Joxe Antonio Etxebarrieta
NAZIO ASKAPENERAKO
EUSKAL MUGIMENDU SOZIALISTAko
MILITANTE ABERTZALE IRAULTZAILEA
Duela 40 urte Joxe Antonio Etxebarrieta hil zen, 1973ko
apirilaren 3an. Ez nuen inon bere oroitzapenik ikusi, eta horrek harritu nau. Militante iraultzaile miresgarri
honek hainbertze eman zion Euskal Herri Langileari! Hainbertze eman zion Euskal
Iraultza Sozialistari! Hainbertze eman zion Nazio
Askapenerako Mugimendu Sozialista
Iraultzaileari!
Zorretan naiz berarekin, euskaldun iraultzile guztion zorretan gara Etxebarrieta anaiekin. Horregatik gaurko idazki hau. Agur eta ohore, Joxe Antonio! Biba zu, abertzale iraultzaile paregabea!
Joxe Antonio Etxebarrieta Ortiz 1940ko apirilaren 3an sortu zen Bilbon. 1957an, berak 17 urte zituela, aita galdu zuen. Etxeko jauna hilda, ordura arte aise eta goxo bixi izan zèn familia amak atera zuen aurrera. Asun, ama, Bilboko udaleko funtzionarioa zen, eta ahal izan zuen guztia egin zuen bere seme-alabek ikasketak egin zitzaten.
1960an, 20 urterekin, Zuzenbidea ikasten zuen Deustuko Unibertsitatean, eta EGIko militantea zen. PNVko gazteriako kide izanik, Begoña aldean panfletoak banatzean atxilotu zuten, eta bi hilabetez egon zen preso Larrinagako espetxean. Atxiloketan, jakina, bortizki torturatu egin zuten. Beren torturatzaileek ez zioten José Antonio erraten, baizik eta "Pepe". Bere omenez, Txabik izangoiti hori hartu zuen sasian.

Hilabete batzuk
geroago Joxe Antonio Pariserat joan zen, Eusko Jaurlaritzak emandako beka
batekin. Horri esker familia hobeki ibili zen
diruz, gainera bigarren anaia, Angel, kazetari
lanetan ari zen irrati
batean soldata on batekin.
Parisen Joxe Antoniok berehala egin zuen talka PNVko aparatu burokratikoarekin, eta EGIko sektore disidentea gidatu zuen. Gero eta gehiago hurbildu zen ETAren tesietara, eta arma-trafiko batean murgildu zen, geroko borroka armatua prestatzeko.
Irakurle amorratua eta teoriko argia, Aljeriako Askapen Nazionalerako gerra independentista sakonki ikertu zuen, bai eta Kubako Iraultza Sozialista. Bere ustez, Kubako eredua zen egokiena Euskal Herrian aurrera eramateko, bainan ongi egokituz euskal errealitatera: gerrilla hiri eta herrietan garatu behar zen, talde armatuen bidez, eta ez mendian, kubatarrek egin zuten bezala.
Joxe Antoniok Parisen asko eta asko ikertzen du arlo aunitzetan. Ikerketa horien fruitua da "Euskadiko Historia" izeneko idazkia, geroago ETAk berak argitaratu zuena. "Biolentzia iraultzailea legitimoa bada Aljeriako Herriarentzat, Euskal Herriarendako ere berdin-berdin" idatzi zuen.

Garai berean, bere anaia
gazteago batekin harreman militante eta
intelektual sakona garatzen du: Txabirekin elkarrizketa eta solasaldi luzeak izan zituen. Bi
anaiek bikote politiko iraultzaile ikaragarria osatu zuten, maila teoriko eta
praktiko izugarria
zuena.
1963an Bilborat itzuli zen, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea bukatzera. Irailean eritasun larri batek gorputz osoa elbarritu zion: zeharkako mielitisa. Gaixotasun hori orduan erabat ezezaguna zen, botiken bidez tratatu ezin dena. Ordudanik aitzina aulki gurpildun batean mugitzera behartuta, ahalegin gogorrak burutu ondoren erreabilitazioa amaitu zuen, eta berriz oinez hasi zen.
Erialdi luze hartan, Txabi bere anaiaren ondoan egon zen beti, laguntzen eta aldi berean Lenin-i buruzko eztabaida amaigabeetan murgildurik. Solasaldi eta polemika horietatik formazio politiko sendo eta sakona erdietsi zuten bi anaiek, geroago ETAren V. Biltzarrean ederki baliatu zutena. Bi anaiak erabat identifikatuta zeuden Kubako Iraultza Sozialistaren zuzendaritzare ildo politikoarekin: Fidel eta Raul Castro, Ernesto CHE Guevara, Camilo Cienfuegos... Marxismo-leninismoa Nazio Askapenerako gerrillan, borroka sozialista iraultzailea komunismoaren bidean... Euskal Herrian ere, hura zen egin beharrekoa: borroka armatua Independentzia eta Sozialismoa lortzeko.
1966ko azaroan, Lenin-en "Zer egin" liburuan oinarriturik, Txatarra txostena idatzi zuen, non ETAren Bulego Politikoko kideen erreformismo likidazionista gogor kritikatzen zuen. Bertan ETA definitzen zuen "euskal prozesu iraultzailearen abangordia" gisa, zehaztuz abangoardiak Herriaren aitzinetik joan behar duela, norabidea seinalatuz hitzez eta ekintzez.
Eugenio Del Río eta Patxi Iturriotz-en likidazionismo espainolista kritikatzeaz gain, Jose Antonio Etxebarrietak Julen Madariagak idatzitako "La insurrección en Euskadi" izeneko idazkiaren "tercermundismoa" ere sakonki kritikatu zuen. Aldi berean ETAren V. Biltzarrean, bi anaiek, Txabik eta Joxe Antoniok, Txillardegiren kulturalismoa eta sozialismo "humanista" gupidagabe kritikatu zituzten. Biltzar horretan Etxebarrieta anaien tesi marxista-leninistak nagusitu ziren, eta haien ondoan eta aldean zeuden Julen Madariaga, Eskubi, Bareño, Bilbao eta Krutwig.
Zuzenbide ikasketak amaiturik, Joxe Antoniok abokatu bulegoa ireki zuen familiaren pisuan, bere aitaren toki berean. 1968ko martxoan Xabier Bareñoren defentsa eraman zuen aurrera. ETAko zuzendaritzako kide hau atrako batengatik atxilotua izan zen. Langile nekaezina, gero eta atxilotu gehiago zegoen garai gogor haietan, haien defentsa segurtatu zuen modu ezin hobean. Baita etsai frankistek ere zoriontzen zuten bere argumentazio bikainarengatik! Joxe Antoniok beti ironiaz erantzuten zien arerio hiltzaileen laudorioei...
Nahiz eta mehatxu polizialak jasan, nahiz eta atentatu terrorista bat pairatu, nahiz eta frankista batzuen eskutik ikaragarrizko jipoia hartu, Joxe Antoniok tinko segitu zuen bere militantzian, abokatu bezala militante iraultzaile atxilotuak defendituz eta ETAren baitan ekarpen teoriko mamitsuak eginez.
Langile nekazezina, parranda ere maite zuen Bilboko Alde Zaharrean, beti bere makuluak aldean. Musika eta zientzia-fikzioa maite zituen, eta pipaz erretzea. Eta jakina, formazio politiko iraultzailea. Bera marxista-leninista zen, argi eta garbi.
Burgosko auzian lan ikaragarria egin zuen Xabier Izko de la Iglesia ETAko militantearen alde, 48 ordutan bere defentsan prestatuz, 80 orrialdeko idazki bikain batekin. Abokatu guztein korrdinazio lana ere egin zuen bertan.
1973ko apirilaren 3ko egunsentian hil zen, Bilbon.

AGUR ETA OHORE, JOXE ANTONIO!!!
HIRE BORROKA
BURURAINO ERAMANGO DUGU!!!
IRAULTZA ALA HIL!!!
JOTAKE
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA
LORTU ARTE!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario