martes, 22 de octubre de 2013

Irlandar langileriaren eta nazio askapenerako borrokaren historiaren eta gaurkotasunaren inguruko jardunaldiak

Irlandar langileria eta bere askapen borroka jardunaldietako informazioa (I)


-Aurkezpena eta deialdiakIrlandar langileriaren eta nazio askapenerako borrokaren historiaren eta gaurkotasunaren inguruko jardunaldiak

Euskal Herria 2013ko udazkena

Datorren azaroaren lehen astebukaeran honako jardunaldietara gerturatzeko gonbitea luzatu nahi diogu Irlandako langileriaren egoeraren eta bere askapen borrokan interesa duen Euskal Herriko internazionalista eta iraultzaile orori;

Hiru argitaletxeak argitara emandako “Historia de la Clase Obrera Irlandesa” (Peter Berresford Ellis) liburuaren aurkezpena bere itzultzailearen eskutik egitearekin batera, Tommy McKearney irlandar borrokalari errepublikar sozialista izango dugu gurekin Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Gure helburua gaur egungo Irlandako langileriaren bilakaeraz, egoeraz eta perspektibetaz gogoeta egitea da, bertoko “bake” akordioak eta geroko egoeraz, espetxean dirauten eta euren eskubideen alde borrokatzen dirauten atxilotu eta espetxeratutako preso politikoetaz, etab. ikuspegi oso bat eskeintzea lehen lerroko protagonista baten eskutik. Izan ere, Euskal Herrian Irlandako langileriaren askapen prozesuaren inguruan dugun informazioa eta iritzia mugatu samarra da orokorrean. Gaia internet bidez sakonkiago jarraitzen ez duenarentzat behintzat, IRAk eta Sinn Fein probisionalek ostiral santuko akordioak sinatu eta establishment-aren barruan aritzeko apustua egin zutenetik, usu, 6 konterrietako (Ipar Irlanda edo Ulster deitzen dutena) egoera “bake” prozesu baten logikara mugatzen dela pentsatzen delako gure herrian.


Urriak 31 osteguna, arratsaldeko 20etan:

Tommy McKearney adiskideari harrera ekitaldi xumea egingo zaio Portugaleten.


Azaroak 1 ostirala:

-Arratsaldeko 17:30etan, Gasteizeko Hala Bedin
(Kutxileria 93, Alde Zaharra).
Aurkezpena eta hitzaldia.


Azaroak 2 larunbata:

-Goizeko 11:00etan, Donostiako Antiguo auzoko gaztetxean
(Heriz pasealekuaren 28. zenbakian, Villa Alegria edo Gaztegune berrian, Lugaritz kultur etxearen ondoan).
Aurkezpena eta hitzaldia.

-Arratsaldeko 18:00etan, Bilboko Zirika Gunean
(Gatazka-Likiniano ohia, Ronda kalean, Alde Zaharrean).
Aurkezpena eta hitzaldia.


*Tommyk hitzaldia amaitzerakoan bertaratutakoek egin ditzaketen galdera eta ekarpenak ongi etorriak izango dira.

*Jardunaldiek sorturiko gastuei (hegazkin txartelak, bidesariak, erregaia, propaganda,…) aurre egiteko bono laguntza moduko egutegiak egongo dira eskuragarri salneurri sinbolikoan.