domingo, 7 de octubre de 2012

Gasteizko parlamenturako hauteskundeak: zer du jokoan Euskal Herri Langileak?

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Editoriala

Gasteizko parlamenturako hauteskundeak: zer du jokoan Euskal Herri Langileak?

      Urriaren 21ean hautestontziek zer esango duten ez dakigu. Dakiguna, aldiz, ezer aldatuko ez dela da. Gutxienez Euskal Herri Langilearen interesen ikuspuntutik begiratuta. Indar partehartzaileen aldetik sistema kudeatzen jarraitzeko nahia, erradikaltasun maila jakin batekin, alderdi politikoaren araberakoa. Besterik ezin dugu espero.
      Langileen aldeko emaitza falta euki dutenen zerrendan, lehen aldiz, Ezker Abertzalea ageri zaigu, horrela erakutsi baitigu urte honetan zehar Gipuzkoako diputazioa edo Donostiako udala bezalako instituzioetan daramaten kudeaketan.
      Marxista-leninistak ez gaituzte harritu Bilduk erakutsitako emaitza politikoen ezak. zein bere sistemarenganako asimilazioak.
      Nola ez da ba horrela izango sistema beran integratzeko alderdien lege faxista bezalako bitarteko bat onartu behar duenean, beraiek hauetan parte ez hartzeko espreski sortu zena? Nola ez da ba horrela izango Ezker Abertzalearen oinarrietan azken urteetan eman den utzikeri ideologikoa ikusirik?
      Nola ez da ba horrela izango ponentzia zein erakunde borrokalariei (Segi, Ekin, Askatasuna...) egindako sabotai sistematikoa kontuan eukita?
      Enfrentamendu ustelen saiakera faltsuak. Antzerkia. Izenen aldaketak fatxadaren konponketa txiki gisan, solairu guztia ez birsortzeko. Aguirre lehendakari ohiari bezalako pertsonaiei erreferentziak eta berau ordezkatzen zituen izaera ilunei. Hori da espero dezakeguna EH Bilduk garaipena lortzen badu, bai lehen indar bezala edota aliantzen ondorioz.
      Baina aliantza zeinekin? Badirudi dena balio duela. Berdin dio: PP, PSE, PNV...
      PSErekin ez da izango, baina ez kontsekuentzia ideologikoarengatik noski, baizik eta PSEk berak ukatu duelako, keinu demokratiko paregabe batean adierazi duen bezala.
      Baina EH Bilduk esan du jada. Mundu guztiarekin hitz egingo du. Gakoa da zurekin hitz egin nahi ez dutenean eta aldez aurretik ukatzen bazaituzte, elkarrizketa hori inora ez doala, nahiz eta oso aldebakarrekoa bezala aurkeztu. Hau errendizio prozesuan mantendutako izaeraren islada besterik ez da, beraiek ''bake prozesua'' deitzen duten horretan.
      Zein da Euskal Herri Langilearen zein herri klaseen aukera iraultzailea? Bozka ''nuloa'', deitu ohi dutena. Batasun oihu bat, gure indarren erakusle bilakatuko dena, eta bide berean Ezker Abertzaleko zuzendariei erakusteko beraien artaldean dena bakea ez dela.

Euskal Errepublika Sozialistaren bidean!

No hay comentarios: