sábado, 2 de febrero de 2013

''Stalingrado: inperialismoak ahaztarazi nahi izan duen Herriaren garaipen antifaxista'' (ESI taldea)

Stalingrado: inperialismoak ahaztarazi nahi izan duen Herriaren garaipen antifaxista

      70 urte pasa dira, Alderdi boltxebikearen gidaritzapean, sobietar Herriak eta bere Armada Gorriak Stalingradoko hirian (orain Volvogrado) F. Von Paulus mariskalaren VI. Armada nazia garaitu zutenetik, 1942ko abuztuaren 23tik 1943ko otsailaren 2ra arte luzatu izan zen gudari bukaera emanez. A. Hitlerrek Kaukasoa eta Volga ibaia kontrolatzeko asmoak zapuztu zituzten, eta hortik aurrera, Langile eta Nekazarien Armada Gorria (RKKA) Wermachteko soldaduak Alemaniara arte atzera bota zituzten.
      Hala ere, historiografian ez daukagu Stalingradon bizi izan zen guda odoltsua yankien eta britaniarren garaipen batzuk bezain presente. Inperialismoak, Sobietar Batasunaren edozein arlotako garaipen guztiekin bezala (bereziki, I. V. Stalinen gidaritzapekoak), ahaztarazi nahi izan du; Europa komunista baten beldur, ekialdetik aurrera zihoan Armada Gorria Berlinen gelditu zuen inperialismo bera.
      Hiri hartan bizitako erresistentzia, erakutsitako adorea eta lortutako garaipean ez ditugu soldatapeko soldadu batzuei esker, baizik eta Herri Langile bati esker, kontzientzia iraultzailekoa, edozein zapaltzaileri aurre egiteko prest.

ESI taldea