gure korreora bidalita (garkolektiboa@gmail.com)
Orain dela 35 urte, Angelu herrian, goizean goiz 29 urteko Jose Miguel Beñaran Ordeñana gaztea eraila izan zen, hartu berri zuen kotxea Estatu espainoleko Batallón Vasco Españoleko (BVE) mertzenarioek lehertu zutenean. Bere kide batzuk el Moro bezala ezagutzen zuten... Euskal Langileriak eta Euskal Herri Langileak oro har, ARGALA bezala, Arrigorriaga eta Euskal Herriaren seme iraultzaile kontsekuenteenetarikoa. Horrela ezaguna zen eta, bere konpromezuagatik, bere entregagatik, bere elkartasunagatik, bere umiltasunagatik... Bere Herriarengatik askatasunagatik, eta azken finean munduko Herri guztiengatik, bizitza eman zuena.
Bere urteurrena zela eta, atzo ospatzen genuen Franco diktatorearen oinordeko zen Carrero Blancoren exekuzioan parte hartu zuen, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzailearen ekintza militar hoberenetariko batean. Baina Madrilen honen prestaketan zebiltzala, Marxen Kapitala lantzen ari zen ere, berak formakuntza teorikoari garrantzi handia ematen zion eta, munduko iraultzaile garrantzitsu guztiak bezala. Teoria eta praktikaren sintesia lortu zuen Argalak bere buruan, praxi iraultzailearen eredu bihurtuz. Hori ikusten jakin izan zuten Fronte Militarreko kideak bere atea jo zutenean 1974an, bere zuzendaritza bilatu zutenean Euskadi Ta Askatasuna (militarra) osatzeko, likidazionismora bideratuta zegoen ildotik erabat kanpo jarduteko. Baina baita ere, PNVk hau ikusten jakin izan zuen, Telesforo Monzonek 1977an antolatutako Txibertako bileretan zehazki, non Estatuarentzako diana ipini zioten arrigorriagarrari.

Ordurako, uste da Argalaren luma ETAren VI Biltzarrean (1973) onartutako Por que estamos por un Estado Socialista Vasco txostenaren atzean izan zela, erakunde armatuaren gailur teorikoaren adierazle den horretan. Baina miliekin izango da Euskal Iraultza Sozialistari buruzko bere planteamenduak erabat ezagutaraziko dituenean.
Iraultzaile guztion betebeharra da klaserik gabeko Euskal Herria baten alde borrokan bizia eman zuen gudari komunista hau omentzea. Eta honetarako ez da aski lau lerro idaztea, ezta klabelin gorri bat bere argazki baten azpian jartzea... baizik eta berak Euskal Iraultza Sozialistarengatik dena eman zuen bidean segitzea, berak erakutsi zuen konpromezu bera hartzea, eta berak bezala, indepedentzia, sozialismoa, birbatasuna eta berreuskalduntzearen alde dena emateko prest egotea.
AGUR ETA OHORE, EUSKO GUDARI IRAULTZAILEA!
Jon Beraza
2 comentarios:
lo siento, detras del texto de ETA, porque estamos por un estado socialista vasco, no esta argala sino Pertur.
Pozten naiz biziki Pertur izan bazen "Por qué estamos por un Estado Socialista Vasco" idazkiaren zirriborroa idatzi zuena. Kontua da Argalak ere VI Biltzarrean parte hartu zuela, eta komunista zenez, argi dago berak ere onartu (eta hobetu?) zuela. Areago, testu hori, hasieran eta jatorriz Perturrek idatzi bazuen ere, ETA-ren VI. Biltzarrean onartu zenez, ETAren agiri ofizial bat da, nire ustez, V. Biltzarreko testuekin batera, gaur egun ENAMek bizi duen krisi estrategikoaren zulotik ateratzen lagundiko digutenak.
Beraz, Argalak idazki horretan partu hartu bazuen (eta hala omen da...) aski ongi. Eta Perturrek izkiriatu bazuen, biba Pertur!
Eta oroitarazi Pertur eta Argala ados jarri zirela ETA pm-ren VII. Biltzarra baino lehenago, "Otsagabia" txostenaren inguruan. Ene ustez, Pertur eta Argala ez dira kontrajarri behar, elkarren osagarriak baitira. Eta Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea (berr)eraikitzeko, bien pentsamenduak giltzarri izanen dira.
Besarkada bat, lagun anonimoa!
Fermintxo
Publicar un comentario