viernes, 5 de abril de 2013

Rosa Luxemburg komunista alemandarraren jaiotzaren urteurrena

      Gaur, apirilak 5, Rosa Luxemburg (1871-1919) komunista alemandarraren jaiotzaren urteurrena dugu, zein bere bizitza militantean erreformismoaren aurka gogor borrokatu zuena (Erreforma ala iraultza? lan teorikoa, 1898koa, horren fruitu dugu) eta Espartakisten Liga sortu zuena (Liebknecht, Mehring, Zetkin...), 1918an Alemaniako Alderdi Komunistan (KPD) bilakatuko zuena. F. Eberten (marxismoko bere ikasle ohia) gobernu sozialdemokrataren 'freikorps' paramilitarrek erail zuten 1919an, Karl Liebknecht eta KPDko beste arduradun asko bezala, Espartakisten Iraultzaren errepresioan.

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Hauxek dira bere azken hitzak, hil zen egunaren bezperan idatziak:

"Masak dira elementu erabakiorra, haiek dira zutabeak zainen gainean Iraultzaren erabateko garaipena eraikiko den. (...) Ordenak agintzen du Berlinen! Morroi zozoak!  Zuen "ordena" harearen gainean eaikita dago. Bihar Iraultza zutituko da, indartsu eta zuen ikaratzeko, hauxe aldarrikatuko du ozenki: ni izan nintzen, ni naiz, ni izango naiz!"

Izar Gorri

No hay comentarios: