Lenin, 1917.
Euskal Iraultza Sozialista blogean, autorearen komentarioarekin
Lehen argitalpeneko hitzaurrea, 1917ko abuztuan idatzia
Estatuaren auziak, gaur egun, berebiziko garrantzia hartzen du, hala alderdi teorikoan nola alderdi politiko praktikoan ere. Gerra Inperialistak modu harrigarri batean azkartu eta areagotu du Kapitalismo Monopolistaren eraldatze prozesua, Estatu Kapitalismo Monopolista bihurtuz.
Estatuak,
zeina kapitalisten elkarte ahalguztidunekin gero eta estuago bateratzen baita,
masa langileei ezartzen dien zapalkuntza ikaragarriak gero eta neurri
lazgarriagoak hartzen ditu.
Herrialde
aurreratuak
-honakoa esatean beren “erretagoardiaz” ari gara- langileentzako
presondegi militar bihurtzen ari dira.
Gerra biziki luze honen aurrekaririk gabeko izugarrikeriek eta hondamenek, jasangaitz bihurtzen dute masen egoera, beren amorrua areagotuz. Argi eta garbi, iraultza proletario internazionala umotzen ari da. Honek Estatuarekin duen jarreraren auziak garrantzia praktikoa hartzen du.
Garapen
baketsu samarreko hamarkadetan zehar pilaturiko elementu
oportunistek sozial - chauvinismoaren korrontea sortu zuten,
zeina mundu osoko alderdi sozialista ofizialetan nagusitu baita. Korronte hau
(Plekhanov, Potresov, Breshvskaya, Rubanovich, eta gero modu apur bat
zainduagoan, Tsereteli, Txernov eta beste jaunak Errusian; Scheideman, Lergien,
Davif eta besteak Alemanian; Renaudel, Guesde eta Valdervelde, Frantzian eta
Belgikan; Hyndman eta fabiarrak, Ingalaterran, eta abar ...) sozialista hitzez
eta chauvinista ekintzez, korronte hau, beraz, nabarmentzen da ez soilik
“sozialismoaren buruzagiak” “euren” burgesia nazionalen interesetara
morroien modu koldar eta doilorrean moldatzeagatik, , baizik eta, hain
zuzen ere, “euren” Estatuen interesetara ere egokitzeagatik;
zeren eta duela denbora asko baita jada, potentzia handiak deritzen gehiengoak
nazionalitate txiki eta ahul asko esplotatu eta esklabotzen
dituela.
Eta Gerra Inperialista, hain zuzen ere, mota honetako harrapakinen banaketaren eta birbanaketaren gerra bat da.
Langile
masak,
orokorrean burgesiaren eta bereziki burgesia inperialistaren eraginpetik
askatzeko borroka, ezinezkoa da Estatuaren inguruko aurreiritzi oportunisten
aurkako borrokarik gabe.
Lehenik eta behin, Marxen eta Engelsen Estatuari buruzko teoria aztertuko dugu, era oportunista batean ahantziak edo desitxuratuak izan diren teoria honen alderdiak modu bereziki zorrotzean aztertuz.
Gero
desitxuratze hauek ordezkari nagusiaren jarrera aztertuko dugu, Karl
Kautskyrena, II Internazionaleko (1889-1914) lider ezagunena eta gaur egungo
gerran zehar hain porrot penagarria jasan duena. Azkenik, 1905eko eta, bereziki,
1917ko Errusiako iraultzen esperientzien funtsezko bilana eginen dugu. Azken
hau, itxuraz, momentu hauetan (1917ko abuztu amaiera), bere garapenaren lehen
fasea burutzen ari da; bainan iraultza hau ezin da ulertu, ez bada Gerra
Inperialistak eragindako iraultza proletarioen katearen zati bat
bezala.
Honela,
beraz, Estatuaren aurrean, proletalgoaren Iraultza Sozialistak duen
jarrerak, ez du garrantzia politiko praktikoa soilik hartzen, baizik egundoko
eta berebiziko garrantzia, masei, berandu baino lehen, Kapitalismoaren
uztarripetik askatzeko zer egin beharko duten azaltzeko
arazo gisa.
V. I. LENIN
1917ko abuztua
No hay comentarios:
Publicar un comentario