Mostrando entradas con la etiqueta biografiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta biografiak. Mostrar todas las entradas

martes, 11 de febrero de 2014

Lenin: bizitza iraultzaile baten kronologia

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


VLADIMIR ILITX ULIANOV

LENIN

BERE BIZITZAREN ZAZPI ETAPA
1.- 1870-1887: haurtzaroa eta gaztaroa. Aitaren heriotza eta anaiaren exekuzioa.
2.- 1888-1896: prestakuntza teorikoaren urteak. Lehen urratsak. Espetxea.
3.- 1897-1900: deserria Siberian. Sakontze teorikoa eta estudiatze sistematikoa.
4.- 1900-1904: Iskraren sorrera: mentxebikeak eta boltxebikeak. II Kongresua.
5.- 1905-1914: lehen Iraultza, I. Mundu Gerra, II. Internazionalaren porrota.
6.- 1915-1916: erresistentzia eta antolakuntza. Borroka teorikoak.
7.- 1917-1924: Iraultza Sozialistaren urteak, Proletalgoaren diktadura.

KRONOLOGIA
1870Vladimir Illitx Ulianov Simbirsk-en sortu zen, Volga ondoan, apirilaren 22an.
1872: Karl Marx-en Das Kapital-en lehen liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1879: irailaren 1ean Fédor Kerenskik (Kerenskiren aita) zuzentzen zuen Simbirsk-eko lizeoan sartu zen, 9 urterekin. Ikasle bikaina.
1883: Marx-en heriotza Londresen. Plekhanov, Vera Zasulitx eta Axelrod-ek Lanaren Emantzipazioa” lehendabiziko talde marxista errusiarra sortu zuten. Plekhanov-ek“Gure desadostasunak” idatzi zuen.
1885: Karl Marx-en Das Kapital-en bigarren liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1886: urtarrilean, aitaren heriotza. Lenin-ek hamasei urte zituen orduan.
1887maiatzaren 8an, Alexander anaiaren exekuzioa. Ana arrebaren atxiloketa.
1888: irailean Kazan-go unibertsitatean ikasten hasi zen. Lehendabiziko atxiloketa abenduan. Unibertsitatetik egotzia. Kazan ondoko herrixka batera deportatzen dute, zaintzapean.
1889: Samara-n lehendabiziko talde marxistan parte hartu zuen. Das Kapital-en lehen liburuaren estudiatze sistematikoa. Bigarren atxiloketa.
1890: zuzenbide ikasketak San Petersburg-en.
1891: Samarako hertzaleekin harremanetan. Apirilean Unibertsitateko azterketak egin zituen, ikasle libre gisa. Lenin-ek Plekhanov-en lanak irakurri,
1892: abokatu titulua lortzen du eta Samaran aritu zen lanean uztailetik aurrera. Hertzaleekin lehendabiziko eztabaida teorikoak, marxismoaren defentsan.
1893: udan, San Petersburg-era joan zen abokatu-lanera, Wolkestein abokatuaren bulegoan.. Talde marxistetan parte hartu zuen, langileria formatu eta antolatzen. Lehendabiziko idazkia: “Merkatuen arazoa” delakoari buruz”
1894: Moskura joan zen bizitzera. Otsailean Nadezha Krupskaia ezagutu zuen. “Nor dira Herriaren “lagunak” eta nola borrokatzen diren sozialdemokraten aurka “
1895: bidaia Suitzan (Geneva), Frantzia (Paris) eta Alemanian gaindi (Berlin). Plekhanov eta Axelrod ezagutu zituen. Engels-en heriotza. Berari buruzko artikulu nekrologikoa idatzi zuen. San Petersburg-en, Langileriaren Askapenerako Borroka Batasuna taldea sortu zuten Lenin-ek eta bere burkideek, haien artean, Martov-ek 
1896abenduan, hirugarren atxiloketa. Espetxea.
1897: Siberiara deportatua, hiru urteko kondenarekin. “Zein herentziari egiten diogu uko?”,  “Errusiar sozialdemokraten eginkizunak”. Bund, Errusia, Polonia eta Lituaniako langile juduen batasuna sortu zuten.
1898: Urtarrilean bere deportazio-aldia amaitu zen. Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrata sortu zen, EALS, martxoan, lehendabiziko Kongresuan, Minsk-en,Bund-en ekimenez. Berehala zuzendaritza atxilotua izan zen. Nadezha Krupskaia-rekin ezkondu zen, uztailaren 10ean.
1899: “Kapitalismoaren garapena Errusian” argitaratu zuenDeportazioan idatzia. Berstein-en errebisionismoaren aurka, Kautski-ren ortodoxiaren alde.
1900Deportazioaren bukaera, urtarrilean. Apirilean, Leninek berak Alderdiaren Konferentzia bat antolatu zuen Paskov-en. Bertan, atzerrira joateko agindu zitzaion, handik Alderdi Sozialdemokrata antolatzeko, berak aldez aurretik zehaztutako planaren arabera. “Iskra” egunkariaren sorrera, abenduan.
1901: Munich-en bizi zen. Lenin (“Lena ibaiko gizona”) ezizena hartu zuen.
1902: “Zer egin?” eta “Errusiar sozialdemokraziaren nekazal programa” idatzi zituen.Iskra-ren erredakzioa Londresen kokatu zen. Trotski ezagutu zuen.
1903: Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrataren bigarren Kongresua, Bruselan eta Londresen. Boltxebikeak eta mentxebikeak: zatiketa erreformista eta iraultzaileen artean. Trotski mentxebikeen alde eta Leninen aurka. Honen guztiaren ondorioz,Lenin-ek Iskra utzi zuen. “Nazio  arazoa gure alderdian”.
1904: uztailean, lehendabiziko depresioa. Hilabetez Krupskaiarekin mendian, pausatzeko. “Urrats bat aurrera, bi atzera”. Bogdanov ezagutu zuen. Gorkiren laguntzaz, egunkari berri baten proiektua.
1905urtarrilean sortu zen egunkaria: “Vperiod” (Aurrera). Igande odoltsua San Peterburg-en: 1.000 hildako baino gehiago, urtarrilaren 9an. Potemkin itsasontziaren mutina. Alderdiaren III Biltzarra, Londresen, apirilean. “Sozialdemokraziaren bi taktika Iraultza demokratikoan”. Iraultza Errusian. Lehen sobieten sorrera, urrian. Lenin San Petersburg-era joan zen. Porrota eta errepresioa abenduan. Desmoralizazioa iraultzaileen artean. Stalin ezagutu zuen.
1906: Alderdiaren IV. Kongresua:  boltxebike eta mentxebikeen batasuna.
1907: Alderdiaren V. Kongresua. Gehiengo boltxebikea.
1908: Lenin Suitzara joan zen, Genevara. Polemika Bogdanov-ekin.
1909: Lenin Parisen. “Materialismoa eta enpiriokritizismoa”, Bogdanov-en aurka. Filosofia materialista dialektikoaren aldeko liburu giltzarria.
1910: abuztuan Caprin Gorkirekin: atsedena. Kopenhagen, II Internazionalaren Kongresuan parte hartu zuen. Estokolmon ikusi zuen bere ama azken aldiz. Alderdiaren ahulezia Errusian kezkagarria da. Errepresioa. Bigarren depresioa.
1911: Ines Armand ezagutu zuen, eta bere laguntzaz, militante boltxebikeen formazio eskola bat antolatu zuen Paris ondoan. “Commune-ren oroimenez”.
1912: Alderdi Boltxebikearen sorrera, Pragako Konferentzian, urtarrilean. PolemikaTrotskirekin. “Pravda” boltxebikeen egunkaria sortu zen, Stalin-en lan militanteaz. Udan, Lenin Krakoviara joan zen bizitzera, Errusiatik hurbilago.
1913: “Nazionalitateen arazoari buruzko ohar kritikoak”.
1914abuztuan I. Mundu Gerra Inperialista lehertu zen. Lenin gerra inperialistaren aurk a agertu zen. II. Internazionalaren traizioa eta porrota, burgesiaren morroi. LeninPolonian atxilotu zuten zenbait egunez. Poloniatik Suitzara jo zuen, Bernara. “Nazioen autodeterminaziorako eskubidea”.
1915: Leninek betikotz hautsi zuen II. Internazionalarekin, Plekhanov etaKautskirekin. Irailean, internazionalisten Konferentzia Zimmerwald-en. “Proletalgo iraultzailea eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea”. Hegelen obra filosofikoaren estudiatze sistematikoa, eta dialektikaren sakontzea:  “Kaiera filosofikoak 1914-1915”
1916: “Inperialismoa, Kapitalismoaren etapa gorena.” “Iraultza proletarioaren programa militarra”. Krupskaia gaixorik udan.
1917otsailean, Iraultza Demokratikoa. Martxoan, Leninek hitzaldi garrantzitsua egin zuen Parisko Commune-ri buruz. “Urrundik idatzitako gutunak”. Suitzatik Errusiara joan zen, Alemanian gaindi, II. Reich-eko Gobernuaren konplizitatearekin, tren itxi batean. “Apirileko tesiak”. Ekainean Lenin mintzatu zen Sobieten Biltzar Orokorrean. Ekainean eta uztailean, manifestazio jendetsuak, boltxebikeak nagusitzen dira sobiet gehienetan. Kornilov jeneralaren estatu-kolpe saioa.  “Estatua eta Iraultza”, Finlandian eta sasian idatzia, ihes eginda. Urria-azaroan, Iraultza Sozialista: Lenin, Herri komisarioen burua. Bakea eskaintzen zaio Alemaniari. Negoziazioak hasi ziren.
1918: urtarriletik martxora: polemika garratza Alderdian Alemaniarekiko bakeari buruz: Trotski eta Bukharin beren kabuz. Brest-Litovsk. Hiriburua Moskurat. Abuztuan, atentatu terrorista Leninen aurka, zauri larriak. Gerra zibilaren hasiera eta Inperialismoaren eraso orokorra:  “Iraultza proletarioa eta Kautski damutua”, “Botere sobietikoaren berehalako eginkizunak”.
1919: martxoan, Internazional Komunistaren I. Kongresua. Estatu sobietikoaren definizioari buruzko eztabaida Alderdiaren VII Kongresuan. Gerra zibilak aurrera segitzen du Errusian: milioika hildako. Udan, hamalau estatu kapitalista eta inperialisten tropak sartuak ziren erasoan: Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Estatu Batuak, Txekoslovakia, Britainia Handia, Serbia, Txina, Finlandia, Grezia, Polonia, Errumania eta Turkia. “Biltzar Konstituziogilearen hauteskundeak eta Proletalgoaren Diktadura”.
1920: Denikin jeneral kontrairaultzailearen aurkako garaipena Siberian eta gerra zibilaren amaiera azaroan. Alderdiaren IX. Kongresua: polemika zuzendaritza unipertsonal eta kolektiboaren artean. Internazionalaren II. Kongresua udan.“Ezkerkeria, komunismoaren haur-gaixotasuna”. Sindikatuei buruzko eztabaida Alderdian, azaroan: Trotski, Lenin eta Stalinen aurka, sindikatuak militarizatzearen alde. Langile Oposizioaren plataforma.
1921: matxinada Kronstadt-en. Alderdiaren IX. Kongresua: sindikatuen polemikaren ondorioz, frakzioak debekatu ziren. Udan, Internazionalaren III Kongresua: langile fronte bateratua. Abenduan Lenin gaixotu zen. Politika Ekonomiko Berria (NEP)
1922: martxoan, Alderdiaren XI. Kongresua, Leninek txosten nagusia idatzi zuen. Apirilaren 3an Stalin Alderdiko idazkari orokorra. Maiatzaren 26an Leninen gaixotasuna larritu zen. Urrian lanean hasi zen berriz, Internazional Komunistaren IV. Kongresuan parte hartu zuen: “Errusiar Iraultzaren bost urteak eta munduko Iraultzaren perspektibak”. “Materialismo militantearen esanahiaz”. Azaroaren 20an bere azken diskurtsoa egin zuen. “Kongresuari gutuna”, abenduan. Hil horren 13an bere osasunak okerrera jo zuen. 5 gutun Trotski-ri, kanpo komertzioaren monopolioaren defentsa elkarrekin egiteko proposatuz. “Nazionalitateen arazoa edo “autonomizatzearena”, Georgiako arazo nazionalari buruz eta Sobiet batasunaren eraikuntza internazionalistaz.
1923: urtarrilaren 4an, “Kongresuari gutuna”-ri eranskina idatzi eta, bertan Stalinidazkari orokorraren postutik kentzea gomendatu zuen, bere izaera zakarrarengatik.“Gure Iraultza”, “Nola berreratu behar dugun langile eta nekazarien ikuskaritza”, “Hobe gutti, bainan hobea”. Martxoaren 5ean Stalini idatzi zion, haien arteko harremanak hausteaz mehatxatuz, eta egun berean Trotskiri gutun bat bidali zion, Georgiako arazoaren defentsan bere izenean egiteko Partiduko Komite Zentralean. Martxoaren 6an Georgiako boltxebikeen aldeko gutuna, Ordzhonikidze, Stalin eta Dzerzhinskikritikatuz. Gutun honen kopia bana eman zitzaien Trotski eta Kamenev-i. Martxoaren 10ean larriki gaixotu zen berriz.
1924Lenin urtarrilaren 21ean hil zen, Gorkin.

martes, 17 de diciembre de 2013

Ongi etorri, Gorka!! 21 urte ondoren, berriz kalean!

PRES.O.S.etik hartuta


Laureano Ortega Ortega, en libertad desde la cárcel de Puerto III, tras 21 años de prisión. ¡Bienvenido!

Nació en Santurtzi (Bizkaia) el 7 de febrero de 1962. Vecino de Portugalete. De familia proletaria y de profesión camarero, ingresó en los GRAPO en 1980.
Le detienen en enero de 1981 y es condenado a 3 años. Sale de prisión el 14 octubre de 1984. Es de nuevo detenido en enero de 1985 y excarcelado por un error burocrático el 13 de mayo de ese mismo año, proclamando su busca y captura inmediata. Se le declara “enemigo nº 1” en la lucha anti-terrorista hasta su detención en Santander en diciembre de 1992. Es torturado brutalmente y una compañera de comando fue herida de bala muy grave.
Pasa por decenas de cárceles y juicios, hasta ser trasladado a Puerto de Santa María I, donde estuvo numerosos años en régimen FIES 1er. Grado. El 22 de septiembre de 2010 sufre un preinfarto de corazón en esta cárcel, de carácter grave. Ingresa en la UCI durante varios días, le implantan un cateter.
A principios de octubre de 2010 le kundan a la cárcel de Puerto Santa María III. Ingresado en el módulo de Enfermería, tendrá que llevar un duro tratamiento durante 6 meses. Desde entonces, no ha podido ver al resto de presos políticos de su organización, viviendo un auténtico y doble aislamiento. En septiembre se valoró su caso tras el varapalo de Estrasburgo, y tras refundirse varias condenas que tenía mal establecidas, por fin sale de prisión el 17 de diciembre de 2013, tras más de 25 años de prisión en tres etapas. Ongi Etorri!

martes, 22 de octubre de 2013

Tommy McKearney (biografia)

Irlandar langileria eta bere askapen borroka jardunaldien informazioa (III)


-Militante irlandar gonbidatuaren biografia: Tommy McKearney

Tommy Mckearney Sei Konterrietako Lurgan hirian jaio zen tradizio errepublikar luzea zuen familia baten magalean. Bere bi aitonek IRAn egondakoak ziren, Irlandako Independentzia gudan parte hartu zutelarik.
Tommyk bere anaietako hiru galdu egin ditu Irlandako errepublikaren birbatasunaren eta ipar Irlandako komunitate irlandarraren duintasunaren defentsan zabalduriko askapen borrokan. Sean McKearney 1974eko maiatzaren 8an erori egin zen borrokan, prestatzen zegoen lehergailuak eztanda egin zionean. Padraig McKearney, 1983an beste 37 preso errepublikarrekin batera espetxetik ihes egitea lortu ostean, 1987an hil zuen britainiar armadako talde berezietako batek bere beste zazpi kiderekin batera. Kevin Mckearney 1992an erail zuen talde unionista batek familiaren harategian lan egiten zegoen bitartean. Bere osaba John McKearney, Jack bezala ezagututako, hiru hilabeteren buruan hil zen erasoan jasotako zaurien larritasunagatik. Ahizpak, Margaret Mckearneyk, lintxamendu sensazionalista eta mediatiko parapolizialaren biktima izan zen, burutu gabeko estradizio eskaera bat izan zuelarik 1975ean “Britainia handiko emakumerik arriskutsuena” izateagatik.
1971ko abuztuaren 9an, hain justu “internment” lege militar-diktatoriala indarrean jarri zen egunean, Mckearneyk bere “A level”-aren (batxilergo-selektibitate modukoa) emaitzak jaso zituen. Belfasteko unibertsitatean sartzeko ideia zuen baina lortutako emaitzek ez zioten sarrera bermatu. “Internment” legea “edalontzia gainezka egiteko tanta” bezala definitu zuen eta IRA probisionalean sartzea erabaki zuen, Ekialdeko Tyrongo brigadan kokatuz, taldeko nagusietako bat izanik 70 hamarkadaren erdialdean. 1977ko urriaren 19an atxilotu zuten Stanley Adams militarra hilik suertatu zen ekintza leporatuta. McKearney zazpi egunez izan zuten atxilotuta eta galdeketetan tratu txarrak jaso izana salatu zuen. Beranduago bizi osorako zigorra jaso zuen, 20 urteko kunplimenduarekin.
Tommy manten protestan eta garbiketa grebetan parte hartu zuen espetxean. Horrekin batera 1980ko gose greban ere, bere garaiko presokideekin. Gose grebari ekin aurretik honakoa adierazi zion bere gurasoei:
“Nire karta guztiak jarriko ditut mahai gainean. Gose greba burutzera noa. Hilko banintz, gustatuko litzaidake Roscommonera itzultzea eta aititeren ondoan hilobiratzea… Ez ezazue jendea zuengan eragiten utzi, zuen lagun bakarra Mugimendu Errepublikarra izango da. Hilko banintz familia ez dadila ezertaz lotsatu. Hilko banintz, nire bizitza borrokagatik eta hemen geratuko diren mutilengatik izango denaren jakitun izango naiz. Eta nire hiletan prentsak “ikus ezazue zelan uzten duen IRAk zuen semea hiltzen” esaten badu, honakoa esan baino ez duzue: “Nire semea irlandar gudari gisa eta ez britaniar kriminal baten modura hil egin da”. 53 egun eman zituen gose greban, urriaren 27tik abenduaren 18a bitartean eta medikuak esan bezala, ordu gutxi geratzen zitzaizkion bizirik gose greba bertan behera uzteko erabakia hartu zenean.
Tommy 1993an askatu zuten, bere zigorraren 16 urte bete eta gero. 2003 urtean BBC telebistak ekoiztutako “Life After Life” dokumentalean agertu zen. Gaur egun kazetari independente bezala aritzen da, Fourthwrite argitalpenaren arduraduna da eta Independent Workers Union of Ireland sindikatuko gidarietako bat, bere izaera militantea ezertarako galdu gabe eta etengabean bertoko mugimendu errepublikar eta sozialista zahar eta berriarentzat zalantzagabeko erreferente bat delarik.

viernes, 11 de octubre de 2013

''Principios elementales y fundamentales de filosofía'' (Georges Politzer)

Georges Politzer nació en la húngara Nagyvárad (hoy la rumana Oradea) en 1903, donde se crió hasta que tuvo que abandonarla tras la caída de la República Soviética Húngara en 1919.
En Viena conocerá al padre del psicoanálisis Sigmund Freud, por el que será muy influenciado en sus trabajos psicológicos, entre los que se destacan su labor en la fundación de la Revista de Psicología Concreta y su obra Crítica de los fundamentos de la psicología (1927), considerada por los estudiantes franceses de la época como una introducción al psicoanálisis.
Previo a este último trabajo, se habría instalado en París en 1921 y se habría dedicado (destacadamente) al estudio de la filosofía en la universidad, trabajando después como profesor de la materia en varios institutos y fundando en 1924 la revista Philosophies junto con otros jóvenes (como Henri Lefebvre).
Tras los mencionados años centrados principalmente en la psicología, en 1929 se afilia al Partido Comunista de Francia, y empieza  a estudiar profundamente el marxismo.
Politzer fue uno de los profesores que fundó la Universidad Obrera de París en 1932, en la que se ocupó de la enseñanza del materialismo dialéctico.
La Universidad Obrera sería desmantelada tras la ocupación nazi de 1940. Politzer no tardará en pasar a la clandestinidad y formar parte de la Resistencia, y publica ese mismo año las revistas antifascistas L'Université Libre y La Pensée Libre. En 1942 será detenido, brutalmente torturado y fusilado.
De las anotaciones de sus clases del curso 1935-36 de la Universidad Obrera, uno de sus estudiantes resumiría las enseñanzas de Georges Politzer en el considerado ''manual elemental de filosofía'':


sábado, 5 de octubre de 2013

Fallece el general comunista Vo Nguyen Giap, héroe del Pueblo vietnamita

Ayer falleció el general Vo Nguyen Giap a la edad de 102 años, brillante estratega militar responsable de las victorias que liberaron a Vietnam de los colonialistas franceses y de los imperialistas yankis, y leal camarada del dirigente comunista Ho Chi Minh.

En el siguiente enlace os dejamos la biografía realizada por Antorcha que publicamos en nuestro blog hace dos años:




AGUR ETA OHORE, JENERALA!

jueves, 3 de octubre de 2013

''CHE, un hombre nuevo'' (YouTube)

Bere hilketaren urteurrenean, Donostiako Eskola Gorriak prestatutako jardunaldian (Nor izan zen?), Ernesto Che Guevarari buruzko hurrengo dokumentala ikusiko da, komandante gerrilaria benetan ezagutzeko eztabaidari hasiera emateko:


CHE, un hombre nuevo


Tristan Baueren zuzendaritzapean

Universidad Nacional del Gral. San Martín eta INCAA (estatu argentinarra),
Centro de estudios Che Guevara eta ICAIC (Kuba),
eta Golem-ek (estatu espainola) koproduzitua
TVEren partaidetzarekin

(iraupena: 132')

viernes, 28 de junio de 2013

HASI ante los asesinatos de dos militantes del PCE(r) en París en 1979 (Martín Eizaguirre y Fernández Cario)


      En el 34º aniversario de los asesinatos en París del dirigente del PCE(r) Francisco Javier Martín Eizaguirre el 28 de junio de 1979 y del militante de la misma organización Aurelio Fernández Cario al día siguiente; publicamos el comunicado de HASI (Herri Alderdi Sozialista Iraultzailea) ante estos crímenes del BVE (Batallón Vasco Español):




tomado de la biografía de F. J. Martín Eizaguirre (PRES.O.S.)

Comunicado de HASI ante el asesinato de París

Francisco Javier Martín Eizaguirre fue fríamente asesinado ayer en París, mientras comía, de cinco tiros por la espalda y su compañero Aurelio, de 28 años, este mediodía también en París.
Estos crímenes se suman a los muchos ya cometidos en el Estado francés. ¿Qué garantías ofrece dicho Estado, que se jacta de defensor de la igualdad, la libertad y la fraternidad, a los refugiados políticos en dicho Estado? Ninguna, queda claro. Al igual que está quedando más que claro que el Gobierno francés se hace cómplice de estos crímenes, puesto que no hace nada para acabar con ellos. ¿Cuáles son las razones de esta complicidad? Las llamadas democracias occidentales quieren acabar con los revolucionarios y no dudan en emplear a los pistoleros a sueldo cuando sus democráticas leyes les impiden actuar directamente.
Queremos denunciar una vez más que dichas leyes no se cumplen. Que los refugiados políticos vascos y de otros pueblos del mundo, se ven privados de la carta de refugiados políticos, perseguidos, sin trabajo, obligados a vivir en la clandestinidad y en un clima de inseguridad permanente en el que el crimen fascista deja de ser noticia, pasando a convertirse en una realidad cotidiana.
El Gobierno francés debe inmediatamente, devolver el derecho de asilo a los refugiados políticos vascos y de todo el mundo, velando por su seguridad y desmantelando inmediatamente, las bandas fascistas internacionales que campean a sus anchas por todo el Estado francés. De no hacerlo así, los trabajadores y pueblos oprimidos de todo el mundo denunciaremos al Gobierno francés y lo consideraremos enemigo de los trabajadores y pueblos oprimidos del mundo.
Los trabajadores de los pueblos hermanos del pueblo francés tienen ante ellos la tarea histórica de defender los derechos humanos, oblligando al gobierno a que los cumpla, como aportación al internacionalismo y la solidaridad de los trabajadores y pueblos oprimidos del mundo.
HASI, organización miembro de KAS y Herri Batasuna:
  • Protesta enérgicamente por estos crímenes
  • Acusa al Gobierno francés de los mismos y advierte de las consecuencias que, de seguir por esta vía, podrían acarrearse para este Gobierno, haciéndolo único responsable de las mismas.
  • Hace un llamamiento al Pueblo Trabajador Vasco y a todos los trabajadores de los pueblos de los Estados español y francés, y de todo el mundo, a retomar la iniciativa e iniciar una campaña contra los crímenes fascistas, realizados bajo la colaboración de los dos gobiernos, y por la defensa de los derechos de los refugiados políticos.

Egin, 30 de junio de 1979

viernes, 7 de junio de 2013

''Txabi Etxebarrieta: 45. urteurrena'' (Euskal Iraultza Sozialista)

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Txabi Etxebarrieta: 45. urteurrena


Duela 45 urte oligarkia frankistaren mertzenario terroristek
Txabi Etxebarrieta Ortiz erail zuten

Xabier Etxebarrieta Ortiz, TXABI, Bilbon jaio zen, 1944ko urriaren 14an, Ibañez kalean. 1957an bere aita hil zenean, familia Bilboko Alde Zaharrera joan zen bizitzera, gaur egun Etxebarrieta anaiak plazara, hain zuzen. Espainolistek, normala denez, plaza horri "Miguel de Unamuno" erraten diote, filosofo eta intelektual basko-euskaradun (Euskaraz bazekien, bainan ez zen euskalduna, Euskara ez baitzen bere identitate-hizkuntza, Espainola baizik) eta espainolista handiaren omenez. Iraultzaile euskaldunok, bistan da, nahiago dugu Etxebarrieta anaien handitasuna (ala ttipitasuna?), Unamunoren espainolismo arranditsu eta etnozida baino. Jakina, Unamuno ere Euskal Herriko historiaren parte bat da, ez dugu inolaz ere ezabatu behar, Euskal Herriaren kontraesan eta zapalkuntzaren adierazle bikaina da. Baina nork bere lehentasunak izaten ditu.

Txabi hirugarren semea zen, eta ondoren alaba bat sortu zen familian. Zaharrena, Joxe Antonio, ondoren, Angel, eta ttikiena, Asunbe. Aita, Antonio Etxebarrieta, eta ama, Asun Ortiz. Antonioren familiak Ispaster eta Lekeition zuen jatorria. Ama, Bilboko Udaleko lehen emakume funtzionarioa izan zen. Bere familia Aiara eta Menako ibarretatik heldu zen, eta bere ideia monarkikoak ziren hasieran. Geroago, seme-alaben bidera hurbildu zen. Aita, aldiz, abertzalea zen, eta negozio-gizona. Oso gazte hil zen, 1957an, Joxe Antoniok, zaharrenak 17 urte bertzerik ez zuela.

Urte batzuk geroago Txabik honako poema hau eskaini zion bere aitari:

 
PARA MI AITA 

"Mañana. me quedé sin padre.
Tiro la muerte de la cuerda y cayó
como fardo al agua.
Se me llevó sus ojos y su voz. 
Mi padre ya está muerto.
Creerme, que lo es.
Se mefue su vida,
sus ojos grises
su voz de padre, que lo fue.
¡Ah! Recuerdos
¿Por qué jugáis al escondite del olvido?"

Etxebarrieta anaiek Bilboko Eskolapioen ikastetxera joan ziren. Bertan, irakasle falangista eta frankisten erdian, baziren fraile eta apez abertzale eta euskaldunak, Euskal Herriarenganako maitasunaren sua eta Euskadiren ideia politikoak bizirik mantendu zutenak. Haien artean, Joxe Antonio, Angel eta Txabi ohartu ziren beren identitate euskaldunaz, eta Euskal Herriak pairatzen zuen zapalkuntza nazional etnozida. Kontzientzia abertzalea piztu zitzaien. Irakasleen artean, PNVko militante bat: Jabier Eizagirre.

Txabiren biografia idatzi nahiko genuke hemen, baina zorigaitzez, zatika eta ahal bezala egiten ari gara. Ezinean gabiltza, arras lanpeturik, bainan ez genuen data hau utzi nahi Txabi Etxebarrietaren bizitza aipatu gabe, bere heriotzaren 45. urteurrenean.

Beraz, eta garai hobeen esperantzan, Txalaparta argitaletxeak plazaratutako liburuetako bat baliatuko dugu: "EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD". Liburu sorta honetako bigarrenean, "1966-1969. La V. Asamblea", Mertxe Aizpuruak idatzitako biografia kopiatuko dugu hemen. Egunen batez iraultzaile euskaldunok Txabik behar eta merezi duen liburua izkiriatuko dugu, gure hizkuntza nazional bakarrean, bere biografia eta pentsamendua argiro eta xeheki azalduko dituena. Momentuz, eta tamalez, idatzitako gehiena Espainolez dago.



TXABI ETXEBARRIETA ORTIZ 

Mertxe Aizpurua

"Egunaren bezperan hilko naiz -iragarri zuen, garaipena ezagutuko ez zuela jakinda- eta goardia zibilek jota izango da". 1968ko ekainaren 7an, Goardia Zibilak tiroz hil zuen Txabi Etxebarrieta, Tolosako Benta-Haundin. Astra pistola bat aurkitu zioten, Gernikan egina, 36ko Gerrako gudarien ofizial batena izandakoa. Nondik nora jakiterik ez badago ere, pistola hori FLN aljeriarraren sostengu talde baten eskuetara iritsi zen eta, Aljeriako askapen gerran berea utzi eta gero, Parisen barrena, euskal eskuetara itzuli zen. 

Txabi Etxebarrieta, borroka eta eztabaidako urte luzeetan taiututako gizona izan genuen. Hamar urte lehenago, ETA sortu, Kuban Fidel Castro gailendu, eta Che Guevara Iraultzaren ikur bihurtu zen. Aljeriak independentzia erdietsi zuen eta Viet-Cong-ek Ameriketako Estatu Batuak erraldoia umiliatzen zuen. Txabi Etxebarrieta, Zientzia Ekonomikoetako ikasle prestua, planta ahulekoa eta iritzi sendoduna, Euskal Herriaren historiara pasatu zen, borrokan hildako lehenengo ETAko militantea izateagatik.

"Txabi ezagutu izana, baita azaletik bestrik ezagutu ez dutenentzat ere, zorte handia izan da; berarekin kutun bezala aritu garenontzat pribilegioa izan da, eta urteen joanak ezingo digu pribilegio hori eraman. Gutako batzuoi, denbora luzez ere, kostatu egingo zaigu beregan pentsatzen jartzea. Bere ausentziaren hutsuneak lotsarik gabeko negarrerako, besterako ez du tokia uzten. Hain zuzen ere - adin txikiko itxuraz gaindi- Txabi lider bat zen eta, are gehiago, lider atsegina. Ez hala kalkulatu edota atsegina izan nahiagatik. Txabi atsegina zen, sakonean eta bete-betean gizatiarra zelako."

Pasarte horren bidez abiatzen da, Txabi Etxebarrieta hildakoan Iraultza izeneko koadernoak argitaratu zuen haren biografia. Txabiren anaia, Joxe Antonio Etxebarrieta, izan zen, sentiberatasun handiz, Goardia Zibilak hildako buruzagi mitikoaren bizitzaren zertzeladak idatzi zituena. Hurbiletik ezagutu zutenen testigantzak iritzi berekoak dira, besteak beste Jokin Gorostidi, Arantza Arruti edo Goio Lopez Irasuegi.

HAURTZAROTIK
 NERABEZARO KRITIKORA 

Txabi Etxebarrieta Bilbo jaio zen 1944ko urriaren 14an. Aitaren familia Ispaster eta Lekeitiokoa eta amarena Arabako Aiara bailarakoa. Lau nebarrebetan hirugarrena zen. Haurra zelarik bronkitis itzel batek gaisotu zuen eta hark sortutako ondorioak, aldizkako asma eta sukarraldiak, bizitza osorako izango ditu.

1957an aita hil arte, familiak ez zuen diru estuasunik ezagutu, bainan hura hil ondoren, ama izango da familiaren zama eramango duena, Bilboko udaletxean funtzionario lan eginez. Etxekoen mantenuak sortutako sufrikarioari aurre eginez, Asun Ortizek seme-alabak ikasketetan etengabe bultzatzen zituen, aldian behineko lanbideekin batera.

Testuinguru honetan, Txabi Etxebarrietak hiriburu bizkaitarreko Eskolapioenean egi zituen oinarrizko ikasketak, eta 1962an Zientzia Ekonomikoetako Fakultatean sartu zen, nerabezaroan krisi luze eta sakonak pairatu eta gero. "Lotsatu, ihes egindako edo onartu gabeko gauzez soilik lotsa gintezke", esango zion askotan anaiari. Krisi horietatik, bere adinari zegokion baino askoz heldutasun handiagoz jalgi zen.

Hamalau urte besterik ez, eta asko idazten zuen. Idazki horiek bere gogo egoeren eta iritzien ispilu garbia dira; krisian dagoen nerabe baten heldutasun bidea pausorik pauso ikus daiteke, larrialdiak eta zalantzak, eta bide horretatik pentsamolde sendoko gizona sortzen da: "duda metodikoa" albo batera utzi gabe, egunetik egunera sakonago ikertzen du errealitatea eta norbere erantzukizunaren sena garatzen du. 1961. urtean, hamazazpi urterekin, lagun bati honela idatzi zion: "Pascal-ek dioenez, "zuzen pentsatzen ikastea moralaren hastapena da"; beharbada zuzen pentsatzeak berarekin dakar egin beharrekoa egitea ere."

  
IKASLE ARGIA UNIBERTSITATEAN

Aipatutako heldutasunak, eta dituen serenitate eta indar bukaezinak, lanerako ahalmen ikaragarria ematen diote. Fakultateko azken ikastaroan (1966-67), ikasle ezagunenetakoa izatera iritsi zen eta "oso ongi" kalifikazioaz lizentziatzeaz gain, Txabik beste hainbat gauza ere egi zituen: Zibernetika ikastaroetan ekolak ematen ditu arduradun bezala, IBMren katalogoko zerebro elektronikorako programak aztertzen ditu, berak ere programak sortzen ditu (besteak beste, Fakultateko Administrazioa mekanizatzea ahalbideratzen duena), etxean eta Izaro akademian eskolak ematen ditu eta horietaz gainera, ETAren baitan ekimen politiko bizia izaten du.

Horiez gain, Txabik bestrik egiteko adorea ere badu: zinema ikusi, poesia idatzi, eta miretsitako Dostoievskirekin batera, Whitman, Neruda, Baudelaire, Otero, Shakespeare edo Ibsen-en lanak ere irakurtzen ditu. Baina bere interesa ez da klasikoekikoa bakarrik eta sarritan, lagunak harritzen ditu, ustez beretzat "arruntegiak" ziren zenbait lanen ezagupenarekin.

Besteren maila berean aritzeko ahalmen horregatik, gizaixoarena egiteko edo "snob"ak aintzat ez hartzeko joerarekin batera -Txabik esaten zuen horrelako pertsonak jasateko "ezintasu konstituzionala" zuela- inork ez du susmatu ere egingo ETAko militantea izan daitekeenik. Fakultateko hurkoek ere hori baino beste ezer pentsatuko zuketen, "iraultzaile hitzontzia" izatetik PCEko kidea izateraino.


BOSTGARREN BILTZARREAN

1967an, Txabi Etxebarrietak ETAren V. Biltzarra zuzentzen du, partaideen hautaketa ia ahobatekoaz. Biltzarra bukatutakoan, ekitaldi nekagarrien ondoren, oso lo ordu gutxi eta amaigabeko bilerak tarteko, mahaiburuak gainerakoak txundituta uzten ditu, armonika baten doinuan, tango batzuk ezinhobe dantzatzen dakiela agertutakoan. Joxe Antonio Etxebarrieta anaiak azaltzen duenez, Txabik kantzatzeko "belarri gogor etsigarria" dauka, baina dantzan, berriz, "izugarri ondo" egiten du.

Jokin Gorostidik eta Txabi Etxebarrietak, V. Biltzarra baino hilabete batzuk lehenago elkar ezagutu zuten. Bigarren zatiaren ondoren, Gorostidik dioenez, "bere ahalmen intelektualagatik eta dohain iraultzaileengatik", ETAko Komite Zentral eta Exekutiboetako kide aukeratzen dute. ETAren teoria iraultzailerako aurreneko urratsak Biltzar horretan ematen dira, eta ekarpenetako bat, Euskal Herri Langilearena (PTV), Txabi Etxebarrietarena da.

Jokin Gorostidik hilabete luzez gela berean bizi izan zen Txabi Etxebarrietarekin, eta oso oroitzapen goxoak gorde ditu. "Militante eta iraultzaile handia zen, benetako liderra. Abertzalea eta sozialista, uneoro borroka modu desberdinak bultzatzen jakin zuen". Pertsona bezala, "gizon izugarri sentibera eta oso gizatiar" bezala definitzen du. "Jendearekin segituan konektatzen zuen. Kideekin, baita momentu latzenetan ere, moldagaitza eta maitagarria ere bazen. Amorru handiena ematen zion gauzetako bat bizarra egitea zen. "Nahiago dut urtero seme-alaba bat izan, egunero bizarra egitea baino", esan ohi zuen maltzur".

Arantza Arrutiren aburuz, garai hartan ETAko militantea eta zuzendaritzako kidea hau ere, matxista ereduaren erabat kontrakoa zen Txabi Etxebarrieta. "Ulertzeko ahalman itzelekoa zen. Samurtasun osokoa eta gainerakoengandik bereizten zuen karisma berezia zuen". "Lehenago ere ikusia nuen Ekonomikoetako Fakultatean, biltzarretako parte hartzeetan. Inork zer esan handirik ez zuenean, Txabik hitz egin zezan eskatzen zuten. Gero, muturreko egoeretan, bileretan, aparatuaren planifikazioetan, bere pertsona neurri handiaz jabetu nintzen"


   "HIL ZUEN LEHENA,
HIL ZUTEN LEHENA"

Goio Lopez Irasuegik ere pertsona maitagarria bezala gogoratzen du Txabi, erakundeko lagunen artean ikaragarri maitatua. "Pertsona handia zen. Adimen eta atxekitasun harrigarriak zituen eta jendearekin nola aritu zekien". Lopez Irasuegik onartzen du pertsona batek ez duela erakunde osoa biltzen, baina "Txabiren papera V. Biltzarrean hil ala bizikoa izan zen ETAren aurrerabidean. Fisikoki ahula izan arren, hil zuen lehena izan zen, baita hil zuten lehena ere. Bere burua, aitzitik, argitasun ikaragarrikoa zen. Intelektualik gabe -amaitzen du- ezinezkoa da aurrera egitea eta gauza bera ekintza-militanterik gabe. Txabi intelektuala zen, ez zuen balio ekintza gizonerako, baina ez zuen beste erremediorik izan".

Arrazionaltasun iuzgarrikoa bada ere, Txabi funtsean pertsona sentimentala da. Etxea uzten duenetik, bere kezka handienetakoa amaren osasuna da, hura jota gelditu baitzen bere erabakiagatik. Itsasoaren eta ilunabarren maitalea, horiek dira, jaioterria, bakardadea, amodioa eta emakumearekin batera, bere poema ugariren gaiak. Bere bizitza laburrean zehar, amodio kontuetan Txabi Etxebarrietak harreman labur batzuk ditu, erdi maitemintzeren bat eta amodio handi bat izan zuen, azken hau oso laburra, porrot egindakoa, sekula ahantziko ez duena.


ADUNATIK BENTA HAUNDIRA,
TOLOSAN BARRENA

 1968ko ekainaren 7an Txabi Etxebarrieta, Jokin Gorostidirekin egotekoa da Besainen. Gorostidik, Eibarretik etorrita, Gipuzkoan egin beharreko ekontza batzuetarako leherkariak eman behar dizkio. Txabi, Iñaki Sarasketarekin batera, Donostiatik abiatzen da eta, Aduna parean, Goardia Zibil bikote batek gelditzeko keinua egiten die. Ibilgailuaren paperak motoreko zenbakiarekin alderatzean, goardia zibila bat ez datozela konturatzen da. Une horretan, Txabi Etxebarrietak tiro egiten dio agenteari, Jose Pardines-i, eta hil egiten du. Sarasketak eta Etxebarrietak Tolosara jotzea lortzen dute, eta zenbait orduz Eduardo Osaren etxean ezkutatzen dira. Txabik irtetea erabakitzen du, gotorlekua ez du aski ziurtzat jotzen. Iñaki Sarasketak kontatzen du ondotik gertatuko dena:

"Itzuli zenean, Osak ez zekien ezer, autoz atera gintzala eskatu genion. Gertuko herri batera joateko asmoa genuen. Benta Haundira iritsita, kontrol batean gelditu eta jaitsi arazi ziguten. Txabik agiri faltsua erakutsi zien; nik ez nuen inolako paperik eta arakatu gintuzten. Goardia oso urduri zegoen eta gerrian neraman arma ez zidan aurkitu. Txabik jaka kremaileraduna zeraman. Goardiak ireki zion, labankada jotzen duenaren moduan, eta pistola ikusi zuenean, orru gisako zerbait egin zuen eta gerritik oratu zion Etxebarrietari. Gogoratzen naiz bera pistola hartzen saiatzen zela, baina goardia askoz lerdenagoa zen. Pistola hartu nuen eta tiro egiten hasia zitzaidan beste goardiari destatu nion. Bigarren hau autoaren atzean ezkutatu zen. Korrika hasi baino lehen, instant batean Txabi lurrean ikusi nuen, eta goardia bere gainean. Gero esan zidaten buruan kolpatu ziotela eta ondoren bularrean bi tiro jo".

Iñaki Sarasketak bertatik ihes egitea lortzen du, baina biharamunean Errezilgo elizan atxilotuko dute, sakristauak Goardia Zibilari abisua eman eta gero.

Txabi Etxebarrietaren heriotzak, 23 urte zituelarik, zirrara handia sortzen du Herriarengan, Bilboko hiletara joandako jendetza ugaria eta Euskadiko hainbat tokitan egindako makina bat elizkizunak lekuko.Omenaldi guztion buruan, Poliziak eraso egin eta atxiloketa mordoa burutzen ditu. 
 
Hona hemen IRAULTZA aldizkariaren lehen alean, ETAko agerkari bat, 1968ko arazoan-abenduan argitaratutako tesgigantza bat:

 
TXABI, ETAKIDE BATEK IKUSITA 

Lagun bat nuen eta hil zuten. Euskadin jaso nuen berri trixtea, azken boladako beste berri asko bezelaxe. Amorru bizitan jarri nintzan, hil zidatelako. Ez nuan gehiago ikusiko. Bere larruan egon banintz ez nuen gau negarrik egingo. Ideia pila bat etorri zitzaidan burura, txorabiatzeko adina. Ez nakien zer egin. karraxi egiteak ez zuen balio. Hila zen. Betilun geratu nintzan, zer egin ez nakiela eta oroitzen hasi. Haurtzarotixek nuen adixkide, lehen jolasak elkarrekin egiten genituen. Haurtzaroko gerla-jolas haiek! Beti berdinak. Euskaldunak espainolen kontra. Oraingoa ez zen jolasa. Benetakoa zen. Serioa zen.
Ikasia zen, ondo jantzia buruz. Ez zuen horrela hil behar, gerorako kontserbatu behar genduen. Hau izan zen ene lehengo pentsamena berri tristeaz jabetu ondoren. Ideia ahula, ezinbestean.

"Ez dago odolik gabeko erreboluziorik". Askotan entzun nizkion hitz hauek Xabiri. "Eta beti onenak hiltzen dira". Zuen guztia eskeini zuen Herriaren alde, gure Herriaren alde. Urritasunak demaiete balioa gauzei. Hain urria da bizia! Bakarra da. Behin eman diteke eta Xabik eman zuen. Neke da bizia eskatzen duten arrazoiak arkitzen, bainan badira heriotza aukeratzen duten gizonak oraindik. Xabik aurrez hautatu zuen, zertara zihoaen bazekielako. bere heriotz krudela bihurtu zaigu arrazoi harrezkero. Benta-Handin hil zuten, traidore bat bezala atzetik, aurez aurre hiltzeko lotsa ziralako. Odolez ixkribatu zuen bere testamendua Benta-Handiko hormetan.

Ez zen deskuido bat izan. Are gutxiago, mentura bat, aukera bat baizik. Gizon baten aukera. Gizon baten erantzuna. Aspaldidanik erabakia. Ideal baten prezioa. Eta hain garesti dira idealak gaur egun! hitz hutsen balioa ezeztatu du Xabik, hitz jarioaren eskaskeria. Dagokion mailara jaso du abertzaletasuna. Ez da Aberri antzu batengatik hil, euskaldunok gizonago eta libreago egingo gaituen Aberri batengatik baizik. "Denon etxean geratuko bagina, aldaketaren zai, Herria hilko litzake. Askatasun bidetik doa Herria gu eta gu bezalako aso eskeini gatzaizkiolako. Askatasuna ez dator berez, guk bultzatzen ez badugu. Herriak behar nau eta ni eskeintzen natzaio. Hogei eta bost urtetara helduko naizela uste dut, beharbada hogei eta hamarretara ere bai, bainan ez naiz ohean hilko".

Hitz hauek noiznahi entzutzen niotzan, misteriorik gabe erraten zituen. Gauzarik normalena balitz bezala. Bere barnean zeramakien eguneroko arazoa balitz bezala. Eta hala zen. Ez en harrizko jarrera bat, gutxiago sentimentalkeri bat, barnetik ari zitzaion zerbait baizik. Bere bakardadean hainbeste aldiz egotzitako ideal hunek mugi erazten zuen egunero. Eta asmatu zuen jokatu zuelako.

Bere ideala garestiegia da, odolez merezia delako, nolanahi erabiltzeko eta zikintzeko. Herotzaren aukera, aukera serioa da.

bestea.

 "En el momento en que se cumplen los 15 años de los primeros brotes de ETA señalamos nuestra decidida voluntad de efectuar la revolución vasca. Nuestra lucha sólo se detendrá cuando hayamos destruido el capitalismo a escala mundial, lo cual significará que Euskadi -Norte y Sur- será socialista."

ETA
Euskadi Ta Askatasuna
1968ko ABERRI EGUNA 

 

HERRIAK EZ DU BARKATUKO,
EZTA AHANTZIKO ERE!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

domingo, 5 de mayo de 2013

Bobby Sandsen heriotzaren urteurrenean

      Gaur ere beste militante iraultzaile bat oroitarazteko eguna dugu, orain dela 32 urte IRAko Bobby Sands (Roibeárd Gearóid Ó Seachnasaigh) zendu baitzen gose greba baten bitartean Mazeko espetxean, zehazki, Irlandako Sei Konderrietako preso politiko errepublikarrek aurrera eramaten ari zutenaren bitartean. Iraultzara entregatutako militante sozialista iraultzaile honen ibilbidea hobe ezagutzeko behean bere biografia uzten dizuegu:

Karl Marxen 195. urtebetetzea!

       Gaur, Friedrich Engelsekin batera Sozialismo Zientifikoaren aita daukagun Karl Marxen urtebetetzea dugu, orain dela 195 urte jaio zen eta. Bere lanen zabalkuntzan eta ikerketan segitzen dugun bitartean (nagusiki, ESI taldea horretarako jaio baitzen), oraingo honetan iaz idatzitako bere biografia berreskuratzen dugu:
 
 (ESI taldea)

viernes, 5 de abril de 2013

Joxe Antonio Etxebarrieta, bere heriotzaren urteurrenean... ahaztua

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


Joxe Antonio Etxebarrieta

NAZIO ASKAPENERAKO
EUSKAL MUGIMENDU SOZIALISTAko
 
MILITANTE ABERTZALE IRAULTZAILEA

Duela 40 urte Joxe Antonio Etxebarrieta hil zen, 1973ko apirilaren 3an. Ez nuen inon bere oroitzapenik ikusi, eta horrek harritu nau. Militante iraultzaile miresgarri honek hainbertze eman zion Euskal Herri Langileari! Hainbertze eman zion Euskal Iraultza Sozialistari! Hainbertze eman zion Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzaileari!

Zorretan naiz berarekin, euskaldun iraultzile guztion zorretan gara Etxebarrieta anaiekin. Horregatik gaurko idazki hau. Agur eta ohore, Joxe Antonio! Biba zu,  abertzale iraultzaile paregabea!

Joxe Antonio Etxebarrieta Ortiz 1940ko apirilaren 3an sortu zen Bilbon. 1957an, berak 17 urte zituela, aita galdu zuen. Etxeko jauna hilda, ordura arte aise eta goxo bixi izan zèn familia amak atera zuen aurrera. Asun, ama, Bilboko udaleko funtzionarioa zen, eta ahal izan  zuen guztia egin zuen bere seme-alabek ikasketak egin zitzaten.

1960an, 20 urterekin, Zuzenbidea ikasten zuen Deustuko Unibertsitatean, eta EGIko militantea zen. PNVko gazteriako kide izanik, Begoña aldean panfletoak banatzean atxilotu zuten, eta bi hilabetez egon zen preso Larrinagako espetxean. Atxiloketan, jakina, bortizki torturatu egin zuten. Beren torturatzaileek ez zioten José Antonio erraten, baizik eta "Pepe". Bere omenez, Txabik izangoiti hori hartu zuen sasian. 
 
Hilabete batzuk geroago Joxe Antonio Pariserat joan zen, Eusko Jaurlaritzak emandako beka batekin. Horri esker familia hobeki ibili zen diruz, gainera bigarren anaia, Angel, kazetari lanetan ari zen irrati batean soldata on batekin.

Parisen Joxe Antoniok berehala egin zuen talka PNVko aparatu burokratikoarekin, eta EGIko sektore disidentea gidatu zuen. Gero eta gehiago hurbildu zen ETAren tesietara, eta arma-trafiko batean murgildu zen, geroko borroka armatua prestatzeko.

Irakurle amorratua eta teoriko argia, Aljeriako Askapen Nazionalerako gerra independentista sakonki ikertu zuen, bai eta Kubako Iraultza Sozialista. Bere ustez, Kubako eredua zen egokiena Euskal Herrian aurrera eramateko, bainan ongi egokituz euskal errealitatera: gerrilla hiri eta herrietan garatu behar zen, talde armatuen bidez, eta ez mendian, kubatarrek egin zuten bezala.

Joxe Antoniok Parisen asko eta asko ikertzen du arlo aunitzetan. Ikerketa horien fruitua da "Euskadiko Historia" izeneko idazkia, geroago ETAk berak argitaratu zuena. "Biolentzia iraultzailea legitimoa bada Aljeriako Herriarentzat, Euskal Herriarendako ere berdin-berdin" idatzi zuen.
 
Garai berean, bere anaia gazteago batekin harreman militante eta intelektual sakona garatzen du: Txabirekin elkarrizketa eta solasaldi luzeak izan zituen. Bi anaiek bikote politiko iraultzaile ikaragarria osatu zuten, maila teoriko eta praktiko izugarria zuena.

1963an Bilborat itzuli zen, Deustuko  Unibertsitatean Zuzenbidea bukatzera. Irailean eritasun larri batek gorputz osoa elbarritu zion: zeharkako mielitisa. Gaixotasun hori orduan erabat ezezaguna zen, botiken bidez tratatu ezin dena. Ordudanik aitzina aulki gurpildun batean mugitzera behartuta, ahalegin gogorrak burutu ondoren erreabilitazioa amaitu zuen, eta berriz oinez hasi zen.

Erialdi luze hartan, Txabi bere anaiaren ondoan egon zen beti, laguntzen eta aldi berean Lenin-i buruzko  eztabaida amaigabeetan murgildurik. Solasaldi eta polemika horietatik formazio politiko sendo eta sakona erdietsi zuten bi anaiek, geroago ETAren V. Biltzarrean ederki baliatu zutena. Bi anaiak erabat identifikatuta zeuden Kubako Iraultza Sozialistaren zuzendaritzare ildo politikoarekin: Fidel eta Raul Castro, Ernesto CHE Guevara, Camilo Cienfuegos... Marxismo-leninismoa Nazio Askapenerako gerrillan,  borroka sozialista iraultzailea komunismoaren bidean... Euskal Herrian ere, hura zen egin beharrekoa: borroka armatua Independentzia eta Sozialismoa lortzeko.

1966ko azaroan, Lenin-en "Zer egin" liburuan oinarriturik, Txatarra txostena idatzi zuen, non ETAren Bulego Politikoko kideen erreformismo likidazionista gogor kritikatzen zuen. Bertan ETA definitzen zuen "euskal prozesu iraultzailearen abangordia" gisa, zehaztuz abangoardiak Herriaren aitzinetik joan behar duela, norabidea seinalatuz hitzez eta ekintzez.

Eugenio Del Río eta Patxi Iturriotz-en likidazionismo espainolista kritikatzeaz gain, Jose Antonio Etxebarrietak Julen Madariagak idatzitako "La insurrección en Euskadi" izeneko idazkiaren "tercermundismoa" ere sakonki kritikatu zuen. Aldi berean ETAren V. Biltzarrean, bi anaiek, Txabik eta Joxe Antoniok, Txillardegiren kulturalismoa eta sozialismo "humanista" gupidagabe kritikatu zituzten. Biltzar horretan Etxebarrieta anaien tesi marxista-leninistak nagusitu ziren, eta haien ondoan eta aldean zeuden Julen Madariaga, Eskubi, Bareño, Bilbao eta Krutwig.

Zuzenbide ikasketak amaiturik, Joxe Antoniok abokatu bulegoa ireki zuen familiaren pisuan, bere aitaren toki berean. 1968ko martxoan Xabier Bareñoren defentsa eraman zuen aurrera. ETAko zuzendaritzako kide hau atrako batengatik atxilotua izan zen. Langile nekaezina, gero eta atxilotu gehiago zegoen garai gogor haietan, haien defentsa segurtatu zuen modu ezin hobean. Baita etsai frankistek ere zoriontzen zuten bere argumentazio bikainarengatik! Joxe Antoniok beti ironiaz erantzuten zien arerio hiltzaileen laudorioei...

Nahiz eta mehatxu polizialak jasan, nahiz eta atentatu terrorista bat pairatu, nahiz eta frankista batzuen eskutik ikaragarrizko jipoia hartu, Joxe Antoniok tinko segitu zuen bere militantzian, abokatu bezala militante iraultzaile atxilotuak defendituz eta ETAren baitan ekarpen teoriko mamitsuak eginez.

Langile nekazezina, parranda ere maite zuen Bilboko Alde Zaharrean, beti bere makuluak aldean. Musika eta zientzia-fikzioa maite zituen, eta pipaz erretzea. Eta jakina, formazio politiko iraultzailea. Bera marxista-leninista zen, argi eta garbi.

Burgosko auzian lan ikaragarria egin zuen Xabier Izko de la Iglesia ETAko militantearen alde, 48 ordutan bere defentsan prestatuz, 80 orrialdeko idazki bikain batekin. Abokatu guztein korrdinazio lana ere egin zuen bertan.

1973ko apirilaren 3ko egunsentian hil zen, Bilbon.

AGUR ETA OHORE, JOXE ANTONIO!!!
 
HIRE BORROKA
BURURAINO ERAMANGO DUGU!!!
 
IRAULTZA ALA HIL!!!
 
JOTAKE
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA
LORTU ARTE!!!

viernes, 21 de diciembre de 2012

Argalaren bizitza iraultzailea

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Bizitza iraultzaileak

Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala

      Euskadi Ta Askatasunako erakunde armatuaren barnean egondako militante marxista-leninista garrantzitsuenetariko bat izan zen, pentsamendu honen babesle bezala, aportazio ezinbestekoak egin zituelarik.
      1949ko martxoaren 7an jaio zen Arrigorriagan (Bizkaia) famili nazionalista baten barnean, euskalduna amaren partetik zelarik. Frankismoaren errepresioa lehen lerrotik ezagutu zuen, beraz oso laster konturatu zen honi aurre egin behar zitzaiola, Euskal Herria bizirik jarraitzea nahi baldin bazuen behintzat.
      1968an gertatutako sarekada baten ondorioz, Oñatira ihes egin behar izan zuen, geroago Iparraldera pasatzeko. Urte oso sutsuak izan ziren borroka ideologikoari dagokionean erakundearen barnean, eta hain zuzen, ere garai honetan Argalak utzi zigun bere izaera bikaina isladatzen duen esaldi bat: Nik mundu guztiarekin eztabaidatzen dut. Militarrak intelektualizatzen ditut eta intelektualak militarizatu.
      1973 urtean Madrilera joatea egokitu zitzaion, momentu horretara arte ETAk egin izango zuen ekintza garrantzitsuenean partehartzeko, Carrero Blanco almirantearen aurkakoa. Berez bahiketa izango zen hasieran, baina hau gobernu buru izendatzearekin batera berarengan babesa areagotu zuten, eta exekutatzea aukera egokiena zela ondorioztatu zuen erakundeak.
      Ekintza honekin errejimenaren krisia izugarri okertu zen. Francok bere ordezkoaren desagerketarekin noraezean gelditu zen. Argala, berriz, Iparraldera itzuli eta lan ideologikoarekin aurrera jarraitu zuen, beti ere marxismo-leninismoaren onerako.
      Garai hartan, 1974an, ETAk eztabaida sakon batean murgilduta zegoen, hain zuzen ere, barne egituraketan eragin zuzena izango zuena momentu hartatik aurrera. Argalaren pentsaera arlo honetan isladatuta geratu zen, honako kontzeptzioarekin:
      Erakundeak eremu militarrera bideratu behar zituen bere indarrak. eta gainontzeko fronteentzat (politikoa, langilea, kulturala, instituzionala...) beste erakundeak sortu.
      Era berean, ezinbestekoa izan zen ETAren baitan errejimenaren erorketak edukiko zituen ondorioak baloratzen zituen analisia.
      Bere idei politikoen lekuko izan ziren Jokin Apalategiren Los vascos, de la nación al Estado liburuarentzat idatzitako prologoa eta 1978ko abenduaren 20an bere herriaren jaietarako grabatu zuen audiozko mezu bat, bere testamentu politikotzat hartzen dena.
      1978ko abenduaren 21ean, Batallón Vasco Español-ek hil zuen Iparraldeko Angelu herrian, bere kotxearen azpian lehergailu bat utziz.
      Urte askotan zehar Arrigorriagako plaza batek bere izena eraman zuen, epaile espainiar batek biktimentzako umiliazioa zela erabaki zuen arte.

miércoles, 5 de diciembre de 2012

En el aniversario del asesinato del dirigente del PCE(r) y de los GRAPO Juan Martín Luna

      A 5 de diciembre, recordamos al militante comunista gaditano Juan Martín Luna, dirigente del PCE(reconstituido) y de los Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre (GRAPO), en el aniversario de su asesinato en 1982 a manos de la Policía del gobierno GALoso de Felipe González.


Extractos de la biografía de Juan Martín Luna, dirigente del PCE(r) y de los GRAPO

En Euskal Herria.

      Tras la celebración del Congreso, es enviado a Euskadi, a los astilleros de Euskalduna de Bilbao para impulsar el trabajo partidista.
      Desde el primer momento que llega a la nacionalidad, destaca entre el resto de los camaradas por su vitalidad y agudeza para situar a cada camarada y simpatizante en el lugar en que mejor pueda desempeñar su actividad.
      Hacía todas las tareas, por difíciles que fueran, con un gran entusiasmo, optimismo y alegría, que contagiaba a quienes estaban a su lado. Vuelve a brillar su ímpetu como propagandista y dirigente de masas.
      En las luchas que se sostuvieron en Euskal Herria contra los despidos en 1976, y que culminarán con la masacre de los obreros de Vitoria, Martín Luna, junto a sus compañeros de Euskalduna, se mantuvo en huelga durante dos meses, recibiendo personalmente el apoyo y la solidaridad de los vecinos de Barakaldo
y orientando a sus compañeros de trabajo sobre el único camino posible a seguir en la lucha por arrancar las reivindicaciones a los patronos: la organización independiente, la celebración de asambleas decisorias, la comisión de delegados para negociar con la patronal y la denuncia de los sindicatos amarillos.
      Durante su estancia en Euskadi, la difusión de la propaganda aumentó cuatro veces y, en el terreno organizativo, se dio un gran salto, formándose diversos comités de fábrica en Euskalduna, Naval, Altos Hornos, Lemóniz y lográndose contactos con obreros de otras importantes fábricas de la zona.
      Toda esta actividad estuvo, en gran medida, presidida por la actividad y la enorme capacidad de organización de este camarada.
      En 1976, Martín Luna pasa a formar parte de la Comisión de Organización del Comité Central del Partido y, una vez más, tras la caída de diversos militantes de nuestro Partido en Euskadi, Galicia, y Andalucía en julio de 1976, vuelve a demostrar su capacidad de trabajo reorganizando las fuerzas diezmadas por la represión en Galicia y Euskadi y poniendo en pié en poco tiempo los organismos afectados por las caídas.
      A finales de aquel año Manolo tendrá un hijo en Madrid, como tantos otros militantes comunistas de aquellos años, en la clandestinidad, sirviéndose de mil artimañas para poder llevar a la compañera a una clínica, y para poder poner en orden los papeles del nacimiento, operación que se complicaba al andar
todos con documentos falsos y bajo nombres supuestos.

Ingreso en los GRAPO.

      Allá por 1977, después de haber pasado por la Comisión de Organización y ante las caídas que la guerrilla sufre, se decide a pedir su ingreso en los GRAPO. Quiere contribuir con su aportación a cubrir las bajas producidas. Su honestidad y espíritu de entrega le pide dar un paso más, y entra a militar en la
guerrilla.
      El 27 de septiembre de ese año, al frente de un comando de los GRAPO ajustició al capitán de la Policía Armada Herguedas, responsable de uno de los pelotones de fusilamiento de los cinco antifascistas de ETA y FRAP en septiembre de 1975.
      El 10 de octubre de 1977 es detenido junto a todo el Comité Central de nuestro Partido en Benidorm. Al salir de la casa, rodeada por varios cinturones de policías con metralletas, rifles, pistolas y toda la parafernalia policial, uno de ellos, al parecer un jerifalte gritaba desgañitándose mientras señalaba a Luna: ¡Cuidado con ese que es muy peligroso!
      De esta detención Juan tuvo siempre un muy amargo recuerdo. La policía, en la DGS y durante los interrogatorios agarró a Octavio, su hijo de 10 meses, por los pies y le amenazó con estrellarlo contra la pared si no denunciaba a sus camaradas.
      Juan se clavó  las uñas en las palmas de las manos lleno de dolor y rabia y negaba con la cabeza. Su hijo lloraba, cabeza abajo, balanceándose en las manos del verdugo. Le reventaron los pies a golpes y lo llevaron a la celda a rastras entre dos grises policías.
      Así describió la detención y las torturas a que fue sometido:
      Nos despertaron por la mañana con un altavoz, dándonos un minuto para salir de la casa. Pero a los cinco segundos de esta advertencia estaban destrozando
la puerta y tirando botes de humo y gases lacrimógenos al interior de la vivienda, donde había un niño con nosotros.
      Al intentar asomarnos a las ventanas exteriores para decir que ya salíamos, nos dispararon varias ráfagas de metralleta que dejaron sus señales en las paredes y en el techo de las habitaciones. Ni siquiera se molestaron en enseñarnos sus órdenes de detención. Nos bajaron rodando las escaleras y en la calle nos tumbaron en el suelo afirmando que nos iban a matar allí mismo.
      Con los ojos vendados fuimos conducidos a la Comisaría de Alicante y, desde allí mismo nos trasladaron a la Dirección General de Seguridad de Madrid.
      Los tres primeros días me golpearon continuamente para hacerme firmar que yo era militante del PCE(r) y de los GRAPO.
      Cuando por fin fui llevado ante el juez Bermúdez, éste consideró que con aquella declaración no se me podía procesar, por lo que me devolvieron a la DGS, donde continuaron las torturas de todo tipo, como la barra, los golpes con la porra en los pies, etc.
      Cuando llegaron a la cárcel de Carabanchel, tuvo que conseguirse unas babuchas tres números mayores que el suyo para que le entraran sus hinchados y amoratados pies.
      (...)

Fuga de Zamora.

      Tras varios intentos descubiertos, por fin, una noche de 17 de diciembre de 1979, los esfuerzos de los guerrilleros presos se vieron coronados de éxito al conseguir cinco combatientes abrirse paso por un túnel hacia la libertad. Abelardo Collazo, Francisco Brotons, Enrique Cerdán, Fernando Hierro y Juan Martín Luna, por este orden, consiguieron fugarse de la prisión de Zamora y asestar un terrible mazazo al fascismo.
      Juan Martín Luna nos describe así los primeros momentos de su fuga:
      Cuando asomé la cabeza recibí la sensación más agradable de mi vida. Salí y no vi a nadie delante de mí. Seguí el recorrido que habíamos fijado y me dirigí a Zamora. Había mucha oscuridad y apenas sí se veía por dónde pisaba. Delante de mi oía ladridos de perros, por lo que suponía que Fernando Hierro iría delante. Cuando llegué a las afueras de la ciudad estaba empapado de sudor y cansado.
      Me imagino que me habrían dado por perdido y que habrían cambiado el plan inicial.
      En vista de la situación me elaboré un plan que consistía en caminar en dirección norte hasta llegar a un punto de apoyo que tenía en León.
      Durante dos días caminó sin pararse apenas, luchando contra el agotamiento de sus músculos y sus huesos, que se quedaban paralizados a causa del intenso frío. Continuando su relato nos cuenta:
      Cuando cayó la noche llevaba 48 horas fuera, la nevada se hacía más intensa, escuchaba la radio; por ella supe que aunque nos estaban buscando intensamente se habían creído que teníamos apoyo exterior y los controles se centraban principalmente en las carreteras. Se me habían formado ampollas en los pies y me resultaba insoportable sostenerme en pié. Sin embargo, a gatas, aunque muy lento, lograba avanzar.
      A las 10 de la mañana encontré una choza de las que usan los campesinos para guardar el arado. Había un pozo, bebí agua, limpié un poco las ropas que estaban llenas de barro y con unos sacos de abono y algunas maderas encendí un pequeño fuego que mantuve durante unas dos horas. Allí encontré un cubo de judías secas, supongo que para la semilla y comí de estas judías hasta saciar un poco el hambre.
      Cuando más relajado estaba oí un ruido y vi a un campesino que se acercaba a la cabaña, Decidí hacerme el dormido y que el encuentro fuera lo más normal posible, Entró en la cabaña y se acercó a mí llamándome.
      Respondí a su tercera llamada, me incorporé y le conté que había salido a cazar con unos vecinos de Benavente, que yo era de allí y que me había perdido. Al final de mi relato el campesino me preguntó si sabía donde estaba. Cuál no sería mi sorpresa cuando me enteré que estaba a escasa distancia de Zamora; entre la ciudad y la cárcel.
      Este hombre me llevó campo a través hasta las afueras de Villalpando, me dio 5.000 pesetas y su dirección para que se las devolviera cuando pudiera.
      Desde allí, en distintas etapas, Juan Martín Luna llegó hasta Guardo, un pequeño pueblo de la provincia de Palencia, en donde se refugió en los primeros momentos.
      (...)

Oferta de paz.

      Tras los asesinatos de Collazo y Cerdán y la detención de Hierro y Brotons sólo él queda de los que se fugaron de Zamora. La policía le busca con saña.
      El domingo 5 de diciembre de 1982, a las 10 de la mañana, la radio daba la noticia: en Barcelona el dirigente guerrillero Juan Martín Luna había caído asesinado en una celada montada por la policía del recién estrenado gobierno socialista de Felipe González.
      Todos sus camaradas sentimos como si nos hubieran asestado un fuerte golpe en la cabeza. Las lágrimas corrían por nuestra cara y también por los rostros curtidos de muchos obreros que conocieron a Manolo, que sintieron rabia y odio contra los asesinos y unas ganas locas de vengarle.
      Hacía pocos días que los GRAPO habían vuelto a repetir su oferta de paz mediante el programa de Cinco Puntos y la contestación del gobierno socialista fueron cinco balas que dejaron sin vida a un dirigente obrero.
      En el momento de su muerte, la organización armada en la que militaba (los GRAPO) había declarado una tregua en su actividad militar ante la reciente subida al poder del PSOE y para que realmente se llevara a cabo el cambio que tanto propugnaban, tregua que rompió el gobierno socialista con el asesinato de Martín Luna, poniendo de manifiesto la catadura moral de los nuevos gobernantes y señalando el camino que estos iban a emprender con su brazo armado, los GAL. Hoy todo el mundo puede ver claro en qué quedaron las promesas electorales de los mal llamados socialistas.