domingo, 31 de marzo de 2013

Aberri Egunaren bezperan, Xabier Lopez Peña gudaria hil egiten dute

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Xabier Peña EUSKAL GUDARIA: HERRIAK EZ DU BAKARTUKO

AZKEN ORDUKOA:
 
XABIER PEÑA, ''THIERRY''
PRESOA HIL EGIN DUTE
ESPAINIA ETA FRANTZIA
ESTATU KAPITALISTA ETA TERRORISTEK
 
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!
 

Bihotzeko arazoak zituen, eta erietxean zegoen martxoaren 11tik. Azken egunetan okerrera egin zuen haren osasun egoerak, eta Herrira-k baieztatu duenez, hil egin da Parisko Pitie-Salpetriereko ospitalean. Galdakaokoa zen, eta 54 urte zituen.

Berria.info 2013-03-30 - 15:54:42

  • Etxerat-ek dio PPk Estrasburgoren ebazpenari "jaramonik" ez egiteko asmoa duela
  • Lopezek uste du Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatu beharko lukeela
  • Erreakzioak. Sortu: "Espetxe politika kriminalak Xabier Lopez Peña hil du"


  • Martxoaren 13an odol isuria izan zuen burmuinean, eta ebakuntza egin zioten. BERRIAk jakin ahal izan zuenez, ostegunean egoera okertu zen, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean sartu zuten.

    Familiakoek astebete geroago jakin zuten arren, martxoaren 11n eraman zuten presoa erietxera Fleury-Merogis espetxetik (Paris). Etxerat-ek jakinarazi zuenez, gaitz kardiobaskularrak zituen, eta egun horretan bihotzekoak eman zion. Corbeil-Essonnesko erietxera eraman zuten aurrena, baina "zailtasunak" izan ostean, erietxez aldatu zuten martxoaren 13an, eta Pitie-Salpetriereko ospitalera eraman zuten. Ebakuntza bat egin zioten han.

    2006-2007an Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean izan ziren negoziazioetan parte hartu zuen Lopez Peñak. 2008ko maiatzean atxilotu zuten, negoziazio mahaia apurtu ostean.


    Bihotz zolaraino hunkiturik, bigarren aldiz negar egin behar dugu martxoan, lehenago Angel Figeroa hil baitzen, ez, ez zen hil, hil baitzuten Frantzia eta Espainia deitzen diren estatu burges, kapitalista eta terrorista horiek. Zer erran? "Basque Peace Process" kolapsatzen ari da ezinbertzez, Inperialismoaren zinezko eta benetako helburua ez baita Euskal Herri Langilearentzako bake eta askatasuna (bai to!) baizik eta Euskal Iraultza Sozialista likidatzea eta herri borroka iraultzaile guztiak indargabetzea. Eta alde horretatik, jakina, "Basque Peace Process" ez da kolapsatzen ari, ezta hurrik eman ere, aitzina doa gero eta hobeki, gero eta ageriago: borroka armatuarekin behin betikotz bukatu eta urtebetera, zein da benetako egoera? Ez Oraingo Ezker Abertzalearen politiko profesional liberatuena, baizik eta Euskal Herri Langilearena, euskal langileona, eta bereziki, preso dituzten euskal gudari eta borrokalari iraultzaile guztiena. Erantzuna begi bistan dago...

    Xabier Peñaren heriotza, Aberri Egunaren bezperan, aski izanen da Oraingo Ezker Abertzalean ari diren milaka eta milaka militante zintzo beren lozorro erreformista eta sozialdemokrata esnatzeko? Ala zenbat trajedia -asasinatze terrorista- holako behar izanen dira hartutako bide okerraz ohartzeko? Ez dago garbi, honezkero, bi Estatu etsaien helburua ENAM erabat suntsitzea dela, betikotz, 1937an bezala, belauniko eta umiliaturik, "cautivo y desarmado el Ejército Rojo...", eta eginkizun horretan Inperialismoaren laguntza guztia ukanen dutela? EAJ-PNVk 1937-1959 urteetan egindakotik ez dugu deus ere ikasi? Ez gara argazki honetaz oroitzen, ala? Frantziak, Vatikanoak, Estatu Batuek PNVren "zintzotasun demokratikoa", "modu serio eta eraikitzailean jokatzea", urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila" eta proposamen zintzotasuna", hori guztia -CIArentzako egindako lan guztiak barne- zakarrontzirat bota, zakurraren ipurdirat, eta Francisco Franco besarkatzera joan ziren... Uste al duzue oraingo Inperialismo Kapitalistak desberdin jokatuko duela, nahiz eta Euskal Herria "txintxo" portatu "nazioarteko komunitatearekin"?

    Nola egoten ahal zarete hain itsu?

    Aberri egun honetan, hildako euskal gudari guztiak gogoan, preso ditzuten euskal iraultzaile guztiak bihotzean, hauxe erran nahi dugu geure indar guztiez:


    JO TA KE, IRABAZI ARTE !!!
     
    AGUR ETA OHORE, XABIER !!!
     
    OMENALDIRIK HANDIENA
     
    G A R A I P E N A !
     
    ''Iraultza batean,
    benetakoa denean,
     
    IRAULTZA ALA HIL!''

    Ernesto CHE Guevara

    No hay comentarios: