miércoles, 2 de octubre de 2013

''Nor izan zen (Che)?'' (Donostiako Eskola Gorria)

Antiguoko gaztetxeko gazteriak berreskuratu nahi izan du iaz guk martxan jarri genuen Donostiako Eskola Gorria, formakuntza eta eztabaida iraultzailerako bilgune herritar eta euskalduna, asanbleario eta autogestionatua. Eta kurtso berriari hasiera emateko saiorako, Ernesto Che Guevara komandante gerrilariaren inguruan mintzatu nahi dute, bere hilketaren urteurrena dela eta:


Nor izan zen?

dokumentalaren emanaldia eta eztabaida

Antiguoko gaztetxean,

urriaren 9an, 18:00etan


Bertan ere, DEGk prestatutako CHE, nor izan zen? liburuxka eskuragarri egongo da, zeinetan komandante gerrilariari buruzko hainbat idazki jasotzen diren, komunista iraultzaile hau hobe ezagutzen saiatzeko.

Animatu, etorri eta eztabaidatu!



Donostiako Eskola Gorria

No hay comentarios: