domingo, 4 de noviembre de 2012

''post- URRIA GORRIA'': Helburuak


Helburuak

      Esan dugun bezala, jardunaldi hauetarako hilabete hau aukeratzea 1917ko Iraultza Sozialista aurrera eraman zuen Herria omentzeko egin dugu. Baina, gure ustez, omenaldi hoberena beraien borrokaren ildoa segitzea da, hau da, justizia sozialeko gizarte batengatiko borrokan jarraitzea, gizarte komunistaren bidean.
      Euskal Herrian, iraultzaileontzat ireki den egoera berri honetan, ENAMeko krisialdi berri honengatik baldintzatuta, kokatu behar gara.
      Honen aurrean, gainera hauteskundeen bezperan gaudelarik, erreflexioa eta ikuspegi kritikoa piztera deialdia egin nahi dugu. Hau bultzatzeko, ''URRIA GORRIA: atzo, gaur eta beti'' prestatu genuen.
      Bi ekitaldiz osatuta, gure helburua euskal Herriarengan (eta gazteriarengan, gehienbat) eztabaida sustatzea zen: gaur egungo errealitateaz kontzientziatzeko (preso politiko guztiengatiko elkartasuna, kapitalismoaren krisialdia, etnozidio espainiarra...) eta horren aurrean borrokarako bide hoberenaren bilaketan murgiltzeko, hau da, Euskal Iraultza Sozialistara eramango gaituena.

No hay comentarios: