jueves, 3 de enero de 2013

EEk-ren ''alternatibaz''

Pospolo kutxa, 4. zenbakia (1º trimestre 2013 1. hiruhilekoa)


Gaurko Euskal Herria

EEk-ren ''alternatibaz''

      EAE-ANVko militanteek, bere alderdiaren legaltasuna EHAKk bezala galdu zuena Ezker Abertzalearen aparatuak bere kaxa erabilti zuenean, legalitatera bueltatu dira. Hauen fundazioa, Eusko Lurra, bere fruituak eman ditu: Eusko Ekintza (EEk).
      EAko beste militante eta sektore libertarioetatik etorritako batzuekin (Jakue Pascual, kasu) batera herritar batasun izan nahi duen alderdia sortu dute, Ezkerretik Bilduren porrotaren ondoren (EH''K''ko erreformistekin batera, prentsaurreko eta blog batetara mugatu zen plataforma).
      Bertan, ''sozialismo antikapitalista'' baten bila, Sorturekin ados ez daudela diote, desberdintasun handirik ez badituzte ere (amnistiaren aldarrikapena ez ezik, aipatzekoa da eta); beraiek ''sozialdemokraziatik at'' daude, EAE-ANV eta EA bezalako alderdietatik etorritako militanteek azaltzen duten bezala. Hala ere, bere burua Ezker Abertzalearen eta EH Bilduren barnean ikusten dute. Apostu politiko berri batengatik jokatu ordez, badirudi benetan leku berri baten bilan daudela, prozesu likidazionista honekin erabat galdu dutena.
      Beraz, EEk Sorturen barnean desengainatuko diren militante iraultzaileendako 'alternatiba' bezala aurkeztu nahi da. Hori bai, bere jarduera Ezkerretik Bilduzren antzera mugatzen ez bada.