miércoles, 11 de diciembre de 2013

''Argala ETA Euskal Iraultza Sozialistaren gaurkotasuna'' (Donostiako Eskola Gorria)

Donostiako Eskola Gorriak bere abendurako deialdirako, Jose Miguel Beñaran Ordeñana gudariaren hilketaren urteurrenaren bezperatan, ESI taldeko kide batek Argalaren bizitza iraultzaile eredugarriaren eta Euskal Iraultza Sozialistari buruzko bere planteamenduen aurkezpena egingo du, bere gaurkotasunari buruzko eztabaida sakon bat irekitzeko asmoz.


eztabaida

Txantxarreka Antiguoko gaztetxean (Heriz pasealekua 22)
abenduaren 18an (asteazkena), 17:00etan


Animatu eta etorri eztabaidatzera!


2013-XII-11,
Donostiako Eskola Gorria

(kontaktua: donostiakoeskolagorria@gmail.com)

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Antiguoko gaztetxean ere ez zarete ongi etorriak.

GAR kolektiboa dijo...

Aupa, anonimo ausarta!

Gaztetxeko lagunek ez dute inoiz Donostiako Eskola Gorriaren eta bere saioen aurkako jarrerarik erakutsi. Are gehiago, beti prest egon dira hauetan laguntzeko.

Zuk honekin arazoren bat baldin baduzu, etorri gure saioren batetara pertsonalki eztabaidatzeko.

Ekaitz,
ESI taldeko kidea

txantxarrekako kide bat dijo...

aupa!
gaztetxean hasieratik dagoen kide bat naiz eta esan lehenengo komentarioa idatzi duenari, guztiz ongi etorriak direla esi taldeko kideak txantxarrekara, zuk hori idaztean galdu dezun errespetua erakusten dutelako eta eztabaida politiko oso interesgarriak mahai gainean jartzen dituztelako.
Arazorik izan ezkero bilera zabal batean planteatu dezakezu, eta ez hemen atzetik, zure izenean bakarrik hitzeginez, joku zikina egiten ibili.

Anónimo dijo...

Ikusten da ze ongi etorriak zareten bai...eskerrak burua duen jendea dagoela gaztetxean eta oraingoan ere ezin izango duzuela joan "zuen barne arazoengatik".

Anónimo dijo...

Aupa!

Aski sintomatikoa da hemen gertatzen ari dena: gazte iraultzaile batzuk Argalaren pentsamenduari buruzko hitzaldi bat antolatu nahi dute, Euskal Iraultza Sozialistaz mintzatzeko, eta "anonimo" batek dena kakanahasten du.

Nori ez zaio eztabaida interesatzen? Nortzuk ezabatu zuten formazio politiko iraultzailea Ezker Abertzalean? Nortzuk eman zuten estatu-kolpe bat Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan, beren benetako helburuak eta programa politikoa ezkutatuz eta Euskal Herri Langileari kea salduz?

Bi urte pasatu dira, eta emaitzak hor daude. Hori ezkutatzeko, eztabaida -beti bezala- sahiesteko eta ildo politiko erreformista kritikatzen dutenak kriminalizatu eta zikintzeko lanean ari dira batzuk...

Penagarria! Duela 60 urte horrela ibili zen PNV ere... eta Euskal Herriaren borroka ezin izan zuen gelditu!

Fermintxo

Nekane dijo...

otegist ratten in aktion


nahiz eta gu isilarazten, kaleetatik ezabatzen, konbertsazioetan ez aipatzen, lanak ezkutatzen... saiatu, ezingo duzue galarazi gure indartzea eta euskal langileriaren gure jarreren zabaltzea, ustatxa sektareo nazkagarriak.

gu ez gara purgatzen utziko AITZEN?