miércoles, 5 de febrero de 2014

Arkaitz Bellon euskal preso politikoa hil dute Puerto I (Cadiz) espetxean



ESI taldeak, Puerto I-eko espetxean Arkaitz Bellon Elorrioko euskal preso politikoaren heriotzak eragin digun mina eta amorrua agertzearekin batera, bere senitarteko eta lagunei doluminik sentituenak helarazi nahi dizkie.
Aurtengo maiatzean kalera irten behar zuen euskal preso politiko honek, gainontzekoak bezala, ez du bizitza erraza eduki Estatu espainoleko sarraski espetxeetan. Baina bera bereziki lehen momentutik gertutik jarraitua izan zen espetxe arduradunengatik, 2008 urtean jipoi handia eman ziotelarik, pasa den urteko martxoan Sevillan bezala.

Bestalde, hasiera batean datua itxura ez garrantzitsua hartzen baldin badu ere, bere espetxealdiaren kokaera geografikoari erreparatuta ikusten da Arkaitzek azken unera arte izandako duintasun, argitasun eta sendotasun politikoa. Estatu espainoleko hegoaldea, "duros e irreductibles" delakoentzat erreserbatutako "ohorezko" tokia, edo horrela diote gutxienez lau haizetara egunero lumadun txakurrek.

Zaila egiten zaigu momentu latz hauetan burura ez etortzea Xabier Lopez Peña, Jon Anza edota Jose Hortin bezalako izenak, guztien heriotzaren atzean Estatuaren eskuhartzea baitago.
Heriotza honen aurrean ESI taldeak gurea berresten dugu, Estatuak beraien printzipioak sendo mantentzen dituztenen aurka daukan jarrera eta errezeta zein den argi dugulako.

AGUR ETA OHORE, ARKAITZ!


Euskal Herrian, 2013ko otsailaren 5ean
ESI taldea

No hay comentarios: