sábado, 28 de junio de 2014

'IRAULTZA GARAIA', Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida berpizteko eratutako ekimen komunista euskalduna (aurkezpen eskuorria)


Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida berpizteko
eratutako ekimen komunista euskalduna


(aurkezpen eskuorria)
Gure historian zehar argi ikusi dugunez, Euskal Herri Langileak bi zapalkuntza nagusi jasan izan ditugu: klase eta nazio zapalkuntza, hau da, Langileria bezala sofritzen dugun esplotazioa eta Herri bezala sofritzen dugun etnozidioa. Hala ere, beste zapalkuntza ugari badira tartean: patriarkatua, arrazakeria, ekozidioa... Asko eta maila desbedinetan ematen badira ere, denak sistema batetan integratuak daude: inperialismoa, kapitalismoaren fase gorena, gaur egun krisi sakon batetan murgilduta dagoena, eta basakeriaren bidea hartu duelarik, inoiz baino behar handiagoa dugu gelditu eta suntsitzeko.

Beraz, zapalkuntza guzti hoiekin bukatzeko, hauek bermatzen dituen sistemaren aurkako borroka aurrera eraman behar dugu, Euskal Iraultza Sozialistaren alde, beti ere, komunismoaren bidean.

Baina, gaur egungo Euskal Herrian, XXI. mendean, posiblea da?

Eztabaida hau (ber)pizteko, hainbat langile eta ikaslek ekimen hau eratu dugu, Euskal Iraultza Sozialistari buruzko ekarpen teorikoak berreskuratuko ditugu bere gaurkotasuna baloratzeko, gaur egungo errealitatearen azterketak lantzeko eta hitzaldi eta mintegien bidez, gure ondorioak ezagutzera eman eta eztabaidara batzeko.

Euskal Herriak independentzia, sozialismoa, birbatasuna eta berreuskalduntzea. Euskal Herria, komunismorantz. Bada IRAULTZA GARAIA.

Euskal Herrian, 2014ko ekainaren 7an

IRAULTZA GARAIA


Gmail: iraultzagaraia@gmail.com
Facebook: Iraultza Garaia
Twitter: @Iraultza_Garaia

1 comentario:

Anónimo dijo...

Jaume Ramón Palau Potau y Marc Palau Potau, gestores de la principal red contactos que degradan a mujeres y que utiliza en sus descripciones nombres de medios y periodistas de izquierdas.

Es permitido el delito y la policía no actúa porque los Palau-Potau gestionan también webs claves de políticos de ERC y otros corruptos socialdemócratas.

La violencia machista criminal también está en la red del clan Palau-Potau.

Combate la delincuencia permitida y compinchada con el poder que degrada y veja y trafica con la mujer.