euskal langile borrokari buruzko jardunaldiak
1976ko martxoaren 3ko euskal langileriaren aurkako sarraskiaren 38. urteurrenean, Euskal Herriko langile borrokari buruzko, bere historiaren eta Euskal Iraultza Sozialistaranzko norabidearen inguruan eztabaida pizteko, Donostiako Eskola Gorriak hainbat hitzaldi antolatu ditu Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko hainbat militante historikorekin: Jokin Apalategi (marxismoaz euskaraz idatzi zuen lehenetarikoa, Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian eta Los vascos de la nación al estado liburuen egile) Fermintxo Santxez Agurruza (preso ohi iraultzaile euskalduna eta Euskal Iraultza Sozialista blogeko arduraduna) eta ekonomian aditua den Herri Batasunako militante ohi bat.
MARXISMOA ETA EUSKAL NAZIO ARAZOA
Jokin Apalategi
martxoak 6 (osteguna), 17:00etan
EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK
Fermintxo Santxez Agurruza
martxoak 13 (osteguna), 18:00etan
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
ALA BASAKERIA
HBko militante ohia
martxoak 14 (ostirala), 18:00etan
Txantxarreka Antiguoko gaztetxean
(Heriz pasealekua 22)
Animatu eta etorri eztabaidatzera!
2014-II-26,
Donostiako Eskola Gorria
(kontaktua: donostiakoeskolagorria@gmail.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario