domingo, 29 de junio de 2014

''Agur, agurtzeko beharrik gabe / Agur, sin tener que despedirnos'' (ESI taldea)




Agur, argutzeko beharrik gabe

Gar kolektiboa bezala jaio zen ESI taldea, 2011ko azaroaren 5ean, Urriko Iraultzaren 94. urteurrenaren bezperatan, ''marxismo-leninismoaren ikaskuntzarako eta oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenerako Euskal Herrian'' (geroago laburbilduko genuen moduan). Jaiotza horrek, gure lehenengo hitzaldiaz lagundu genuen, Juan Manuel Olarieta Alberdi errepresaliatu politiko komunista eta antifaxisten abokatua Donostiako EHUn Sobietar Batasuneko errebisionismoaren ibilbideaz hitz eginez.

Momentu hartatik aurrera, blog hau izan zen gure lanaren zutabe garrantzitsuena, ia egunero berrituz idazki politiko zein historikoekin, formakuntza iraultzailerako liburutegi digital bat osatzeko asmotan.

Lan honekin urte bat igaro baino lehen, 2012ko ekainean, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea bezala birsortu ginen, hainbat lan eremu berri antolatuz bere barnean: bi hilabetetan behin argitaratzen genuen gure aldizkaria Pospolo kutxa (5 ale izan zituena), gure liburuak zein kamisetak banatzeko Azoka gorria, gure eleberri bakarra (El último invierno de la Oficina) argitaratu zuen Beria elkarteak, eta Donostiako Eskola Gorriak antolatzen zituen hitzaldi eta eztabaiden bultzatzaile bezala, URRIA GORRIA (2012) eta MARTXOA LANGILE (2014) jardunaldiak barne.

Ia hiru urtez, modu erraz, eskuragarri eta eroso batetan, marxismo-leninismo zientzia iraultzailearen zabalkuntzan eta gure Herriaren historia borrokalariaren aldarrikapenean diharduten saiatu gara. Ia hiru urtez, zeinetan gure lanan sakontzen eta hobetzen saiatu garen.

Ia hiru urte zeinetan gazte gutxi batzuk, beren antolakundeen militantziatik at, proiektu hau martxan jartzeko elkarrekin ibili direnak. Zoritxarrez, gaur egun ezin dugu lan honi jarraipenik eman. Gero eta momentu erabakigarriagoak bizitzen ari du borroka iraltzaileak, bai Euskal Herrian, bai mundu osoan. Hau sakonki ulertuta, ESI taldeko militanteok beste borroka fronte batzuetan lan egiteari lehentasuna ematea erabaki dugu.

Beraz, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldeak bere jardunari amaiera ematen dio. Bere lanari uzten dio, ESI taldea bezala. Horregatik agur! esaten dugu, benetan agurtzeko beharrik gabe. ESI taldea martxan jarri zuen erabakimena mantentzen delako, eta bere militante bakoitzak Iraultza Sozialistarengatiko borrokan jarraitzen duelako.

Azkenik, esker mila eman nahi dizkiegu gurekin egon zein lagundu diren guztiei: elkarrizketei erantzun dizkigutenei, argitaratzeko idazkiak bidali dizkigutenei, sarean eta edonon gure lana zabaltzen ibili direnei... eta noski, gure irakurle eta jarraitzale guztiei, beraiei esker ikusi izan dugulako lan hau merezi izan duela.

Agurrik ez beraz, bidean elkartuko baikara!


Gora Iraultza Sozialista!!

Komunismoaren bidean!!


Donostian, 2014ko ekainaren 29an
Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea


*     *     *


Agur, sin tener que despedirnos

ESI taldea nació como gar kolektiboa, el 5 de noviembre de 2011, en vísperas del 94º aniversario de la Revolución de Octubre, ''para el estudio del marxismo-leninismo y la reivindicación de la memoria-histórica revolucionaria en Euskal Herria'' (como resumiríamos más tarde). Este nacimiento vino acompañado de nuestra primera charla, en la cual tuvimos al abogado de represaliados políticos comunistas y antifascistas Juan Manuel Olarieta Alberdi en la UPV de Donostia para hablar sobre el recorrido del revisionismo en la URSS.

A partir de ese momento, este blog fue el principal pilar de nuestro trabajo, actualizándolo casi a diario con textos tanto políticos como históricos, con la intención de hacer de él una biblioteca digital para la formación revolucionaria.

En menos de un año de trayectoria, en junio de 2012, nos refundamos como Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea, organizando dentro de él nuevas áreas de trabajo: nuestra revista bimensual Pospolo kutxa (con 5 números publicados), la distribuidora de nuestros libros y camisetas Azoka Gorria, Beria elkartea que publicó nuestra única novela (El último invierno de la Oficina), y colaborando con las charlas y debates de la Donostiako Eskola Gorria, entre ellas las jornadas de URRIA GORRIA (2012) y MARTXOA LANGILE (2014).

Durante casi tres años intentando difundir la ciencia revolucionaria del marxismo-leninismo y reivindicando la historia luchadora de nuestro Pueblo, de una manera fácil, accesible y cómoda. Durante casi tres años, en los que hemos intentado profundizar en nuestro trabajo y mejorarlo.

Durante casi tres años en los que unos pocos jóvenes, independientemente de la militancia en sus organizaciones, se juntaron para poner en marcha este proyecto. Desgraciadamente, a día de hoy ya no podemos seguir desarrollando esta labor. La lucha revolucionaria, tanto en Euskal Herria como en el resto del mundo, cada vez está viviendo más momentos decisivos. Entendiendo profundamente esto, los militantes de ESI taldea hemos decidido dar prioridad al trabajo en otros frentes de lucha.

Por ello, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea  decide poner fin a su actividad. Deja su labor, como ESI taldea. Por eso decimos agur!, sin tener que despedirnos. Porque la determinación que puso en marcha ESI taldea se mantiene, y porque sus militantes seguirán en la lucha por la Revolución Socialista.

Por último, queremos agradecer enormemente a todos quienes, durante estos casi tres años, nos han acompañado y ayudado: a quienes han respondido a nuestras entrevistas, a quienes han colaborado enviando textos para publicar, a quienes han dado a conocer nuestro trabajo tanto en la red como en cualquier sitio... y por supuesto, a todos nuestros lectores y seguidores, porque gracias a ellos hemos visto que este trabajo ha merecido la pena.

Así que no nos despedimos, ¡pues nos encontraremos en el camino!


Gora Iraultza Sozialista!!

Komunismoaren bidean!!


en Donostia, 29 de junio de 2014
Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea