Azaroaren hasieran Gasteizen, Donostian eta Bilbon ospatu ziren Irlandar langileria eta bere askapen borroka jardunaldiek sortutako interesa ikusita, zeinetan P.IRAko preso ohi Tommy McKearney gonbidatua izan zen, Donostiako Eskola Gorriak gai honetan sakontzea erabaki du.
Horretarako, azaroaren deialdia 22 ostiralean finkatu du, 18:00etan, berriro ere Txantxarreka Antiguoko gaztetxean (Heriz pasealekua 22). Bertan, Fermintxo Santxez Agurruza (preso ohi euskalduna eta Euskal Iraultza Sozialista blogeko arduraduna) gurekin izango dugu, Irlanda eta bere Herri Langilearen askapen borrokaren historia eta bere gaur egungo egoera aztertzeko.

Hitzaldiaren ondoren hasiko den eztabaidarako oinarrizko material bezala, Euskal Herriko Eskola Gorriak Eire liburuxka prestatu du, bertan 2 eurotan salgai egongo dena eta gure korreora (garkolektiboa@gmail.com) eskatuz gero pdf formatu digitalean bidali ahal dizuguena.
IRLANDAREN ASKAPEN BORROKA
Hitzaldia Fermintxo Santxez Agurruzarekin
Txantxarreka Antiguoko gaztetxean,
azaroaren 22an (ostirala), 18:00etan
Animatu eta etorri eztabaidatzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario