viernes, 7 de junio de 2013

''Txabi Etxebarrieta: 45. urteurrena'' (Euskal Iraultza Sozialista)

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Txabi Etxebarrieta: 45. urteurrena


Duela 45 urte oligarkia frankistaren mertzenario terroristek
Txabi Etxebarrieta Ortiz erail zuten

Xabier Etxebarrieta Ortiz, TXABI, Bilbon jaio zen, 1944ko urriaren 14an, Ibañez kalean. 1957an bere aita hil zenean, familia Bilboko Alde Zaharrera joan zen bizitzera, gaur egun Etxebarrieta anaiak plazara, hain zuzen. Espainolistek, normala denez, plaza horri "Miguel de Unamuno" erraten diote, filosofo eta intelektual basko-euskaradun (Euskaraz bazekien, bainan ez zen euskalduna, Euskara ez baitzen bere identitate-hizkuntza, Espainola baizik) eta espainolista handiaren omenez. Iraultzaile euskaldunok, bistan da, nahiago dugu Etxebarrieta anaien handitasuna (ala ttipitasuna?), Unamunoren espainolismo arranditsu eta etnozida baino. Jakina, Unamuno ere Euskal Herriko historiaren parte bat da, ez dugu inolaz ere ezabatu behar, Euskal Herriaren kontraesan eta zapalkuntzaren adierazle bikaina da. Baina nork bere lehentasunak izaten ditu.

Txabi hirugarren semea zen, eta ondoren alaba bat sortu zen familian. Zaharrena, Joxe Antonio, ondoren, Angel, eta ttikiena, Asunbe. Aita, Antonio Etxebarrieta, eta ama, Asun Ortiz. Antonioren familiak Ispaster eta Lekeition zuen jatorria. Ama, Bilboko Udaleko lehen emakume funtzionarioa izan zen. Bere familia Aiara eta Menako ibarretatik heldu zen, eta bere ideia monarkikoak ziren hasieran. Geroago, seme-alaben bidera hurbildu zen. Aita, aldiz, abertzalea zen, eta negozio-gizona. Oso gazte hil zen, 1957an, Joxe Antoniok, zaharrenak 17 urte bertzerik ez zuela.

Urte batzuk geroago Txabik honako poema hau eskaini zion bere aitari:

 
PARA MI AITA 

"Mañana. me quedé sin padre.
Tiro la muerte de la cuerda y cayó
como fardo al agua.
Se me llevó sus ojos y su voz. 
Mi padre ya está muerto.
Creerme, que lo es.
Se mefue su vida,
sus ojos grises
su voz de padre, que lo fue.
¡Ah! Recuerdos
¿Por qué jugáis al escondite del olvido?"

Etxebarrieta anaiek Bilboko Eskolapioen ikastetxera joan ziren. Bertan, irakasle falangista eta frankisten erdian, baziren fraile eta apez abertzale eta euskaldunak, Euskal Herriarenganako maitasunaren sua eta Euskadiren ideia politikoak bizirik mantendu zutenak. Haien artean, Joxe Antonio, Angel eta Txabi ohartu ziren beren identitate euskaldunaz, eta Euskal Herriak pairatzen zuen zapalkuntza nazional etnozida. Kontzientzia abertzalea piztu zitzaien. Irakasleen artean, PNVko militante bat: Jabier Eizagirre.

Txabiren biografia idatzi nahiko genuke hemen, baina zorigaitzez, zatika eta ahal bezala egiten ari gara. Ezinean gabiltza, arras lanpeturik, bainan ez genuen data hau utzi nahi Txabi Etxebarrietaren bizitza aipatu gabe, bere heriotzaren 45. urteurrenean.

Beraz, eta garai hobeen esperantzan, Txalaparta argitaletxeak plazaratutako liburuetako bat baliatuko dugu: "EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD". Liburu sorta honetako bigarrenean, "1966-1969. La V. Asamblea", Mertxe Aizpuruak idatzitako biografia kopiatuko dugu hemen. Egunen batez iraultzaile euskaldunok Txabik behar eta merezi duen liburua izkiriatuko dugu, gure hizkuntza nazional bakarrean, bere biografia eta pentsamendua argiro eta xeheki azalduko dituena. Momentuz, eta tamalez, idatzitako gehiena Espainolez dago.



TXABI ETXEBARRIETA ORTIZ 

Mertxe Aizpurua

"Egunaren bezperan hilko naiz -iragarri zuen, garaipena ezagutuko ez zuela jakinda- eta goardia zibilek jota izango da". 1968ko ekainaren 7an, Goardia Zibilak tiroz hil zuen Txabi Etxebarrieta, Tolosako Benta-Haundin. Astra pistola bat aurkitu zioten, Gernikan egina, 36ko Gerrako gudarien ofizial batena izandakoa. Nondik nora jakiterik ez badago ere, pistola hori FLN aljeriarraren sostengu talde baten eskuetara iritsi zen eta, Aljeriako askapen gerran berea utzi eta gero, Parisen barrena, euskal eskuetara itzuli zen. 

Txabi Etxebarrieta, borroka eta eztabaidako urte luzeetan taiututako gizona izan genuen. Hamar urte lehenago, ETA sortu, Kuban Fidel Castro gailendu, eta Che Guevara Iraultzaren ikur bihurtu zen. Aljeriak independentzia erdietsi zuen eta Viet-Cong-ek Ameriketako Estatu Batuak erraldoia umiliatzen zuen. Txabi Etxebarrieta, Zientzia Ekonomikoetako ikasle prestua, planta ahulekoa eta iritzi sendoduna, Euskal Herriaren historiara pasatu zen, borrokan hildako lehenengo ETAko militantea izateagatik.

"Txabi ezagutu izana, baita azaletik bestrik ezagutu ez dutenentzat ere, zorte handia izan da; berarekin kutun bezala aritu garenontzat pribilegioa izan da, eta urteen joanak ezingo digu pribilegio hori eraman. Gutako batzuoi, denbora luzez ere, kostatu egingo zaigu beregan pentsatzen jartzea. Bere ausentziaren hutsuneak lotsarik gabeko negarrerako, besterako ez du tokia uzten. Hain zuzen ere - adin txikiko itxuraz gaindi- Txabi lider bat zen eta, are gehiago, lider atsegina. Ez hala kalkulatu edota atsegina izan nahiagatik. Txabi atsegina zen, sakonean eta bete-betean gizatiarra zelako."

Pasarte horren bidez abiatzen da, Txabi Etxebarrieta hildakoan Iraultza izeneko koadernoak argitaratu zuen haren biografia. Txabiren anaia, Joxe Antonio Etxebarrieta, izan zen, sentiberatasun handiz, Goardia Zibilak hildako buruzagi mitikoaren bizitzaren zertzeladak idatzi zituena. Hurbiletik ezagutu zutenen testigantzak iritzi berekoak dira, besteak beste Jokin Gorostidi, Arantza Arruti edo Goio Lopez Irasuegi.

HAURTZAROTIK
 NERABEZARO KRITIKORA 

Txabi Etxebarrieta Bilbo jaio zen 1944ko urriaren 14an. Aitaren familia Ispaster eta Lekeitiokoa eta amarena Arabako Aiara bailarakoa. Lau nebarrebetan hirugarrena zen. Haurra zelarik bronkitis itzel batek gaisotu zuen eta hark sortutako ondorioak, aldizkako asma eta sukarraldiak, bizitza osorako izango ditu.

1957an aita hil arte, familiak ez zuen diru estuasunik ezagutu, bainan hura hil ondoren, ama izango da familiaren zama eramango duena, Bilboko udaletxean funtzionario lan eginez. Etxekoen mantenuak sortutako sufrikarioari aurre eginez, Asun Ortizek seme-alabak ikasketetan etengabe bultzatzen zituen, aldian behineko lanbideekin batera.

Testuinguru honetan, Txabi Etxebarrietak hiriburu bizkaitarreko Eskolapioenean egi zituen oinarrizko ikasketak, eta 1962an Zientzia Ekonomikoetako Fakultatean sartu zen, nerabezaroan krisi luze eta sakonak pairatu eta gero. "Lotsatu, ihes egindako edo onartu gabeko gauzez soilik lotsa gintezke", esango zion askotan anaiari. Krisi horietatik, bere adinari zegokion baino askoz heldutasun handiagoz jalgi zen.

Hamalau urte besterik ez, eta asko idazten zuen. Idazki horiek bere gogo egoeren eta iritzien ispilu garbia dira; krisian dagoen nerabe baten heldutasun bidea pausorik pauso ikus daiteke, larrialdiak eta zalantzak, eta bide horretatik pentsamolde sendoko gizona sortzen da: "duda metodikoa" albo batera utzi gabe, egunetik egunera sakonago ikertzen du errealitatea eta norbere erantzukizunaren sena garatzen du. 1961. urtean, hamazazpi urterekin, lagun bati honela idatzi zion: "Pascal-ek dioenez, "zuzen pentsatzen ikastea moralaren hastapena da"; beharbada zuzen pentsatzeak berarekin dakar egin beharrekoa egitea ere."

  
IKASLE ARGIA UNIBERTSITATEAN

Aipatutako heldutasunak, eta dituen serenitate eta indar bukaezinak, lanerako ahalmen ikaragarria ematen diote. Fakultateko azken ikastaroan (1966-67), ikasle ezagunenetakoa izatera iritsi zen eta "oso ongi" kalifikazioaz lizentziatzeaz gain, Txabik beste hainbat gauza ere egi zituen: Zibernetika ikastaroetan ekolak ematen ditu arduradun bezala, IBMren katalogoko zerebro elektronikorako programak aztertzen ditu, berak ere programak sortzen ditu (besteak beste, Fakultateko Administrazioa mekanizatzea ahalbideratzen duena), etxean eta Izaro akademian eskolak ematen ditu eta horietaz gainera, ETAren baitan ekimen politiko bizia izaten du.

Horiez gain, Txabik bestrik egiteko adorea ere badu: zinema ikusi, poesia idatzi, eta miretsitako Dostoievskirekin batera, Whitman, Neruda, Baudelaire, Otero, Shakespeare edo Ibsen-en lanak ere irakurtzen ditu. Baina bere interesa ez da klasikoekikoa bakarrik eta sarritan, lagunak harritzen ditu, ustez beretzat "arruntegiak" ziren zenbait lanen ezagupenarekin.

Besteren maila berean aritzeko ahalmen horregatik, gizaixoarena egiteko edo "snob"ak aintzat ez hartzeko joerarekin batera -Txabik esaten zuen horrelako pertsonak jasateko "ezintasu konstituzionala" zuela- inork ez du susmatu ere egingo ETAko militantea izan daitekeenik. Fakultateko hurkoek ere hori baino beste ezer pentsatuko zuketen, "iraultzaile hitzontzia" izatetik PCEko kidea izateraino.


BOSTGARREN BILTZARREAN

1967an, Txabi Etxebarrietak ETAren V. Biltzarra zuzentzen du, partaideen hautaketa ia ahobatekoaz. Biltzarra bukatutakoan, ekitaldi nekagarrien ondoren, oso lo ordu gutxi eta amaigabeko bilerak tarteko, mahaiburuak gainerakoak txundituta uzten ditu, armonika baten doinuan, tango batzuk ezinhobe dantzatzen dakiela agertutakoan. Joxe Antonio Etxebarrieta anaiak azaltzen duenez, Txabik kantzatzeko "belarri gogor etsigarria" dauka, baina dantzan, berriz, "izugarri ondo" egiten du.

Jokin Gorostidik eta Txabi Etxebarrietak, V. Biltzarra baino hilabete batzuk lehenago elkar ezagutu zuten. Bigarren zatiaren ondoren, Gorostidik dioenez, "bere ahalmen intelektualagatik eta dohain iraultzaileengatik", ETAko Komite Zentral eta Exekutiboetako kide aukeratzen dute. ETAren teoria iraultzailerako aurreneko urratsak Biltzar horretan ematen dira, eta ekarpenetako bat, Euskal Herri Langilearena (PTV), Txabi Etxebarrietarena da.

Jokin Gorostidik hilabete luzez gela berean bizi izan zen Txabi Etxebarrietarekin, eta oso oroitzapen goxoak gorde ditu. "Militante eta iraultzaile handia zen, benetako liderra. Abertzalea eta sozialista, uneoro borroka modu desberdinak bultzatzen jakin zuen". Pertsona bezala, "gizon izugarri sentibera eta oso gizatiar" bezala definitzen du. "Jendearekin segituan konektatzen zuen. Kideekin, baita momentu latzenetan ere, moldagaitza eta maitagarria ere bazen. Amorru handiena ematen zion gauzetako bat bizarra egitea zen. "Nahiago dut urtero seme-alaba bat izan, egunero bizarra egitea baino", esan ohi zuen maltzur".

Arantza Arrutiren aburuz, garai hartan ETAko militantea eta zuzendaritzako kidea hau ere, matxista ereduaren erabat kontrakoa zen Txabi Etxebarrieta. "Ulertzeko ahalman itzelekoa zen. Samurtasun osokoa eta gainerakoengandik bereizten zuen karisma berezia zuen". "Lehenago ere ikusia nuen Ekonomikoetako Fakultatean, biltzarretako parte hartzeetan. Inork zer esan handirik ez zuenean, Txabik hitz egin zezan eskatzen zuten. Gero, muturreko egoeretan, bileretan, aparatuaren planifikazioetan, bere pertsona neurri handiaz jabetu nintzen"


   "HIL ZUEN LEHENA,
HIL ZUTEN LEHENA"

Goio Lopez Irasuegik ere pertsona maitagarria bezala gogoratzen du Txabi, erakundeko lagunen artean ikaragarri maitatua. "Pertsona handia zen. Adimen eta atxekitasun harrigarriak zituen eta jendearekin nola aritu zekien". Lopez Irasuegik onartzen du pertsona batek ez duela erakunde osoa biltzen, baina "Txabiren papera V. Biltzarrean hil ala bizikoa izan zen ETAren aurrerabidean. Fisikoki ahula izan arren, hil zuen lehena izan zen, baita hil zuten lehena ere. Bere burua, aitzitik, argitasun ikaragarrikoa zen. Intelektualik gabe -amaitzen du- ezinezkoa da aurrera egitea eta gauza bera ekintza-militanterik gabe. Txabi intelektuala zen, ez zuen balio ekintza gizonerako, baina ez zuen beste erremediorik izan".

Arrazionaltasun iuzgarrikoa bada ere, Txabi funtsean pertsona sentimentala da. Etxea uzten duenetik, bere kezka handienetakoa amaren osasuna da, hura jota gelditu baitzen bere erabakiagatik. Itsasoaren eta ilunabarren maitalea, horiek dira, jaioterria, bakardadea, amodioa eta emakumearekin batera, bere poema ugariren gaiak. Bere bizitza laburrean zehar, amodio kontuetan Txabi Etxebarrietak harreman labur batzuk ditu, erdi maitemintzeren bat eta amodio handi bat izan zuen, azken hau oso laburra, porrot egindakoa, sekula ahantziko ez duena.


ADUNATIK BENTA HAUNDIRA,
TOLOSAN BARRENA

 1968ko ekainaren 7an Txabi Etxebarrieta, Jokin Gorostidirekin egotekoa da Besainen. Gorostidik, Eibarretik etorrita, Gipuzkoan egin beharreko ekontza batzuetarako leherkariak eman behar dizkio. Txabi, Iñaki Sarasketarekin batera, Donostiatik abiatzen da eta, Aduna parean, Goardia Zibil bikote batek gelditzeko keinua egiten die. Ibilgailuaren paperak motoreko zenbakiarekin alderatzean, goardia zibila bat ez datozela konturatzen da. Une horretan, Txabi Etxebarrietak tiro egiten dio agenteari, Jose Pardines-i, eta hil egiten du. Sarasketak eta Etxebarrietak Tolosara jotzea lortzen dute, eta zenbait orduz Eduardo Osaren etxean ezkutatzen dira. Txabik irtetea erabakitzen du, gotorlekua ez du aski ziurtzat jotzen. Iñaki Sarasketak kontatzen du ondotik gertatuko dena:

"Itzuli zenean, Osak ez zekien ezer, autoz atera gintzala eskatu genion. Gertuko herri batera joateko asmoa genuen. Benta Haundira iritsita, kontrol batean gelditu eta jaitsi arazi ziguten. Txabik agiri faltsua erakutsi zien; nik ez nuen inolako paperik eta arakatu gintuzten. Goardia oso urduri zegoen eta gerrian neraman arma ez zidan aurkitu. Txabik jaka kremaileraduna zeraman. Goardiak ireki zion, labankada jotzen duenaren moduan, eta pistola ikusi zuenean, orru gisako zerbait egin zuen eta gerritik oratu zion Etxebarrietari. Gogoratzen naiz bera pistola hartzen saiatzen zela, baina goardia askoz lerdenagoa zen. Pistola hartu nuen eta tiro egiten hasia zitzaidan beste goardiari destatu nion. Bigarren hau autoaren atzean ezkutatu zen. Korrika hasi baino lehen, instant batean Txabi lurrean ikusi nuen, eta goardia bere gainean. Gero esan zidaten buruan kolpatu ziotela eta ondoren bularrean bi tiro jo".

Iñaki Sarasketak bertatik ihes egitea lortzen du, baina biharamunean Errezilgo elizan atxilotuko dute, sakristauak Goardia Zibilari abisua eman eta gero.

Txabi Etxebarrietaren heriotzak, 23 urte zituelarik, zirrara handia sortzen du Herriarengan, Bilboko hiletara joandako jendetza ugaria eta Euskadiko hainbat tokitan egindako makina bat elizkizunak lekuko.Omenaldi guztion buruan, Poliziak eraso egin eta atxiloketa mordoa burutzen ditu. 
 
Hona hemen IRAULTZA aldizkariaren lehen alean, ETAko agerkari bat, 1968ko arazoan-abenduan argitaratutako tesgigantza bat:

 
TXABI, ETAKIDE BATEK IKUSITA 

Lagun bat nuen eta hil zuten. Euskadin jaso nuen berri trixtea, azken boladako beste berri asko bezelaxe. Amorru bizitan jarri nintzan, hil zidatelako. Ez nuan gehiago ikusiko. Bere larruan egon banintz ez nuen gau negarrik egingo. Ideia pila bat etorri zitzaidan burura, txorabiatzeko adina. Ez nakien zer egin. karraxi egiteak ez zuen balio. Hila zen. Betilun geratu nintzan, zer egin ez nakiela eta oroitzen hasi. Haurtzarotixek nuen adixkide, lehen jolasak elkarrekin egiten genituen. Haurtzaroko gerla-jolas haiek! Beti berdinak. Euskaldunak espainolen kontra. Oraingoa ez zen jolasa. Benetakoa zen. Serioa zen.
Ikasia zen, ondo jantzia buruz. Ez zuen horrela hil behar, gerorako kontserbatu behar genduen. Hau izan zen ene lehengo pentsamena berri tristeaz jabetu ondoren. Ideia ahula, ezinbestean.

"Ez dago odolik gabeko erreboluziorik". Askotan entzun nizkion hitz hauek Xabiri. "Eta beti onenak hiltzen dira". Zuen guztia eskeini zuen Herriaren alde, gure Herriaren alde. Urritasunak demaiete balioa gauzei. Hain urria da bizia! Bakarra da. Behin eman diteke eta Xabik eman zuen. Neke da bizia eskatzen duten arrazoiak arkitzen, bainan badira heriotza aukeratzen duten gizonak oraindik. Xabik aurrez hautatu zuen, zertara zihoaen bazekielako. bere heriotz krudela bihurtu zaigu arrazoi harrezkero. Benta-Handin hil zuten, traidore bat bezala atzetik, aurez aurre hiltzeko lotsa ziralako. Odolez ixkribatu zuen bere testamendua Benta-Handiko hormetan.

Ez zen deskuido bat izan. Are gutxiago, mentura bat, aukera bat baizik. Gizon baten aukera. Gizon baten erantzuna. Aspaldidanik erabakia. Ideal baten prezioa. Eta hain garesti dira idealak gaur egun! hitz hutsen balioa ezeztatu du Xabik, hitz jarioaren eskaskeria. Dagokion mailara jaso du abertzaletasuna. Ez da Aberri antzu batengatik hil, euskaldunok gizonago eta libreago egingo gaituen Aberri batengatik baizik. "Denon etxean geratuko bagina, aldaketaren zai, Herria hilko litzake. Askatasun bidetik doa Herria gu eta gu bezalako aso eskeini gatzaizkiolako. Askatasuna ez dator berez, guk bultzatzen ez badugu. Herriak behar nau eta ni eskeintzen natzaio. Hogei eta bost urtetara helduko naizela uste dut, beharbada hogei eta hamarretara ere bai, bainan ez naiz ohean hilko".

Hitz hauek noiznahi entzutzen niotzan, misteriorik gabe erraten zituen. Gauzarik normalena balitz bezala. Bere barnean zeramakien eguneroko arazoa balitz bezala. Eta hala zen. Ez en harrizko jarrera bat, gutxiago sentimentalkeri bat, barnetik ari zitzaion zerbait baizik. Bere bakardadean hainbeste aldiz egotzitako ideal hunek mugi erazten zuen egunero. Eta asmatu zuen jokatu zuelako.

Bere ideala garestiegia da, odolez merezia delako, nolanahi erabiltzeko eta zikintzeko. Herotzaren aukera, aukera serioa da.

bestea.

 "En el momento en que se cumplen los 15 años de los primeros brotes de ETA señalamos nuestra decidida voluntad de efectuar la revolución vasca. Nuestra lucha sólo se detendrá cuando hayamos destruido el capitalismo a escala mundial, lo cual significará que Euskadi -Norte y Sur- será socialista."

ETA
Euskadi Ta Askatasuna
1968ko ABERRI EGUNA 

 

HERRIAK EZ DU BARKATUKO,
EZTA AHANTZIKO ERE!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

No hay comentarios: