viernes, 6 de diciembre de 2013

Nelson Mandela, agur eta ohorerik ez!

Nelson Mandelaren heriotzaren aurrean, ESI taldeak nabarmendu nahi du Hegoafrikako zuzendari honek borroka armatuan ere jardun zuen iragan iraultzaile bat izan bazuen ere, bandera komunistarenpean Apartheid eta Kapitalismo beraren aurkakoa, bere borrokaren ondorioa burgesia nazional beltz bat sortzea izan zela, herrialdeko lehenengo demokrazia burgesaren presidente bezala, ekoizpen bitartekoen jabetza pribatuaren gehiengoa txurien eskutan segitzen duelarik, langileria beltzaren egoera berdintsu jarraituz.
Kapitalismoari honelako zerbitzua eskeini zion noizbait komunistatatz azaldu zen honen heriotzean, ez da harritzekoa Rajoy eta Obama bezalako agintari inperialisten doluminak, edo gure Hego Euskal Herrian iraultzailetaz bere burua jotzen duten hainbat antolakundek emandako erantzuna (bere helburuetatik aldenduko omen ez direlako):




6 comentarios:

Anónimo dijo...

Talde hau hasi zenean sasi-iraultzaile batzuk baino ez nituen ikusten, ume mokoak dena kritikatzen, zuek duros entre los duros. Azken hilabete luzeetan zorionez halako agiriak alde batera utzi dituzue eta apaltasunez hainbat hitzaldi eta kontutxo antolatu dituzue. Baina berriro zabiltzate munduko iraultzaileei lekzioak ematen.

zuetako nork hartu ditu armak bere herriaren defentsan? zuetako nor egon da ia 30 urtez gartzelan? repartiendo carnets de revolucionarios andais. Harropuzkeriz, jarrera internazionalista negargarria, EHSren pareko.

Anónimo dijo...

Hace poco vivi una discusión parecida y el resultado pareció ser que si no has dado la vida no puedes hablar de ello, entonces claro, resulta que los que la han dado no pueden hablar, solo pueden hablar los que no la han dado y los traidores. Y el que defienda a aquellos que la han dado o la están dando es un hipócrita, solo tienen derecho a hablar y expresarse los contrarrevolucionarios.

Algo parecido solía decir también el PNV en sus discursos: "que se vayan al monte!"

Anónimo dijo...

Stalin:

Si por lo único que nos llamamos viejos bolcheviques es por ser viejos, mal van
nuestras cosas, camaradas. Los viejos bolcheviques no gozan de respeto por ser
viejos, sino porque, al mismo tiempo son revolucionarios siempre nuevos, que
nunca envejecen. Si el viejo bolchevique se desvía de la revolución o se abandona y se apaga en el sentido político, podrá tener aunque sea cien años, pero no estará autorizado a llamarse viejo bolchevique, no tendrá derecho a decir al Partido que se
le respete.

ixa dijo...

Aupa, ESI taldeko lagunak!

Lehenik eta behin, ene zorionik beroenak zuek idatzitako testu labr bezain zorrotzarengatik. Zaila da egia handiagorik erratea hamar lerrotan: Nelson Mandela traidore oportunista, erreformista, sasihumanista hipokrita xuria eta inperialismoaren txotxongilo nazkagarria izan zen, inolako aringarririk gabe. Bere iragan iraultzailea lotsarik gabe erabili zuen Kapitalismoa eta Inperialismoaren alde lan egiteko, Hegoafrikako langileak (beltzak bereziki) gupidarik gabe engainatzeko eta Azaniako (Hegoafrikako izen ez-arrazista, ez-kolonialista, bertako iraultzaileek erabiltzen dutena) Iraultza Sozialista likidatzeko. Emaitza: Hegoafrikako Kapitalismoaren legitimazio "humanista" eta demokratikoa", elite beltz burokratiko, ustel eta autoritario baten eskutik, oligarkia zuriak bere beterea indartzen eta areagotzen duen bitartean. Eta greba diren meatzarein aurkako errepresio hiltzaile, adibide xume gisa.

Jakina, Euskal Herrian ere abditugu Nelson Mandela aunitz, eta anonimo koldar batek bidali dizuen mezua da horren adibiderik argiena. Zer erran horrelako zitalkeria eta mixeria inteketualaren aitzinean? Ergela dela erran? Aizu, kontua baldin bada pertsona batek iraganean egindakoa, Mario Onaindia militante iraultzaile eredugarria izan zen, Burgosko auzian eta espetxean, Santiago Carrillo komnista heroikoa, eta, zergatik ez? Pío Moa marxista-leninista paregabea. Gauza bera erran daiteke Joaquín Villalobos FMLNko ERPko buzuzagiaz, gaur egun Kolonbiako gobernu faxista eta genozidaren aholkulari kontraintsurgentea, eta abar, eta abar, eta abar.

Begira, anonimo koldar hori, hemen sasi-iraultzaile bakarra zu zara, harroputz hori, eta ume-mokoa, edota agure-mokoa, edota zoko-mokoa zu zara. Bost axola zer egin duzun, nahi dut jakin ZER EGINEN DUZUN ORAIN ETA HEMEN.

Nelson Mandelaren mito eta ideologia burges, kontrairaultzaile eta inperialista errotik kritikatu eta birrindu gabe ez dago iraultzaile izaterik gaur egun. Honek markatzen du diferentzia iraultzaile eta oportunista zein erreformisten artean. Eta Euskal Herriko likidazionistek, "Zutik Euskal Herria!" oihukatu eta Espanaren aitzinean belaunikatu ziren horiek hori badakite. Horregatiik haserretzen dira hainbertze beren erlijio eta mitologia faltsua desmontatzen ditugun bakoitzean...

Zaunka ari dira, aitzina goazen seinale!

Berriz ere. zorionak bihotz-bihotzez, ESI taldea! Segi hola-hola!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!
GORA AZANIAKO IRAULTZA SOZIALISTA!
CHRIS HANI BETI GOGOAN!
STEVE BIKO BETI GOGOAN!
MALCOM X BETI GOGOAN!
AFRIKAKO GUDARI IRAULTZAILE ANONIMO GUZTIAK BETI GOGOAN!

Fermintxo Santxez Agurruza dijo...

Aupa!

Aurreko iruzkina emaztearen izenean agertu da, baina ni naiz egilea:

Fermintxo

Fermintxo Santxez Agurruza dijo...

Nor zen Chris Hani?

Martin Thembisile Hani, ezagunagoa Chris Hani gisa (Cofimvaba, Hegoafrika, 1942 - Boksburg, Hegoafrika, 1993ko apirilaren 10a), hegoafrikar iraultzaile eta ekintzailea izan zen.

Hegoafrikako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia 1991-1993 bitartean, eta Afrikako Kongresu Nazional (ANC) alderdi abertzalearen adar militarraren (Umkhonto we Sizwe) buruzagia 1987-1991 bitartean.

Hamabost urte zituela, ANCko gazterietako kide egin zen. Latina eta literatura klasikoa ikasi zituen, Fort Hare Unibertsitatean, 1959-1961 bitartean, eta Rhodes Unibertsitatean gero. Apaizgaitegian sartzekotan egon zen, eta zuzenbide-ikasketak hastekotan, baina Umkhontoko eta Alderdi Komunistako militantziari eman zion lehentasuna. Entrenamendu militarra jaso ondoren, beltz nazionalista iraultzaileekin borrokatu zen Rhodesian, eta gerrilla talde bateko buru izan zen. ANCko batzorde betearazleko kide hautatu zuten 1974an, eta Umkhontoko bigarren komandante 1982an.

1991n, Umkhontoko buruzagitza utzita, bere gain hartu zuen Alderdi Komunistako idazkaritza nagusia. Lehoikumeak taldeko buruzagi nagusietako bat izan zen, eta Nelson Mandela eta Oliver Tambo buruzagi zaharrek ez bezala, indarkeriaren erabilera defendatu zuen. 1993ko apirilaren 10ean tiroz hil zuten etxeko atarian.