, Urkullu eta Eguibar bezalako aurpegiak dituztenak, egoera eta publiko desberdinetarako egokituak.
      Eta hauen segidan, EH Bildu, Estatu Libre europarraren bidean. Atzo Madrilen ikusten genuen Idigorasetik urrun, gaur Errekondo eta Cuadra bezalako erreformistak dauzkagu, Ezker Abertzaleak azkeneko urteetan janzten zuen maskara iraultzailea behingoz kendu duelarik agerian geratzen diren elementuak; Laura Mintegi kasu, hauteskunde hauetarako.
      Herri Batasunaren instituzionalismoarekin konparezina, askok horrela justifikatu nahi duten bezala, EH Bilduk sirenen kantuz sistemaren asimilaziora doa, Euskal Herri Langilearren ibilbide borrokalari iraultzailea hondamendirantz bideratuz.
      Hau da, beraz, Kapitalaren hauteskunde faltsuentzako eszenatoki egokiena: eskuindar eta ezkertiarren artekoa (ezta hizkuntzan desberdintzen ez direnak!). Baina Marx zioen bezala, bai eskuindarrak bai ezkertiarrak Kapitalaren diktadura mantentzeko daude. Beren ideologien arteko desberdintasuna soilik sistema esplotatzaile honen kudeatzeko eran aurkitu daitezke; komunismoa berriz, sistemaren kontrakoa da, antikapistalista, iraultzailea!
      Honen aurrean, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldeak, Euskal Iraultza Sozialistak eta Aurrera langileriabozka iraultzailearen aldeko deialdia egiten du.
      Bozka ''nuloa'' deitzen duten hori, gure oposizioaren adierazpena izango da. Ez dugu gure indarrak zenbatu nahi, badakigu eta orain gutxi direla... baina gure historian hau ez da honelako egoera ematen den lehenengo aldia... eta historiak beti gure lekuan jartzen gaitu.
      Abstentzio abstrakto baten aurrean, non ''abstentzio aktibo''-ko defendatzaileak edozein ''indignado'' edo ''pasota''-rekin batera galtzen diren; gure protesta bozka iraultzailera bideratuko dugu, papeletan, EH Bildurenean bada hobe (jakin dezatela guri ez gaituztela engainatzen!) ''Euskal Iraultza Sozialistaren bidean!'' idaztera.
      Ikus dezatela antikapitalistak tinko segitzen dugula, sistemaren aurka, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean, Euskal Errepublika Sozialistaren alde, eta Gizarte Komunista jomuga izanik!


Gora Euskal Herri Langilea!
 
Bozka nuloa sistemaren aldekoa!
 
Urriaren 21ean... BOZKA IRAULTZAILE!
 
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN BIDEAN!
 
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN ALDE!

2 comentarios:

Fermintxo dijo...

Erabat ados, ESI taldea, bainan Euskara hobetu behar duzue.

Urriaren 21ean,

BOZKA IRAULTZAILE!

Ea zuzentzen duzuen, faborez!

Anónimo dijo...

No estoy de acuerdo en absoluto. El voto nulo cuenta en la globalidad de los votos EMITIDOS. Estoy más de acuerdo en la abstención activa. Se han realizado comentarios en muchos blog sobre la abstención pasiva, pero no se ha analizado (técnica y detalladamente) la importancia de los cada vez más abstencionistas (descontentos, indignaos, boicoteistas, no votos activos. Temen que el domingo en Galiza no pasen del 50% de participación. Eso me parece más interesante para analizar. Un saludo