miércoles, 20 de noviembre de 2013

''Santi eta Josu, gogoan zaituztegu!'' (ESI taldea)

Santi eta Josu,
gogoan zaituztegu!

Egun honetan, orain dela 29 eta 24 urte, Estatu espainoleko (gaur ''komunitate internazionala'' deritzon inperialismoaren 'bendizioarekin' beti ere) aparatu parapolizial mertzenarioek, kasu honetan GALen siglapean, Santi Brouard eta Josu Muguruza erail zituzten.
Lehenengoa, HASI alderdi prosobietikoko presidente eta Herri Batasunaren sortzaile eta zuzendarietako bat, bere Bilboko pediatria kontsultan hil zuten.
Bigarrena, ASKko zuzendari, EGINeko idazle eta Madrilen HBko parlamentario bezala hasi behar zuenean erail zuten, Alcalá hoteleko jatetxean, Iñaki Esnaola ere zauritu izan zutelarik.
Santi eta Josuren hilketak ulertu behar ditugu Estatu burgesen errepresio sistematiko baten barne (eta ez pentsatu 'atzoko gauzak' direnik, azkeneko kasua Xabier Lopez Peña duguna, 2013ko martxoaren 30ean) eta 'gerra zikin' horrekin ez dugu bukatuko sistema kapitalistarekin bukatu arte, honen autodefentsarako tresna bat besterik ez delako, eta behar duenean beti erabiliko duelako.

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!


Euskal Herrrian, 2013ko azaroaren 20an,
ESI taldea

No hay comentarios: