jueves, 4 de abril de 2013

''Gorpegiko deshobiraketak. Biktimen Egia, Justizia eta Erreparazioaren zein Oroimen soziopolitikoaren aurkako erasoa'' (Eusko Lurra fundazioa)

      Gorpegi herrian (Araban), 1936-37ko Eusko Gudarosteko Facundo Perezagua Batailoiko (EPK-PCEkoa, bere sortzaileetako baten omenez: ikusi biografia) hamaika komunisten gorpuzkinak deshoribatuak izan dira, Memoria-Historikoaren inolako elkarte eta antolakunderi parte hartzera gonbidatu gabe:
 
Eusko Lurra fundazioatik hartuta


Gopegiko deshobiraketak. Biktimen Egia, Justizia eta Erreparazioaren zein Oroimen soziopolitikoaren aurkako erasoa

 Gaur Arabako Gopegi herrian ia dozena bat militante antifaxisten gorpuzkinak deshobiratuak izan dira. Ohikoa denez, eta zoritxarrez, lan hauek froga judiziala bezala hartuak izateko moduko protokoloa jarraitu gabe egin dira. Era horretan egin balira, gorpuzkin hauek eta beraien heriotzaren inguruko gertaerak, Frankismoaren kontrako etorkizuneko epaiketa batean erabiliak izateko moduan izango lirateke.
 
Era honetan betiroko galdu dira froga judizialak eta Frankismoaren inpunitateari bultzada txiki berri bat ematen zaio.
 
Aldi berean beraien oroimen soziopolitikoa berriro gutxietsia eta manipulatua izan da. Ez da inondik ere kontutan hartu militante hauen ideologia eta ezta zergatik hil zituzten ere. Hori bai, Gudari edo miliziano hauen hilketak hartu dira egungo irakurketa alderdikoiak egiteko, dena borrokalari hauen sakrifizioa aitzakiaz hartuta.
 
Oroimen Historikoaren manipulazio kasu berri hau  duela gutxi gure Fundazioak argitaratutako iritzi artikulu batekin bat dator. Bertan zera adierazten genuen argi eta garbi: ustez  asmo onez egindako ekintza bat, deshobiraketa bat esate baterako, benetako astakeria izan daitekeela segun nola burutzen den.
 
 
  Eta hobi komun baten biktimen oroimen soziopolitikoa ezkutatzen den omenaldi bakoitza, biktima horien Egia, Justizia eta Erreparazioa izateko eskubidearen gaineko kare-biziko palakada bat da. Zergatik borroka egin zuten eta zergatik hil zituztenaren ukazioa. Eta “asmo onez” betetako esfortzu horretan, masiboki torturatu eta erail zutenen ardurak diluitzeko esfortzu horretan, zeren eta “orrialdea pasatu behar da”, “gauza hauek ezin dira politizatu” eta abarretan, Estatu arrazoien alde hil zuten borreroen inpunitatea bermatzen da.
 
Oroimen Historikoa lantzen dugun erakundeak aspalditik konturatu ginen batzuentzat Frankismoaren biktimen oroimen soziopolitikoa oso deserosoa dela. Batez ere Oroimen Historikoa Frankismoaren inpunitatearen eta bereziki bere oinordekoa den Espainiako eskubiaren inpunitatearen gainean eraikitako “katarsis” eta elkar adiskidetzea nahi dutenentzat. Hauek eroritakoen oroimen militantea soberan dute.
 
Oroimen Historikoaren Legea da, baina baita Euskal Herrian burutzen diren ustezko omenaldi asko, non errepresaliatuen Oroimen soziopolitikoa erahiltzen da.
 
Eusko Lurra Fundazioa

No hay comentarios: