jueves, 9 de enero de 2014

ESI taldea azken sarekadaren aurrean

ESI taldea
azken sarekadaren aurrean


Zoritxarrez, errealitatea egozkorra baino egozkorragoa da, eta ezin ageriago utzi ditu azken hilabete hauetan ezker abertzaleko ordezkariek eginiko deklarazioak. Prozesua dela eta ez dela, aldebakartasunaren beharra, egokitasuna eta onurak, egoeran nabarituko zen hobekuntza bide baketsu eta demokratikoetatik joan ezkero, eta hauei guztiei erantzuteko, hara non datozkigun gaur arratsaldean gertatu diren zortzi atxiloketak.
Prozesua oztopatzeko eta haien inmobilismoaren erakusgai ezinhobeak direla esango dute ezker abertzalekoek, baina ondo dakite hori ez dela horrela, eta zergaiti sinpleagoa duela: estatu kapitalistek ezin dute direnari izateari utzi, eta errepresio basatia erabiltzen dute haren aurka joaten diren guztientzat, nahiz eta hitz politetan oinarritua egon.
Horra hor zertarako balio izan duten EPPKren azken agiria edota Durangoko prentsaurrekoa: Estatuaren izaera ezin argiago erakusteko.
Egoera hau, ordea, ezker abertzaleko kideak ez ditu ustekabean harrapatu. Orain desmobilizatzeko aprobetxatuko dute, eta era baketsu eta zibilizatu batean denok larunbatean bilboko manifestaziora joan eta prozesuarekiko konpromezua agertzeko aukera ezin hobea dugula esango digute.
Burura datorkigu 1976. urtean PCEk izandako jarrera, 5 abokatu laboralisten erailketen aurrean, nun aprobetxatu zuten Estatuari haien oinarriak kontrolpean zituztela erakusteko eta noraino merezi zuten legalizatuak izatea.
Gure aldetik tranpa horretan ez garela eroriko nabarmendu nahi dugu, ez eta zenbait komunikabideetatik igortzen duten mezuan, nun ezker abertzalearen barnean bi posizio leudeke, bata erradikalagoa eta bestea pragmatikoagoa, baina biak prozesuaren alde. Gure ideiak oso argi ditugu eta badakigu kontsekuenteki borrokatzen duen oro zer nolako erantzuna espero dezakeen Estatuaren aldetik.


2014ko urtarrilaren 9an,
ESI taldea

No hay comentarios: